2022(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Bisontea

Bisontea izaki bizidun ikaragarria da.

Bisontea animalia ugaztuna da. Gaur egun, bi espeziek baino ez dute irauten, Amerikako bisontea (Bison bison), bi azpiespezierekin eta Europako bisontea (Bison bonasus). Bison bonasus montanus izeneko azpiespeziea Europako bisontearen eta antzinako Kaukasoko bisonte europarraren arteko nahasketa bat da.

Amerikako espeziea, nahiz eta bere kopurua asko murriztu den azken mendetan, desagertzeko arriskutik kanpo dago. Europako bisontea ordea galtzeko arriskuan dago, kaltebera egoeran.

Bisontearengatik gertuen dagoen generoa "Bos", da, eta harekin nahastu eta ugalkorrak diren hibridoak sortu daitezke, esate baterako beefaloa, hau da, bisonte eta behiaren arteko hibridoa, (Europan zubrona deitzen da). Yakaloa bere aldetik Yaka eta bisontearen arteko nahasketa dugu. Bisonte espezie eta azpiespezieak ere beraien artean arazorik gabe gurutzatu daitezke eta ondorioz animali orokorki ugalkorrak sortzen dira. 






Izaki bizidunak: motak / funtzioak / ezaugarriak / habitat / ekosistemak

 

Izaki bizidunen artean landareak, animaliak, onddoak eta bakteriak daude.

Munduko ekosistema ezberdinetan (uretakoak: ibaia eta itsasoa / 
lehorrekoak: basoa, gune polarra, belardia eta basamortua) 
izaki bizidun asko bizi dira.

Izaki bizidun batzuk landareak dira (zuhaitzak eta loreak),
eta beste batzuk ordea animaliak (ornodunak eta ornogabeak, 
bizkar hezurra dutenak edo ez dutenak). 
Badira baita ere landareak eta animaliak ez diren izaki bizidunak: 
onddoak, bakterioak eta protistoak.



IZAKI BIZIDUNAK

- LANDAREAK -

- ANIMALIAK -

- ONDDOAK- 

- BAKTERIOAK -

- PROTISTOAK -

-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

LANDAREAK

Aritza (roble)
Izaki biziduna / Landarea / Zuhaitza


LANDAREAK - SARRERA:

Landareak aztertzen dituen zientziari botanika deitzen zaio. Zientzia honen arabera, gaur egungo munduan 350.000 landare-espezietik gora daude bizirik. Landareak izaki bizidunen bost multzo edo erreinu handietako bat dira, Plantae erreinukoa, hain zuzen. 


LANDAREEN SAILKAPENA:
  • Zuhaitzak
  • Loreak

LANDAREEN EKOSISTEMA / HABITAT / NON BIZI DIREN:
Landare gehienak lehorrekoak dira, hau da, lurrean bizi dira; haien artean sartzen dira zuhaitzak, zuhaixkak, belarrak, goroldioak eta garo edo iratzeak; baina beste batzuk uretan bizi dira, alga berdeak, adibidez. Ez onddoak ez eta berdeak ez diren algak ez dira landareak.


LANDAREEN BIZI FUNTZIOAK:

Beraz, landareak izaki bizidunak dira eta izaki bizidunen funtzio guztiak egiten dituzte: jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten dira; aldiz, lurrari lotuta bizi dira, eta, beraz, ezin dira mugitu leku batetik bestera, beste izaki bizidun gehienak bezala.


LANDAREEN EZAUGARRI NAGUSIAK:
  • Zelulaniztunak dira: hau da, zelula bat baino gehiagoz osatutako izaki edo organismoak dira eta zelula konplexuak dituzte.
  • Eukariotoak dira: hau da, zelula eukarioto edo konplexuak dituzte, nukleoa eta organuluak dituztenak eta mintz batez inguratuta daudenak.
  • Elikadura autotrofoa dute: hau da, elikatzeko behar dituzten substantzia organikoak beren kabuz sortzen dituzte fotosintesia deitzen den prozesuaren bitartez.
  • Lurzorura finkatuta bizi dira: hau da, oro har, zentzumenik eta beren kabuz mugitzeko gaitasunik ez dute. Izan ere, landare gehienak lurrean sustraituta bizi dira, eta beste batzuek uretan flotatzen dute.
  • Landareen atalak: landare gehienek hiru zati edo atal dituzte, nagusiki:
    • Sustraiak: lurpean geratzen diren zatiak dira; ura eta bestelako elikagaiak lurretik hartzeko eta landarea lurrari lotzeko balio dute.
    • Zurtoina: lurretik ateratako zatia da eta adarrak eta hostoak ematen dituen atala; haren barrutik, ura eta beste substantziak mugitzen dira landarearen zati batetik bestera. Zurtoina nolakoa den, hiru landare-talde bereizten dira:
      • Zurtoin gogorra (enborra) zuhaitzek izaten dute, zurezkoa, eta adarrak lurretik urrun ateratzen zaizkie. Hiru metro eta gehiago hazten dira.
      • Zurtoin gogor baina motza zuhaixkek izaten dute eta adarrak eta hostoak lurretik hurbil ateratzen zaizkie. Hiru metro baino gutxiago haztera iristen dira.
      • Zurtoin bigun eta malgua belarrek izaten dute.
    • Hostoak: eguzki-argitik ateratako energia xurgatu eta fotosintesia egiteko eginkizuna dute. Karbono-dioxidoa hartzen dute airetik.
    • Loreak: landare askok loreak dituzte. Loreak dira landare horien ugal-aparatuak; hau da, landare horiek loreen bitartez egiten dituzte beren umeak.
  • Fotosintesia. Landareek eguzki-argia, karbono-dioxidoa, mineralak eta ura behar dituzte fotosintesiaren bitartez elikatu ahal izateko. Landareek duten substantzia berde batek (klorofila jasotzen du eguzkitik datorren energia landareak bere elikadura egin ahal izateko; klorofila hostoetako zeluletan egoten da batez ere, eta, beraz, hostoak landareen elikagai-fabrika bat direla esan genezake. Hostoak elikagaiak ekoizten dituenean, landarearen beste atal eta zatietara garraiatzen dira.
-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

ANIMALIAK


Azeria (zorro)
Izaki biziduna / Animalia / Ornoduna / Ugaztuna 


ANIMALIA ORNODUNAK - SARRERA:

Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura).

Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Ornogabe gehiago daude ornodun baino, baina ezagutzen dituzun animalia handi guztiak ornodun dira.

Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude.


Animalien sailkapena


ANIMALIEN SAILKAPEN OROKORRA:
  • Ornodunak (bizkar hezurrak dutenak):
    • Ugaztunak: katua, jirafa, gizakia (pertsona), zaldia ...
    • Hegaztiak edo txoriak: arranoa, pelikanoa, belea, kukua ...
    • Narrastiak: sugea, sugandila, krokodiloa, dordoka ...
    • Anfibioak: igela, zapoa ...
    • Arrainak: arrain pailazoa, marrazoa, hega-luzea (atuna), sardina ... 


  • Ornogabeak (bizkar hezurrik ez dutenak):
    • Intsektuak: erlea, eulia ...
    • Araknidoak: armiarma ...
    • Krustazeak: karramarroa ...
    • Miriaodoak: diplopodoa


ANIMALIA ORNODUNEN (bizkar hezurra dutenak) EZAUGARRIAK:

    • UGAZTUNAK
      • Odol berokoak dira.
      • Amaren sabeletik jaiotzen dira.
      • Amaren esneaz elikatzen dira.
      • Gosputzean ilea dute.
      • Biriketatik hartzen dute arnasa.
      • Perstonak ugaztunak gara.

    • HEGAZTIAK/TXORIAK
      • 9.000 espezie inguru daude.
      • Odol berokoak dira.
      • Mokoa dute.
      • Lumak dituzte.
      • Hegoak dituzte.
      • Gehienek hegan egiten dute.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira (obiparoak).

    • NARRASTIAK
      • 6.000 espezie inguru daude.
      • Odol hotzekoak dira.
      • Gorputzean ezkatak dituzte.
      • Biriketatik hartzen dute arnasa.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira.
      • Narras desplazatzen dira.

    • ANFIBIOAK
      • 3.000 espezie inguru daude.
      • Odol hotzekoak dira.
      • Gorputza hezea eta babesgabea dute.
      • Metamorfosia (aldaketa) izaten dute.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira (obiparoak).

    • ARRAINAK
      • 22.500 espezie inguru daude.
      • Odol hotzekoak dira.
      • Gorputzean ezkatak dituzte.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira.
      • Hegatsak dituzte.

ANIMALIA ORNOGABEAK (bizkar hezurrik ez dutenak) - SARRERA:

Badago miniaturazko mundu ezkutu eta ia ikus-ezin bat, ezezaguna gehienontzat, baina begiak zabal-zabalik edukiz gero, milaka sorpresa dituena. Egunero ehunka izaki mugitzen dira gure inguruan. 

Askotan ez ditugu ikusi ere egiten, edo ez diegu garrantzirik ematen, baina zuhaitz baten hostoen artean hainbat zomorro dabiltza elikagai bila; mendiko harrien azpian intsektu pila bat dago harrapakarietatik ezkutatzen; belardi bateko loreen artean tximeleta eta erle ugari daude hegan. 

Hil edo biziko borrokak egoten dira, egunero, armiarma-sareetan; maitasun-kantak entzuten dira, gauero, kilkerren zuloetan; milaka inurri irteten dira goizero beren inurritegietatik familiarentzako elikagai bila. 

Animalia txiki baina garrantzitsu horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu liburu honetan, eta baita horien ohiturak eta bitxikeriak, errazago topatzeko moduak, haien arteko ezberdintasunak eta identifikatzeko gakoak ere. 

Murgildu zaitez miniaturazko mundu zoragarri honetan, liluratu amona mantangorrien edertasunarekin, inurrien trebeziekin, ehunzangoen bitxikeriekin, tximeleten koloreekin, mantisen berezitasunekin. Aurrerantzean, zomorro bat ikustean, ez diozu jada berdin begiratuko.


ANIMALIA ORNOGABEEN EZAUGARRIAK:

    • ANTROPODOAK
      • Intsektuak: erlea, eulia ...
        • Miliotik gora espezie daude.
      • Araknidoak: armiarma ...
        • Ez dute antenarik.
        • Lau hanka pare dituzte.
      • Krustazeoak: karramarroa ...
        • Bi antena pare dituzte.
        • Bost hanka pare dituzte.
        • Oskola dute.
      • Miriapodoak: diplopodoa ...
        • Bi antena dituzte.
        • Hanka pare ugari dituzte.

    • KNIDARIOAK: medusa, korala ...
      • Zorro baten antzeko gorputza dute.
      • Garra pozoitsuak dituzte.
      • Batez ere itsasoan bizi dira

    • EKINODERMATUAK: itsasoko izarra, 
      • Itsasoan bizi dira.
      • Bost zati berdinetan banatzen den gorputza dute.

    • MOLUSKUAK
      • Gahienei oskol batek estaltzen die gorputza.
      • Urtean edo eremu hezeetan bizi dira.

    • ZIZAREAK: arrak ... 
      • Gorputz biguna eta eraztunduna dute.

-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

ONDDOAK



Lizun berdea (moho verde) laranja batean
Izaki biziduna / Onddoa / Lizuna


ONDDOAK - SARRERA

Onddoa izaki bizidun mota bat da, hostorik, sustrairik eta zurtoinik ez duenak.

Bizidun guztiak bost talde edo erreinuetan sailkatzen dira: landareak, animaliak, onddoak, bakterioak eta protistoak. Onddoek bizidunen erreinu bat osatzen dute, beraz.

Onddo batzuk oso txikiak dira, begi hutsez ezin dira ikusi, eta mikroskopioa erabili behar dugu haiek ikusi ahal izateko. Hala nola, legamia edo lizunak. Legamiak oso garrantzitsuak dira guretzat, haiei esker ogia, ardoa edo sagardoa lortzen ditugulako. Lizunak askotan fruta usteletan agertzen dira (adibidez, laranja zaharretan lizun berdeak hazten dira, eta baita ogian ere).

Onddoak ere perretxikoak dira.
Udazkenean euriarekin eta gune hezeetan jaiotzen dira.

Onddoak dira perretxikoak ere. Agian guretzat hauek dira onddo ezagunenak. Txanpinoiak, gibelurdinak, zizazuriak... perretxikoak dira, jateko oso preziatuak. Beste perretxiko batzuk, aldiz, toxiko eta kaltegarriak dira: hiltzaile berdea (Amanita phalloides), adibidez. Perretxiko guztiak basoetan eta zuhaitzetatik gertu bizi dira, toki hezeetan. Esporen bidez ugaltzen dira. Perretxikoak Basidiomicetes taldeko onddoak dira.

Jende askok uste duenaren aurka, onddoak ez dira landareak. Landare guztiek fotosintesia egiten dute, eta onddoek, aldiz, ez dute fotosintesirik egiten.

-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

BAKTERIOAK

Bakterioak ere izaki bizidunak dira.
Gure gorputzean batterio asko ditugu eta
gaixotasunak sortzen dituzte.

BAKTERIAK - SARRERA

Bakterioak zelula bakarraz osatuta dauden izaki bizidun batzuk dira, organismo unizelularrak, alegia. Mikroorganismoak dira (mikrobioak ere deituak) eta gure planetako izaki bizidun ugarienak dira. Ez dute nukleorik, legamiek ez bezala, hauek ere unizelularrak baitira, baina nukleoa dute.

Bakterio batzuek gaixotasun infekziosoak eragin ditzakete, eta horregatik, patogenoak direla esaten da (grezieratik pathos = "gaixotasuna" eta genein = "sortu"); baina gehienak onuragarriak dira gizakiarentzat; are gehiago, oso onuragarriak dira sinbiosia gertatzen denetan edota zenbait industri prozesutan. Bestalde, materiaren zikloetan (karbonoa zein nitrogenoarenean) parte hartzen dute, eginkizun garrantzitsua dutelarik. Lurreko ekosistemetan betetzen duten zeregina oso garrantzitsua da. Horregatik, esan ohi da bakteriorik gabe ez litzatekeela posible izango Lur gainean gizakirik, animaliarik edo landarerik ere egotea.

Animalien zelulak baino 50 aldiz txikiagoak dira, 1 µm inguru, hots, metro maten milioirena. Horregatik, nahiko zaila izaten da mikroskopio optiko batez behatu ahal izatea. Bakterioek kromosoma bat baino ez dute.

Bakterioak mota guztietako habitatetan aurki daitezke: lurzoruan, uretan, airean, bai eta beste bizidunen barruan ere. Habitat gogorrenetan ere bizi daitezke, bestelako bizidunik egon ezin den lekuetan: 0º C-tik beherako tenperaturetan bezala, baita 100º C-tan ere; itsaso sakonean, 5.000 metrotik behera, ikaragarrizko presioak jasanez; habitat azidoetan (pH=1) eta urik gabeko tokietan, etab.


-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

PROTISTOAK

Protisto gehienak uretan bizi diren izaki bizidunak dira.

Protisto deritze animaliak, landareak eta onddoak ez diren edozein organismoei. Eukariotiko, autotrofo zein heterotrofoak izan daitezke. 


PROTISTOEN EZAUGARRI NAGUSIAK
  • Zelula eukariotikoak dituzte.
  • Gehienetan zelulabakarrak dira, baina batzuetan ehun ez-espezializatuak sortzeko ahalmena dute (ad. alga gorri zein arreek).
  • Asko urtarrak dira.
  • Jatorriz aerobioak dira, baina batzuek oxigeno gabeko guneetara moldatzeko aldaketak jasan dituzte, eta ingurune anaerobio batean bizi daitezke.
  • Autotrofoak (fagotrofoak edo osmotrofoak) zein heterotrofoak izan daitezke. Elikatze-metodoen artean, iragazketa eta fagozitosia daude.
  • Ugalketa sexualki (gameto bidez) edo asexualki (erdibiketa bidez) egin dezakete.
  • Lokomoziorako flageloak, pseudopodoak edo zilioak dituzte.