2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Entzumena: gaixotasunak


ENTZUMENA -> organoa: belarria

Honako hauek dira,  belarriek ahalbidetzen dutena eta hotsak sumarazten dituena.  

Goi-mailako ornodun guztiek eta eboluzio-maila apalagoko 
beste animalia askok dute entzumen-sistema bat eta organo 
berezi espezializatu bat hotsak jasotzeko. Gizakiari 
dagokionez, belarria du entzumenaren organoa. Giza 
entzumenak, hotsen dardarak jaso, eta garunera bidaltzen 
ditu belarrian zehar. Hala, entzumenaren bidez hotsak jaso 
ez ezik, lehendik entzundakoak gogoratu eta haiei esanahi 
jakin bat emateko ere bada gai gizakia.

Entzumenaren gaixotasun edo anomalien artean ohikoenak:

  • Gorreria duen pertsonak entzumen falta dauka. Gaixotasun horrek era askotako iturburuak izan ditzake. Gorreria mota batzuk ebakuntza baten bitartez senda daitezke. Audiofono deritzen tresnen bitartez, gor askoren entzumena hobetzen da. Guztiz gorrak diren pertsonei ezpainak irakurtzen eta keinuen bitartez komunikatzen erakusten zaie.
  • Otitisa: kanpo-belarriko edo erdiko belarriko hantura da. Bakteriek nahiz Eustakioren tronpen hanturak sor dezakete eta mina eta entzumena galtzea eragiten du. Ukitutako belarri atalaren arabera, kanpoko, erdiko edo barneko otitisak bereizten dira:
    • Kanpoko otitisa: eritasun arinak dira; horien ezaugarri nagusiak mina eta kanpoko entzunbideko larruaren hantura dira.
    • Erdiko otitisa: Eustakioren tronpan barrena eztarriraino edo sudurreraino hedaturiko infekzioak sortuak dira; bakteria askok sortaraziak izan ohi dira: pneumokokoak, estreptokokoak eta abar. Haur txikietan maiz azaltzen dira. Mina, gorreria edo eta sukarra izan ohi dira halakoetan seinaleak.
    • Barneko otitisa: laberintitis izenez ere ezagutzen dira eta barneko belarriaren hantura eragiten dute. Gehienetan aurrerago aipatu ditugun gaixotasunen ondorio larriak izaten dira.
  • Tinpanoa zulatzea: gorreria sortzen du, mintz horrek ezin baititu soinu-bibrazioak erdiko belarrira transmititu. Zulaketa kanpoko entzunbidetik objektuak sartzeagatik, presio aldaketengatik edo soinu oso ozenen eraginez gerta daiteke. Batzuetan bere kabuz sendatzen da hilabete batzuen ondoren.
Entzumenari lotutako gaixotasunez arduratzen den medizina-espezialitatea Otorrinolaringologia da
Aholkuak
Hona hemen zure entzumena zaintzeko zenbait aholku:
  • Musika oso bolumen altuan ez entzun, saiatu aurikularrak ez erabiltzen eta telebista ikustean ez ipini oso bolumen altuan.
  • Belarriak garbitzeko ez sartu ezer belarri barrura. Molestiak sentitzen badituzu hitz egin sendagilearekin, agian ezko-tapoia eduki dezakezu.
  • Igerilekura bazoaz, saiatu beti tapoiak erabiltzen. Bainuaren ondoren, belarri-eremua eskuoihal batekin lehortu, infekzioak saihesteko.
  • Belarrian zerbait arraroa sartzen bada (hondarra, hautsa…) ez saiatu zuk zeuk ateratzen, joan zaitez lehenbailehen sendagilerenera.

Irakurri aurretik:
1.-Zer dakizu entzumenari buruz?

2.-Gorrik ezagutzen al duzu? 

Irakurri ondoren:
1.-Zer da entzumena? 

2.-Zein da bere organoa? Azalpenak eman, nola trasnmititzen den soinua belarriaren barruan:

3.-Aipatu itzazu entzumenaren gaixotasun batzuk:

4.-Aipatu itzazu entzumenaren aholku batzuk:

Ariketa osagarriak:
1.-Inoiz arazorik izan al dezu entzumenarekin? kontatu zure esperientzia:

2.-Gorren keinuen hizkuntza ezagutzen al duzu? Aipatu keinu batzuk:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina