Bular gorri,
neguko abeslari
Deskribapen testua
«Bi hegal euriz bustian, bularra du gorri kolorekoa...», dio Itoiz taldearen kanta batek, baina zein animaliari buruz ar¡ den badakizu? 14 zentimetro inguru neurtzen duen txori potxolo eta
begi beltz handiko batí buruz. Latinez Erithacus rubecula deitua eta euskaraz txantxangorria.
Seguru neguan urteko beste edozein garaitan
baino gehiago ikusi duzula, eta
horrek badu bere azalpena. Izan ere, negu garaian Iberiar Penintsulara migratu
ohi du, gainerako urtaroak Europa iparraldean igaro ostean.
Emeak neguan
soilik abesten du, bere eremua babesteko.
Arrek, berriz, bikotekide bila dabiltzan garaian kantatzen
dute, gainerako txantxangorri arren aldean nabarmentzeko.
Gorri koloreko bularrari esker, erraz ezagut dezakegu txori hau, baina oso
zaila da arra ala emea den jakitea, helduak direnean
behintzat. Batez ere, zizare eta intsektuak jaten
ditu txantxangorriak, eta, bitxikeria gisa, esan behar
da hamabost zizare jan ditzakeela ordu batean.
Arriskuan dauden espezieetako bat da. Horretan kukuak
badu bere errua, gehien lapurtzen dituen
habiak txantxangorriarenak baitira.
IRAKURRI
AURRETIK:
1.- Zertaz arituko da
ondorengo testua?
2.- Ikusi al duzu
inoiz honelako hegaztirik?
IRAKURRI
ONDOREN:
1.
Nola da
hegazti honen latinezko izena?
2.
Hegazti hau
neguan nondik dator Iberiar Penintsulara
3.
Zergatik
uste duzu bidaia hau egiten duela
4.
Noiz abesten
du emeak? Zergatik abesten du?
5.
Arrak
abesten duenean, zertarako egiten du
6.
Zer jaten
dute txantxangorriek?
7.
Ordubetean
zenbat jan dezakete?
8.
Beste
hegazti batek arriskuan ipini du txantxangorria. Zeinek? Nola?
ARIKETA OSAGARRIA:
1.- Ondoren,
marraztu txantxangorri bat zizareak jaten edo txorikumeei jaten ematen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina