Euskal Herriko kondairak oso aberatsak dira, batzutan lamiak agertzen dira, beste batzutan pertsonai mitologikoak, eta azkenik animali misteriotsuak. Ikus dezagun “Txakur beltza”ren kondaira.
Kondairak dio ezkontzeko zorian zegoen gazte bizkaitar bat ezkontzarako prestaketak egiten ziharduen, gonbidapenak lagun eta ezagunen artean banatzen. Kanposantuaren aurretik igaro zen eta burezur (calavera) bat ikusi zuen lurrean erorita. Gazteak ostikada bat eman zion, bera ere gonbidatuta zegoela esanez.
Handik gutxira, ordea, konturatu zen herritik paseatzen ari zela zakur beltz handi bat segika zuela, eta hain zegoen hari begira, ezen ikaratu egin baitzen. Etxera itzuli ondoren, amari kontatu zion zer gertatu zen, eta honek gomendatu zion berehala joan zedila hiriko sorgin zaharrarekin hitz egitera aholku bila.
Mutikoa lasterka joan zitzaion ikustera, eta sorgin zaharrak kontatu zion txakur beltza zela burezurraren gorpuaren zaindaria, eta egindako laidoa (insulto) mendekatu nahi zuela. Hala ere, intentzioa zuzentzeko, txakurra hartu eta oturuntzan (banquete, comida) zehar, beti gonbidatuei baino lehenago zerbitzatzeko agindu zion.
Ezkontza eguna iritsi zen, eta gazteak esandakoa egin zuen, txakur beltzari mokadurik (zatirik) onenak emanez, gonbidatuen kritikak gorabehera. Hori egin ondoren, txakurrak ondo egin zuela adierazi zion, keinu horrekin jabeak (hildakoak) barkatzea erabaki baitzuen. Amaieran, txakurra desagertu egin zen.
Zer prestatzen ari zen gazte bizkaitarra?
________________________________________________
Gazteak zer egin zuen burezurrarekin?
______________________________________________
Gaztea zertaz konturatu zen herritik paseatzen zebilea?
_______________________________________________
Amak gazteari zer gomendatu zion?
_______________________________________________
Zer esan zion sorginak gazteari?
______________________________________________
Ezkontza egunean zer esan zion txakur beltzak gazteari?
______________________________________________
Zer gertatu zen amaieran txakurrarekin?
_______________________________________________
Zeintzuk dira kondaira honen pertsonaiak?
_______________________________________________
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina