2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Txinako harresi handia

Txinako Harresi Handia

Txinako Harresi Handia (txinera tradizionalez: 長城; txinera sinplifikatuz: 长城; pinyinez: Cháng Chéng, “Gotorleku (harresi) Luzea”) txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasoak babesteko K.a. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Barbaro zaldunek txinatar inperioaren lurrak inbadi zitzaten saihestea zen horman izugarri haren helburu nagusia.
Harresia oso luzea da, 6.400 km ditu Koreako mugatik Yalu (Yalu Jiang) ibaia, Gobiko basamorturaino eta zazpi probintzia zeharkatzen ditu.
Harresia Qin dinastiaren burua izan zen Lehenengo Enperadorearen garaian hasi zen erakitzen. Mila urteren buruan hainbat horma eraiki zuten luzatzearen emaitza; Ming dinastiaren garaian amaitu zen eta gaurko egoera garaiko hartakoari dagokio.
Lau dinastia nagusi izan ditu mendeetan zehar:
  • Qin dinastiarena K.a. 208 urtean.
  • Han dinastiarean II mendean.
  • Bost dinastia eta Hamar Errege Garaian egindakoa (1138-1198)
  • Ming dinastiarena 1368an. 8.850 km-ko luzera zuen (gaur egun 6.259 km daude zutik).

Harresiaren eraikuntza prozesuan, lanean ari ziren langileen inguruko lapur eta gaizkileen mehatxupean zeuden eta asko hil ziren; horregatik, askotan Harresi Handiari munduko hilerririk luzeena esaten zaio.
Harresi handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.
Irakurri aurretik
1.-Zer dakizu Txinako Harresi Handiari buruz? noizkoa da?
2.-Ezagutzen al duzu beste harresirik zure inguruan? Non? 
Irakurri ondoren
1.-Zergatik eraiki zuten Txinako Harresi Handia?
2.-Aipatu ezazu Txinako Harresi Handiari buruzko datuak: tamaina, luzera, eraikitze urtea.
3.-Zeintzu dinastietan zehar eraiki zen?
4.-Zein beste izen jarri izan diote Txinako Harresi Handiari? Zergatik?
Ariketa osagarriak
1.-Burutu ezazu textuari buruzko laburpena 6/8 lerro
2.-Marrazki bat egin:








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina