2024(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Dilema 1 3.z.: Aitona eta tabakoa

 

Dilema 1: Aitona eta tabakoa


Hamabost urteko neska bat naiz. Gurasoak asko maite ditut, zuek bezala,

baina askoz gehiago maite dut aitona, gurekin bizi dena. Hainbeste maite dut

txiki-txikitatik nirekin denbora gehien emateaz gainera maitekorrena izan delako.


Joan den hilean aitona ospitalera eraman zuten bihotzekoak jota. Gutxigatik ez zen hil. 

Orain etxean dugu berriz eta neronek zaintzen dut. Baina bada arazo bat:

medikuak esaten du hil egingo dela erretzen jarraitzen badu.


Kontua da lehen tabakoak bizimodua alaitzen ziola. Orain dio “gutizia” edo bizio

horiek gabe ez duela bizi nahi. Zaharra izanik, tristea da gelditzen zaizkion plazer apur horiei

uko egin beharra. Etengabe ari zait zigarro bat eskean eta zer egin ez dakidala nago. 


Emango zenioke zigarrorik neskatoa izango bazina?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina