2024(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Dilema 1 (3. zikloa).: Aitona eta tabakoa

 

Dilema 1: Aitona eta tabakoa


Hamabost urteko neska bat naiz. Gurasoak asko maite ditut, zuek bezala,

baina askoz gehiago maite dut aitona, gurekin bizi dena. Hainbeste maite dut

txiki-txikitatik nirekin denbora gehien emateaz gainera maitekorrena izan delako.


Joan den hilean aitona ospitalera eraman zuten bihotzekoak jota. Gutxigatik ez zen hil. 

Orain etxean dugu berriz eta neronek zaintzen dut. Baina bada arazo bat:

medikuak esaten du hil egingo dela erretzen jarraitzen badu.


Kontua da lehen tabakoak bizimodua alaitzen ziola. Orain dio “gutizia” edo bizio

horiek gabe ez duela bizi nahi. Zaharra izanik, tristea da gelditzen zaizkion plazer apur horiei

uko egin beharra. Etengabe ari zait zigarro bat eskean eta zer egin ez dakidala nago. 


Emango zenioke zigarrorik neskatoa izango bazina?




Dilema morala 5 (1. zikloa).: "Belarri handi"

Dilema morala: "Belarri handi".


Nerea 6 urteko neskato bat da. Lotsatia eta isila da. Ez zaio lagunak zirikatzea

gustatzen eta ez du kideekin arazorik izaten. Nereak belarriak pixkatxo bat

handiak ditu eta Sarak, oso bromazalea den ikasleak, “Dumbo” deitu dio

gaur patioan. Nereari ez zaio batere gustatu entzun duena eta ez du nahi

Sarak horrelakorik gehiagotan esatea.


Nereak irakasleari kontatu nahi dio gertatu dena baina ez du nahi irakasleak

Sarari errieta egitea bestela Sara haserretu eta gauza itsusi gehiago esango dizkio. 


Zer egingo zenuke zuk Nerea izango bazina?


Dilema morala 4 (1. zikloa): Aitona eta bere biloba

Dilema morala: Aitona eta bere biloba


Iker 7 urteko mutiko bat da. Gurasoek beti esaten dute bere adinerako ume arduratsua

eta heldua dela. Etxean gurasoak eta gaixorik dagoen aitona bizi dira. Batzuetan,

gurasoak erosketak egitera joaten direnean, Iker aitona zaintzen gelditzen da. 


Gaur, eskolatik iritsi denean, aitak erosketak egitera joan behar zuela esan dio

eta aitonarekin gelditzeko eskatu dio. Baina Iker eskolako lagun batekin gelditu da

eskola lanak egiteko eta plazan jolasteko. Iker aitonari begira gelditu da

zer egin ez dakiela. Asko maite du aitona baina eskolako lagunarekin egon nahi du. 


Zer egingo zenuke Iker izango bazina?



2024(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

Dilema 3 (1. zikloa): MOTXILAKO JOSTAILUA


Dilema 3: MOTXILAKO JOSTAILUA


Mikel 6 urteko mutiko bat da. Atzo, komunera zihoala, 

eskolako bi ume ikusi zituen hutsik zegoen gela batera sartzen 

eta motxila batetik jostailu bat hartzen. Ume hauek izutu egin ziren 

Mikel ikustean eta jostailua ezkutatu ondoren alde egin zuten. 


Gaur, eskolako sarreran aurkitu ditu eta Mikel mehatxatu egin dute: 

- Irakasleren bati ikusitako kontatzen badiozu, jo egingo zaitugu! 


Kontatuko al zenioke irakasleari gertatutakoa?


Dilema morala 2 (1. zikloa): Ogitartekoa eta motxila.

Dilema morala: Ogitartekoa eta motxila.


Jaimek 7 urte ditu. Bere ikaskideak baino sendoagoa da 

eta jaten asko disfrutatzen du. Hamaiketakorako, izugarrizko ogitartekoa 

eta fruta ekartzen du normalean. Baina gaur ez du alarmak jo eta 

lokartu egin dira etxean. Presaka atera direnez, aitari hamaiketakoa 

prestatzea ahaztu zaio. Matematikako problema bat egiten zegoela 

gogoratu du gaur hamaiketakoa ahaztu zaiola. Haserretu egin da 

eta irakasleari komunera joateko baimena eskatu dio. 


Komunerako bidean, zabalik zegoen motxila bat ikusi du eta 

poltsiko txikian erortzear zegoen ogitarteko bat ikusi du. 

Motxilari begira gelditu da zer egin ez dakiela. 


Ogitartekoa hartuko zenuke Jaime izango bazina?


Dilema morala 1 (1. zikloa): Jone eta postaria

Dilema morala (1) Jone eta postaria


Jonek 6 urte ditu. Ez daki geldirik egoten eta beti dago jendea laguntzeko prest.

Batzuetan, bakarrik gelditzen da etxean eta gurasoek esaten diote ez diola

atea inori ireki behar. 


Gaur, etxean bakarrik dagoela, postariak etxeko tinbrea jo du.

Jone ate ondora hurbildu da eta zer nahi duen galdetu dio.

Honek pakete bat duela eta ezin duela postontzian utzi esan dio eta mesedez

atea irekitzeko. Jone ate ostean gelditu da zer egin ez dakiela. 


Zer egingo zenuke Jone izango bazina?


DILEMA MORALA 6 (2. zikloa): Kristala hautsita

DILEMA MORALA: “Kristala hautsita”.

Leiho bateko kristala hautsi da gelan ikasle baten jokabide txarraren ondorioz.

Irakasleak ea nor izan den galdetu du, eta esan du erruduna azaltzen ez bada

denen artean ordaindu beharko dutela ordainketa eta beste zigor batzuk ere

jasoko dituztela. Ikasle talde batek badaki erantzulea zein den,

baina ezer ez esatea erabaki du, arazoa sortu duen ikaslea laguna dutelako

eta ez dutelako salatari edo traidoretzat hartuak izan nahi. Gainera, erantzulea

nor den aitortzeak ekarriko lizkiekeen arazoak eta trabak saihestu nahi dituzte. 

Ondorioz, talde osoak jaso du zigorra. 


Dilema hori taldean lantzeko galderak: 

● Zuzena iruditzen al zaizue ikasle horien jokabidea? 

● Zer egingo zenukete zuek antzeko kasu batean? 

● Egoera horretan zein dira jokoan dauden balioak? Justizia/adiskidetasuna... 


Gero, taldea bitan banatuko da. 

Taldearen erdiak 1. aukera defendatuko du argudioak erabiliz, eta beste erdiak 2. aukera. 

1. aukera: Ikasle talde horrek egin duena zuzena da. 

2. aukera: Ikasle talde horrek egin duena ez da zuzena. 

Arbelean, bi taldeen argudioak jasoko dira, baita jokoan dauden balioak ere. 


Dilema morala: “Kristala hautsita”

Zuzena da

Ez da zuzena

Argudioa

Balioa

Argudioa

Balioa

Taldekidea babestu

behar da

Adiskidetasuna

Kritala hautsi ez dutenek

ez dute errurik

Justizia