2022(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Gizakiaren Historiaurrea eta Historia

 



HISTORIAURREA (4.000.000 A.C. - 10.000 Kristoren aurretik K.a.)

Orain Historia ezagutuko dugu. Horretarako bi aro nagusi egon zirela jakin behar dugu: Historiaurrea eta Historia. Horien barruan beste aro batzuk ere izan ziren: PALEOLITOA (edo harriaren aroa), NEOLITOA (edo nekazaritzaren aroa), METALEN AROA, AINTZINA AROA, ARO MODERNOA eta GAUR EGUNGO AROA.


XIX. mendean, ingles zientzialari batek, Charles Darwinek, “Gizakiaren Bilakaeraren teoria” azaldu zuen. Darwinen ustetan gizakia tximinoarengandik dator. Tximinoak primitiboak ziren. Urteak aurrera joan ahala, tximino hauek garatzen joan ziren, gaur egungo gizakian bihurtu arte. Lehen gizakiak izan ziren, Historiaurrean bizi izan zirenak.



Paleolitoa (2.500.000 K.a. - 40.000 K.a.)


Historiaurreko lehen aroa Paleolitoa izan zen (harriaren aroa), eta gizakia ehiztaria eta arrapakaria zen, sua ere erabiltzen hasi zelarik.


Paleolito garaian gizakia ehiztaria eta arrapakeria zen,
alde batetik bestera joaten zelarik nomadak moduan.


Gizakia kobazuloetan bizi zen eta bizi baldintza gogorrak jasan behar zituen, pertsona baten biziraupena 20 - 30 urte bitartekoa zelarik asko jota.





Lehen gizakia Afrikako ekialdean jaio zen, eta urteen poderioz munduan barrena zabaldu zen. Lehenengo Ekialde Hurbilera salto egin zuen, Europan eta Asian sartuz. Ondoren, Ameriketara eta Ozeaniara igaro zelarik.


Neolitoa (10.000 K.a. - 3.500 K.a.)


Paleolitotik Neolitora igaroko gara. Historiaurreko bigarren aro honetan, Neolitoa, gizakiak nekazaritza deskubritzen du, lurra lantzen hasten delarik, eta horrela janaria lortzen du. Horrela, gizakia ez da janariaren atzetik ibili behar, animaliak ehizatzen edo fruituak bilatzen, jadanik bizi den tokian janaria kontrolatzen du, baratza landatuz eta animaliak zainduz abeltzaintza hain zuzen ere.


Neolitoan (8.000 urte K.a.) gizakiak nekazaritza eta abeltzaintza garatu zuen.


Horrela sedentarioa bihurtzen da. Toki berean bizi da eta bizilagunen artean gizarte sendoago bat garatzen du. Bestalde, Neolitoan, gurpila ere asmatzen du, pertsonak eta merkantziak alde batetik bestera garraiatzeko baliagarria izango delarik. 



HISTORIA (8.000 K.a. - 2000 K.o. +)

  • AINTZINA AROA (3.500. K.a. - 476 K.o.)

    • Mesopotamia (6.000 K.a. - 5000 K.a)

    • Egipto (3.500 K.a. - 1.100 K.a.)

    • Grezia (1.200 K.a. - 30

    • Erroma (752 K.a. - 476 K.o.)

  • ERDI AROA (476 K.o. - 1492)

  • ARO MODERNOA (1492 - 1789)

  • ARO GARAIKIDEA (1789 - 2000)




AINTZINA AROA (3.500 K.a. - 476 K.o.)

  • Mesopotamia (6.000 K.a. - 3.000 K.a)

  • Egipto (3.500 K.a. - 1.100 K.a.)

  • Grezia (1.200 K.a. - 30)

  • Erroma (752 K.a. - 476 K.o.)


Neolitoan, gizakiak aurrerapen handia izango du, nekazaritzatik lortutako uzta zenbatuz, horretarako idazten hasten delarik. Lehen idazkiak sumeriar herriarenak dira.  Horrela lehen gizarte garatua, edo zibilizazio garrantzitsua sortzen da; MESOPOTAMIA, gaur egungo Irak aldean. Aldi berean gizakiak Historiaurrea atzean uzten du eta Historiarekin hasten da; AINTZIN AROA hain zuzen ere, lau zibilizazio nagusi izan zirelarik; MESOPOTAMIA, EGIPTO, GREZIA eta ERROMA.



Mesopotamia (6.000 K.a. - 3.000 K.a)


Mesopotamian nekazaritza lantzearekin batera lehen idatziak sortzen dira, sumeriar herrian hain zuzen ere (Irak).


Mesopotamian gizakiak idazketa asmatu zuen.


Egipto (3.500 K.a. - 1.100 K.a.)


Mesopotamiako kultura Egiptora zabalduko da, eta hemen lehen inperio handia sortzen da; faraoiak gizartearen buru direlarik. Monumetu erraldoiak, piramideak, eta idazketa berezia, gereoglifikoak, asmatu zituzten.





Egiptiarrek piramideak eraiki zituzten beraien faraoiak gurtzeko.


Egiptiarrek mediterranear itsasoko beste kultura batzuekin ere harremanak izan zituzten, Grezia eta Erromako inperioekin hain zuzen ere.



Grezia (1.200 K.a. - 30)


Greziako gizarteak gizakiaren antolamenduan aurrerapen handia izan zuen, demokraziaren sormenerako lehen urratsak emanez. Grezian zientzia ezberdinek bultzada handia izan zuten; filosofian pentsalariak, literaturan idazleak, musikan artistak, arkitekturan tenplu erlijiosoak, jainko eta jainkosekin mitologia aberatsa osatuz. 


Greziarrek kultura aberatsa sortu zuten; filosofian eta arkitekturan batez ere.


Greziarren gizartearen antolamendua ere garrantzitsua izan zen, nobleak, kleroa (apaizak), militarrak, hiritarrak eta esklabuak bizi zirelarik. Komertziari handiak ziren eta beraien trukeetan mediterranear eta ekialde hurbileko herriekin hartu emanak izan zituzten; Erromarekin batez ere.



Erroma (752 K.a. - 476 K.o.)


Erromatarrak greziarren ondoren etorri ziren, eta hauen kultura beraien bizimodura egokitu zuten. Erromatarrek Europara zabaldu zuten beraien kultura; hizkuntza (latina), arkitektura, giazrte antolaketa eta erlijioa. 


Erromatarrek Europaren zati handi bat konkistatu zuten,

beraien gizartea eredua, kultura eta hizkuntza (latina) zabalduz.


Erromatarren inperioak porrot egin zuenean, K.o. 476. urtean, Erdi Aroari hasiera emango zaio.




ERDI AROA (K. o. 476 - 1492)


Erromatar inperioa bukatu zenean, gizarteak ez zuen aurrerapen handirik izan. Erlijioak garrantzi handia hartu zuen, eta nobleek (erregeak) eta kleroak (apaizak) herritarrak gobernatu zuten. Feudalismoa zabaldu zen, non herritarrek lurra lantzen zuten, baina beratatik lortzen zuten fruituak nobleei eman behar zieten.


Erdi Aroan, herritarrek erregeentzat lan egiten zuten (feudalismoa).


Egoera honek 1.000 urte iraun zuen (K. o. 476 - 1492), eta XV. mendearen bukaeran eman ziren aurkikuntzekin, Amerikako kontinentearen kolonizazioa, beste aro bati hasiera emango zitzaion: Aro Modrnoa.




ARO MODERNOA (K. o. 1492 - 1789)


Deskubrimendu berriekin, Amerika, gizakiak beste lurralde eta zibilazio batzuk ezagutu zituen. Guzti hau aurrerapen teknologiko garrantzitsuengatik eman zen, batez ere nabigazioan edo itsasontzi handiekin ozeanoak zeharkatzen hasi zirenean espezie berrien bila.


Aro Modernoan, itsasontzi handiekin mundu berriak ezagutu ziren.


Munduko zibilizazio ezberdinak, txinatarra, europearra, amerikarra eta afrikarra elkar, ezagutzem hasi ziren, komertzioaren bitartez. Honek zientzietan aurrerapenak ekarri zituelarik; inprentaren asmakuntzak liburuak eta beraietan zetorren informazioa eta ezagutza herritarren eskura iritsi zen. Kulturaren zabalkuntza honek gizaki moderno bat sortu zuen, aurreko erregeen kontra eginez. Honen lekuko Frantziako Iraultza (1789) izan zen; bertako erregeak hil eta demokrazia herritarren artean aplikatuz.




ARO GARAIKIDEA (1789 - 2000+)


Frantziako Iraultzarekin (1789) Aro Garaikideari hasiera emango zaio. Herritarrek eskubide gehiago lortzen dituzte eta jadanik libreagoak dira, ez dute beraien bizitza mugatuta izango. Asmakizun berriak sortuko dira, makinak pertsonaren indarra ordezkatuko duelarik. 


Aro Garaikide 4 irudi adierasgarri: Frantziako Iraultza (1789),

Lehen Mundu Gerra (1914-1918), Kotxearen asmakuntza (1900) 

eta Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)


Makina ezberdinekin Industria Iraultza emango da (1840 - 1880. urteetatik aurrera). Gizakia industrian hasiko da lanean, lantegietan, makina berriak fabrikatzen; trenak, kotxeak, hizozkailua, telebista eta telefonoa. Elektrizitatearen asmakuntzarekin (Nikola Tesla) gizakiaren bizitza guztiz aldatuko da, bizi den etxean argia eta komunikazioa izango duelarik. Gaur egun, informatikaren asmakuntzak ordenagailuak eta internet ekarri ditu, gizakia sare sozialen bitartez komunikatzen hasi delarik.


Aro Garaikidean baina, dena ez da aurrerapena izan, gerrateak ere egon dira; Lehen Mundu Gerra (1914-1918), Bigarre Mundu Gerra (1939-1945) eta Gerra Hotza (1945-1989). Beraz, gizakiak badaki elkarbizitza lantzeko gerrak saihestu behar dituela, eta aurrera egiteko giza eskubideak errespetatu.