2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

Gimnasia erritmikoa

 Gimnasia erritmikoa 

Gimnasia erritmikoa hainbat diziplina batzen dituen kirola da: balleta, gimnasia eta dantza, eta hainbat objekturen erabilpena egiten da: soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta.
Kirol horretan, erakustaldiak zein lehiaketak egiten dira eta bertan gimnastak musika segitzen du mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko. Bi eratara praktika daiteke: banakakoan eta taldean. Gimnasian erritmikoan harmonia, grazia eta edertasuna garatzen dira mugimenduen bitartez, musika eta teknikaren arteko nahasketa batean, ikuslearen asetze bisuala lortzeko. Bereziki emakumeek praktikatzen duten arren, azken urteetan gizonezkoen partaidetza handitzen ari da. Probak tapiz baten gainean egiten dira eta banakakoen ariketek 90 segunduko eta taldekoek 150 segunduko luzera izaten dute.
Beste gimnasia diziplina batzuen antzera, Rousseau-ren ikerketetan oinarrituta dago, denboran zehar eraldatua izan dena, beti musika eta dantzari lotuta, 1930 hamarkadan Sobietar Errepublikan kirol moduan ezarria eta Alemanian aparatuen erabilera sartuta.
Nazioarteko Gimnastika Federazioak zuzentzen du, eta horrek sortzen ditu puntuazio kodeak eta antolatzen ditu eliteko nazioarteko txapelketa nagusia: Olinpiar Jokoak, Munduko Txapelketa, Munduko Kopa eta Europako Txapelketa.


Gimnasia erritmikoaren historia


1930. hamarkadan sortzen den kirola da, SESBn (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna). Kirol hau bereziki emakumeentzako soilik sortu zen, eta bere aurrekariak XVIII. mendean Europa mendebaldeko mugimendu eta sistema gimnastiko ezberdinak izan ziren.

Gaur egun gimnasia erritmikoa ezagutzen dugun moduan 1950eko hamarkadan garatu egin zen. 1963. urtean, Budapest hirian lehenengo Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko Txapelketa antolatu zen. Urtebete beranduago ofizialki onartu zen. Lehenengo munduko txapelduna Ludmila Savinkova, Sobietar Batasunekoa izan zen. 1975. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo Batzorde Teknikoa eratu zen eta 1963. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo mundu kopa ezarri zen.

1984. urtean Los Angelesko Joko Olinpikoetan diziplina olinpikoa izatera pasa zen. Lehenengo Olinpiadetako banakakoen atalean urrezko domina Lori Fung eraman zuen. Taldekako atala 1996. urtean onartu zen, Atlantako Joko Olinpikoetan. Orduan Espainiak jaso zuen urrezko domina. Gimnasia Erritmikoak arrakasta itzela izan ohi du Olinpiadetan, zuzenean ikusteko erakargarritasun handia dela eta ekitaldien sarrerak agortzeko lehenengoak izan ohi dira.

Gaur egun, Bulgaria, Italia, Bielorrusia eta Errusia munduko lehenengo postuetan daude. Mundu mailan nesken artean gimnasia erritmikoa gehien praktikatzen den kirola izan ohi da.
Nazioarteko Gimnastika Federazioak emakumezkoen modalitatea onartzen du bakarrik. 70. hamarkadan zehar gizonezkoen kategoria ezagutzera eman zen, eta 2003an gizonezkoen lehenengo munduko txapelketa ospatu zen. Espainiako federazioak gizonezkoen parte hartzea onartu egin da.


Gimnasta baten ezaugarriak eta prestakuntza


Gimnasta baten kirol ibilbidea motza izaten da beste kirol batzuekin konparatuz. Normalean, oso gaztetan hasten da kirola praktikatzen, junior kategorian 13 betetzen diren urtean, eta senior kategorian 16 betetzen diren urtean sartzen direlarik. Forma fisiko hoberena adoleszentzian lortzen da (15-19 urte), nahiz eta azken urteetan gero eta arruntagoa den puntu hori 20 urte baino gehiagorekin lortzen duten gimnastak ikustea. Almudena Cid eta Carolina Rodriguez-ek txapelketa internazionaletan parte hartu zuten 28 eta 30 urterekin, eliteko gimnasta karrera luzeendunak kontsideratuz.

Gimnasta hauen gorputza, gimnasta artistikokoena baino meheagoa eta definizio gutxiagokoa izan ohi da. Kirolak duen koordinazio eskakizun altuaren ondorioz, simetria eta bilateralitate printzipioak oinarrizkoak dira, exekuzio on bat lortzeko.

Duen zailtasun teknikoa eta hau adin laburrean lortzeko beharra direla eta, kirolean ahalik eta lehen hasi beharra dago (2-6 urterekin), maila altura iritsi nahi bada. Kirolak eskatzen dituen edertasuna, harmonia eta kemena erakutsi ahal izateko, gimnastak beharrezkoak izango ditu indarra, potentzia, malgutasuna, arintasuna, trebetasuna eta erresistentzia.

Orokorrean esan daiteke, gimnastikak hiru alderdi garrantzitsu landu behar dituela: gorputz mugimendua, aparatuen erabilera eta musikarekiko lotura.

Prestakuntza modura, gimnasta eskola adinean hasten da mugimendu teknikoak lantzen. Aparatuen erabilera gutxinaka egiten da, kirolaria aparatu bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen joan ahal izateko. Prestakuntza hau etorkizunerako egiten da, non gimnastak aparatuekiko eta gorputzarekiko kontrola irabaziko duen. Entrenamendua ematen den bitartean, oso garrantzitsua izango da elikadura egoki bat mantentzea, errendimendu ona eduki ahal izateko.



Mugimenduak

Gorputz mugimenduak deiturikoak izango dira banakako eta taldekako ariketen oinarria, eta hauek hanka baten edo biren gainean, norabide eta plano ezberdinetan, toki aldaketarekin edo gabe eta gorputz osoaren mugimenduekin koordinatuta izan daitezke. Mugimendu hauen eta musikaren erritmoaren eta nortasunaren arteko harmonia bat mantendu beharko da. Gorputz mugimendu nagusiak hurrengoak dira:

  • Jauziak: airean forma bat mantentzean datza. Zailtasun elementu bezala kontatua izan dadin, altuera, forma garbia eta aparatuaren mugimendu batekin koordinatuta egotea izan beharko ditu. Jauzi adibide batzuk dira: zankada (grand jeté), kosakoa, cabriole eta butterfly.
  • Orekak: gimnastak orekan dagoela figura bat mantentzen du, segundu batez baino gehiagoz, normalen hanka baten gainean. Relevén edo oin osoaren gainean edo beste gorputz atalen gainean ere egin daitezke, beti aparatu mugimendu batekin koordinatuta. Adibide batzuk dira: passé, penché, arabesque eta attitude.
  • Birak: oreketan bezala, relevén, oinaren gainean edo beste gorputza zatien gainean egiten dira. Kasu honetan, gimnastak figura bat mantentzen du gutxienez 360 graduko bira egiten duen bitartean, forma mantenduz. Hauek ere aparatu mugimendu batekin koordinatuta egon behar dira. Bira adibide dira: passé eta fouetté.
  • Malgutasuna eta ondak: oin baten, bi oinen edo beste gorputza atal baten gainean egin daitezke, eta apratu mugimendu batekin koordinatuta egin behar dira. 2013-2016 puntuazio kodean desagertu egin zen talde hau. 2021-2024 puntuazio kodean berriz ondak beharrezko multzoa bihurtu dira.


Elementuak

Gimnasia erritmikoan elementu ezberdinak daude, adibidez jantzia eta aparatuak: soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta. Ikus ditzagun:
  • Jantzia. Gimnastek erabiltzen dituzten jantziak aldatzen joan dira historian zehar, lehen urtetako maillot sinpleetatik gaur egungoetara. Oraingo maillotek diseinu konplexuak eta itsatsitako milaka Swarovski markako harri bitxiak izaten dituzte. Maillot hauek ezin dira transparenteak izan eta eskoteak ezin du jaitsi omoplatoen beheko puntutik eta esternoiaren erditik. Oinei dagokionez, gimnastek punterak erabiltzen dituzte, behatzak ezkutatzen dituena, txuriak edo haragi kolorekoak izan daitezkeenak. Ilea jasota joan behar da, eta taldeko gimnasta guztiek modu berean jaso behar dute.
  • Aparatuak. FIG-ak urtero kategoria bakoitzean erabiliko diren aparatuak aukeratzen ditu (bostetik lau erabiltzen dira). Ondoren, aparatu bakoitzaren ezaugarriak aipatzen dira.
    • Soka. Sokarekin birak, kolpeak, jauziak eta jaurtiketak egiten dira. Sokak lurrean jotzen badu penalizazio bat jasoko da. Gaur egun sokaren iraungarritasuna zalantzan jartzen ari da gutxien garatu den tresna delako. Hala ere, oraindik indarrean dago banakako eta taldeetako atalean.
    • Uztaia. Gorputz osoa uztaitik igarotzeko mugimenduak. Egurrezko eta plastikozko materialez egindako uztaiak 80 eta 90cm arteko diametroa izan ohi du. Uztaiarekin mugimendu koordinatu eta aldakor asko egiten dira, orokorrean jaurtiketak eta biraketak mugimenduak ezagunak dira. Uztaiarekin mugitzean gimnastaren malgutasuna erakusten da, uhinak sortzen, jauziak, orekako ariketak eta birak egiten dira.
    • Pilota. Pilotaren kasuan kirolariak ez du inoiz eramateko indarrik erabiliko. Pilota ez da inoiz lurrean geldirik egon behar, beti biraka. Mugimenduen artean garrantzitsuenak: erreboteak, birak, zortzi formako formak, jaurtiketak, beso eta hankekin jasoketak. Jaurtiketak gorputz guztiarekin egiten dira, hanketatik hasita, hauekin inpultsoa hartuz, eta besoetara, hauekin jaurtiketaren norabidea markatuko dugu. Pilota jasotzeko orduan zaratarik ez ateratzeko, besoak erabat luzatzen dira. Boteek ere isilak izan behar dute; horretarako, jaurtiketetan egiten den bezala pilotaren ibilbidea eskuekin jarraitzen da. Biraketak pilota gorputzetik edo lurretik biratzen dugunean izaten dira. Biraketa irauten duen bitartean pilotak ez du saltorik eman behar.
    • Mazoak. Mazoekin errotatxoak, birak, jaurtiketa eta bestelako figurak sortzen dira. Mazoak elkarri jotzean indar gutxirekin egin behar da. Tresna honek bi eskuetan zehaztasun maila altua eskatzen du.
    • Zinta. Zintarekin airean eratzen diren formak garrantzia dute. Espiralak, sigi-saga, jaurtiketak eta abar. Zintaren bukaerak beti mugimenduan eta airean egon behar du.
Gimnasta bat zintarekin ariketa burutzen.


Gimnasia erritmikoaren oinarriak

  • Formatua: kirol hau banaka edo bost gimnastaz osatutako taldean praktika daiteke.
  • Ofizialki taldeak 5 kidez osaturik, aukeran 5 tresna berdin eraman ala hiru tresna berdinarekin eta bik beste batekin. Hala ere, hasieran 6 gimnasta parte hartzen zuten, 80. hamarkadan 8 izan ahal ziren. Taldean egindako ariketa bat 2 minutu eta erdikoa izan behar da, eta banakakoetan minutu eta erdi.
  • Puntuatzeko era: ariketa baten azken emaitza zailtasuna eta exekuzioaren emaitzen batuketa izango da. Alderdi bakoitza 10 puntuz balora daiteke gehienez. Beraz gehienez azken puntuazioa 20 puntutara hel daiteke. Bestetik, gimnastak egindako hainbat akats puntuak ken diezaizkioke.
    • Zailtasunaren putuazioa montaiaren balio teknikoan datza. Honetan behatzen dira erabili dituen gorputz tekniken zailtasunak eta tresnak erabiltzeko zailtasun maila. Gorputz zailtasunetan jauziak, malgutasunak, uhinak, biraketak eta orekak kontutan hartuko dira, eta tresnei dagokionez, jaurtiketa, arriskua, akrobaziak eta bestelako elementu berritzaileak.
    • Artiskikoaren puntuazioa berez muntaiak duen balore artistikoan datza. Kontutan hartuko da musika, koreografiaren edertasuna, mugimentuen aniztasuna.
    • Exekuzioari dagokionez musikalki elementu guztien balorazioa egingo da ,eta nola ez, gimnastek egin behar dituzten mugimenduen zehaztasuna behatuko da. Mugimentu guztiak izan ohi dute eredu bat eta honekin konparatzen dira. Eredu honekiko akatsak gehitu egiten dira eta bukaeran jokaldiaren balioari kentzen zaio.

    • Penalizazioak:
      • Tresnak beti mugimentuan egon behar du.
      • Ariketak musikarekin ongi koordinaturik egon behar du.
      • Zailtasun mailak agerian geratu behar du.
      • Pasu ez erritmikoak penalizatuko dira.
      • Baimenduta ez dagoenean eskuak erabiltzean.
      • Tresna edo pertsonaren dantzalekutik irtetzea.
      • Edozein jantzi ez ofiziala erabiltzea.
      • Entrenatzailearen komunikazioa gimnastarekin ariketa burutzen ari den bitartean.


---------------------------------------------------------------

Galderak:

1.- Gimnasia erritmikoak zeintzu disziplina batzen ditu bere baitan?

2.- Gimnasia erritmikoa praktikatzerakoan zeintzu objetu erabiltzen dira?


3.- Zein urtetan eta non sortu zen gimnasia erritmikoa?


4.- Zein urtetan eta non kirol olinpikoa pasatu zen izatera?


5.- Gimnastak zenbat urterekin hasten dira kirol hau praktikatzen?

Eta zenbat urterekin bukatzen dute txapelketetan parte hartzen?


6.- Zeintzu dira gimnasia erritmikoaren mugimenduak?


7.- Nolako jantzia eramten dute gimnastek?


8.- Zeintzuk dira gimnasia erritmikoaren aparatuak?


9.- Gimnasia erritmiko bakarka edo taldeka praktikatu daiteke,

taldeek zenbat gimnasta izaten dute?

10.- Gimnastaren ariketaren emaitza nola baloratzen dute epaileek,

zein da puntuatzeko era?




2024(e)ko urriaren 1(a), asteartea

Ekosistemak

Ekosistemak: harremanak eta nutrizioa

Mehatxatutako ekosistemak

Ekosistemak

 

Zebra talde bat Afrikako sabanan.


Ekosistema bat elkarreragiten duten organismoen eta haien ingurunearen komunitate bat da.

Pertsona askok animaliengan bakarrik pentsatzen dute ekosistemei buruz ikasten dutenean,

baina ekosistema batek animaliak, landareak eta gauza EZ bizidunak ditu.

Animaliek harkaitz eta zuhaitz hilen barruan ezkutatu behar dute.

Ura behar da edateko eta animalia batzuk uretan bizi dira.

Airea ere ekosistema baten zati ez-bizia da: animalia guztiek behar dute airea.


Ekosistema motak:

  1. Lurreko ekosistemak: basamortuak, oihanak, basoak eta sastrakak.

  2. Ekosistema urtarrak: ibaiak, lakuak eta itsasoak.

  3. Ekosistema mistoak: kostaldeak eta hezeguneak.

Ekosistema batzuek zerbitzu bereziak eskaintzen dituzte mundu guztiarentzat.

Adibidez, oihan tropikalek Lurraren % 6 soilik estaltzen duten arren,

atmosferan oxigenoaren % 40 inguru sortzen dute fotosintesiaren bidez.


Beste ekosistema batzuek elikagaiak, botikak eta material erabilgarriak ekoizten dituzte,

hala nola kautxua eta zura.



Organismoek beren premia espezifikoak asetzen direnean bakarrik irauten dute bizirik

ekosistema batean.


Los organismos solo sobreviven en un ecosistema cuando se satisfacen sus necesidades específicas.

Intsektu bat hosto bat jaten baso batean.


Organismo guztiek dituzte beharrak, hala nola janaria, ura eta airea.

Ekosistemako organismoen beharrak betetzen ez badira, ezin dute bizirik iraun.

Animaliek janaria, ura eta aterpea behar izaten dituzte.

Adibidez: oreinek bazka jan behar badute eta bizi diren lekuak (ekosistema) ez badu larrerik,

beste leku batera aldatu behar dute edo bizirik ez irauteko arriskua hartu.



Ekosistema osasuntsu batek organismo mota asko ditu.


Un ecosistema sano tiene muchos tipos diferentes de organismos.

Txori bat habian bere txitak zaintzen.


Ekosistema batean pentsatzen duzunean, baso batean adibidez, organismo asko daude

garrantzitsuak direnak. Zuhaitzak, oreinak, landareak, txoriak, urtxintxak eta intsektuak

ekosistemaren kide nabarmenak dira. Ekosistema batean bizi diren askoz organismo

gehiago ez dira hainbeste nabaritzen.


Askotan ahaztu egiten ditugu bakterio, onddo eta intsektu ñimiño guztiak, horiek ere

garrantzitsuak baitira. Ekosistemak organismo askoren mende daude orekan mantentzeko.

Oreka hori eteten denean, organismoek ezin dute aurrera egin eta batzuk hil ere egin daitezke.

Gizakiek eragin ditzaketen aldaketen artean daude kutsadura, deforestazioa, lurraren garapena

edo ura bezalako baliabide gehiegi ateratzea. Ekosistemak babesteko erabaki egokiak hartzeak

izaki bizidun guztiek bizitzen eta aurrera egiten jarrai dezaten lagunduko du.

Garrantzitsua da gogoratzea alterazio guztiak ez dituztela gizakiek eragiten,

batzuk naturalki gertatzen baitira.



Organismo sartu berriek ekosistema baten oreka alda dezakete.


Basurde talde bat baso mediterraneo bateko sastraken artean.


Gizakiek ekosistemetan eragiten duten beste modu bat espezie inbaditzaileak sartzea da.

Espezie inbaditzaileak ekosistema horretan berez aurkitzen ez diren izaki bizidunak dira.

Oreka naturala aldatzen dute. Txerri basatiak duela mende asko sartu ziren Estatu Batuetan.

Urtero milaka milioi dolar eragiten dituzte laboreen kaltetan. Txerri basatiek edo basurdeek

indioilar-arrautzak eta beste animalia batzuk jaten dituzte. Beren jatorrizko ingurunean

ez daudenez, txerri basatiek ez dute harrapari naturalik, eta, beraz, populazioa kontrolatzea

zaila da.


Naturan, ekosistema bat harrapari-harrapakin harremanekin orekatuta dago,

populazioak gehiegi handitzea saihesten dutenak. Espezie inbaditzaileak sartzen direnean,

hiru gauza posible gerta dakizkieke dauden animaliei:


(1) Animaliak ekosistema horretara egokitu eta bertan gera daitezke.


(2) Dauden animaliak hil egiten dira.


(3) Animaliak beste leku batera joan daitezke etxe berri bat aurkitzeko.



Putzu txiki bat bere ekosistema izan daiteke.

Landareak putzu batean.

Ekosistema batean, landareak eta animaliak eskala txikian existi daitezke.



Ongarri edo pestizida gehiegi erabiltzeak ekosistemak kaltetu ditzake.

 

Arto-sail bat ureztatzea.

Pestizidek nahi baino intsektu gehiago hiltzen dituzte. Horrek intsektu gutxiago esan nahi du

animalia batzuentzat jateko. Ekosistema osoaren oreka aldatzen du.



Ekosferak zure mahaian izan ditzakezun ekosistemak dira.

Arrain ezberdinak aquarium batean.


Ekosistema txiki horiek erabat orekatuta daude eta eguzki-argi iturri bakarra behar dute.

Algak eta izkirak dituzte, eta elkarri jaten ematen diote.



Los ecosistemas

 

Los ecosistemas   

Un grupo de cebras en la sabana africana.

Un ecosistema es una comunidad de organismos que interactúan y su entorno.  

Muchas personas solo piensan en los animales cuando aprenden sobre los ecosistemas, pero en realidad, un ecosistema tiene animales, plantas y también cosas NO vivientes. Los animales necesitan esconderse dentro de rocas y árboles muertos. Se necesita agua para beber y algunos animales viven en el agua. El aire también es una parte no viva de un ecosistema: todos los animales necesitan aire. 

Tipos de ecosistemas:

  • Ecosistemas terrestres: desiertos, selvas, bosques y matorrales.

  • Ecosistemas acuáticos: ríos, lagos y mares.

  • Ecosistemas mixtos: costas y humedales.

Algunos ecosistemas brindan servicios especiales para todo el mundo. Por ejemplo, aunque las selvas tropicales solo cubren el 6% de la Tierra, producen alrededor del 40% del oxígeno en la atmósfera a través de la fotosíntesis. Otros ecosistemas producen alimentos, medicinas y materiales útiles como caucho y madera.


Los organismos sólo sobreviven en un ecosistema cuando se satisfacen sus necesidades específicas. 

Los organismos solo sobreviven en un ecosistema cuando se satisfacen sus necesidades específicas.

Un insecto comiendo una hoja en un bosque.

Todos los organismos tienen necesidades, como comida, agua y aire. Si no se satisfacen las necesidades de los organismos del ecosistema, no pueden sobrevivir. Los animales suelen necesitar comida, agua y refugio. Por ejemplo: si los ciervos necesitan comer pasto y el lugar en el que viven (su ecosistema) ya no tiene pasto, deben mudarse a otro lugar o arriesgarse a no sobrevivir.


Un ecosistema sano tiene muchos tipos diferentes de organismos.

Un ecosistema sano tiene muchos tipos diferentes de organismos.

Un pájaro en el nido cuidando a sus polluelos.  

Cuando piensas en un ecosistema, como un bosque, hay muchos organismos que son importantes. Los árboles, ciervos, plantas, pájaros, ardillas e insectos son miembros prominentes del ecosistema. Hay muchos más organismos que viven en un ecosistema que no se notan tanto. 

A menudo nos olvidamos de todas las bacterias, hongos e insectos diminutos que son igualmente importantes. Los ecosistemas dependen de muchos organismos para mantenerlos en equilibrio. Cuando ese equilibrio se interrumpe, los organismos no pueden prosperar y algunos incluso pueden morir. Las posibles alteraciones causadas por los seres humanos incluyen la contaminación, la deforestación, el desarrollo de la tierra o la extracción de demasiados recursos como el agua. Tomar decisiones acertadas para proteger los ecosistemas ayudará a que todos los seres vivos sigan viviendo y prosperando. Es importante recordar que no todas las alteraciones son causadas por humanos, algunas ocurren naturalmente.


Los organismos recién introducidos pueden alterar el equilibrio de un ecosistema.

Una manada de jabalíes entre matorrales de un bosque mediterráneo.

Otra forma en que los humanos impactan los ecosistemas es introduciendo especies invasoras. Las especies invasoras son seres vivos que no se encuentran naturalmente en ese ecosistema. Alteran el equilibrio natural. Los cerdos salvajes se introdujeron en los Estados Unidos hace siglos. Cada año causan miles de millones de dólares en daños a los cultivos. Los cerdos salvajes o jabalíes, comen huevos de pavo y otros animales. Dado que ya no se encuentran en su entorno nativo, los cerdos salvajes no tienen depredadores naturales, por lo que su población es difícil de controlar.

En la naturaleza, un ecosistema está equilibrado con relaciones depredador-presa que evitan que las poblaciones aumenten demasiado. Cuando se introducen especies invasoras, pueden suceder tres cosas posibles a los animales existentes:

(1) Los animales pueden adaptarse y permanecer en ese ecosistema. 

(2) Los animales existentes mueren.

(3) Los animales pueden mudarse a otro lugar para encontrar un nuevo hogar.


Un pequeño charco puede ser su propio ecosistema.

Plantas en una charca.

En un ecosistema las plantas y animales pueden existir a pequeña escala. 


Usar demasiado fertilizante o pesticida puede dañar los ecosistemas.

 

Riego de una plantación de maíz.

Los pesticidas matan muchos más insectos de los que se pretende. Esto significa menos insectos para comer para algunos animales. Provoca una alteración en el equilibrio de todo el ecosistema.


Las ecosferas son ecosistemas que puedes tener en tu escritorio.

 

Diferentes peces en un aquarium.

Estos mini ecosistemas están completamente equilibrados y solo requieren una fuente de luz solar. Contienen algas y camarones que se alimentan mutuamente.

------------------------------------

PREGUNTAS:

1. ¿Qué es un ecosistema? Definición:

2. ¿Qué tipos de ecosistemas existen? Menciónalos:

3. Si los animales no tienen agua ni comida, ¿pueden sobrevivir? ¿Por qué?

4. ¿Qué ocurre cuando se introducen especies invasoras?

5. Menciona un animal que te guste y di qué come y en qué ecosistema vive:



2024(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

Españako probintziak eta autonomia erkideak

Españak 50 probintzia eta 2 hiri autonomo ditu.
Guztiak 17 autonomia erkideetan banaturik.

Probintziak eta autonomia erdikeak:

  1. Lugo – Galicia
  2. La Coruña (A Coruña) – Galicia
  3. Orense (Ourense) – Galicia
  4. Pontevedra – Galicia
  5. Asturias – Principado de Asturias
  6. Cantabria – Cantabria
  7. Araba – Euskadi
  8. Gipuzkoa – Euskadi
  9. Bizkaia – Euskadi
  10. Nafarroa - Nafarroa
  11. La Rioja – La Rioja
  12. Huesca – Aragón
  13. Teruel – Aragón
  14. Zaragoza – Aragón
  15. Barcelona – Catalunya
  16. Girona – Catalunya
  17. Lleida – Catalunya
  18. Tarragona – Catalunya
  19. Castellón – Comunidad Valenciana 
  20. Valencia – Comunidad Valenciana 
  21. Alicante – Comunidad Valenciana 
  22. Murcia – Región de Murcia
  23. Almería – Andalucía
  24. Cádiz – Andalucía
  25. Córdoba – Andalucía
  26. Granada – Andalucía
  27. Huelva – Andalucía
  28. Jaén – Andalucía
  29. Málaga – Andalucía
  30. Sevilla – Andalucía
  31. Badajoz – Extremadura
  32. Cáceres – Extremadura
  33. Albacete – Castilla-La Mancha
  34. Ciudad Real – Castilla-La Mancha
  35. Cuenca – Castilla-La Mancha
  36. Guadalajara – Castilla-La Mancha
  37. Toledo – Castilla-La Mancha
  38. Madrid – Comunidad de Madrid
  39. Ávila – Castilla y León
  40. Burgos – Castilla y León
  41. León – Castilla y León
  42. Palencia – Castilla y León
  43. Salamanca – Castilla y León
  44. Segovia – Castilla y León
  45. Soria – Castilla y León
  46. Valladolid – Castilla y León
  47. Zamora – Castilla y León
  48. Islas Baleares – Islas Baleares 
  49. Las Palmas – Canarias
  50. Santa Cruz de Tenerife – Canarias

Hiri autonomoak:

  1. Ceuta
  2. Melilla


2024(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

Kaktusa

 Kaktusa



Izen zientifikoa eta familia
Kaktusa landare mota bat da. Bere izen zientifikoa “cactus” da eta "Cacteacea" familiakoa da.


Itxura
Bere itxuraz hitz egiten badugu, aipatu bezala arantzak ditu eta kolore berdekoa da. Tamainak ere ezberdinak dira, kaktus batzuk handiak dira eta beste batzuk txikiak.

Kaktusaren loreak

Berezitasunak
Kaktusek ez dute hostorik. Batzuk ordea lorea izaten dute eta kaktusen lore horiek kolore ezberdinetakoak izaten dira.


Ugalketa
Ugalketari dagokionez, hazien bidez ugaltzen dela esan dezakegu. Kaktus baten lorean dagoen polena beste kaktus batera iristen denean, bertan sartzen da eta fruitu txiki bat sortzen da. Fruitu txiki honen hazia lurrera iristen denean kaktus berria hazten da.


Kaktusak basamortu batean

Bizi-tokia edo habitat
Kaktusaren bizi baldintzak gogorrak izaten dira, eta landare berezi hau hazteko beroa egin behar du. Horregatik kaktus gehienak basamortuetan bizi dira. Argi asko eta ur gutxi behar izaten dute, horregatik udaberrian eta udan loratzen dira. Ondo hazteko hondarrezko lurzorua ditu gustokoenak.

Kaktusak lurralde ezberdinetan bizi dira, beti ere basamortuetan; Amerikan, Afrika tropikalean, Madagaskarren eta Ceilanen bizi dira.

Kaktusaren fruitua


FRUITUA
Tuna, pala pikua edo piku pikua izenez ere ezagutzen da. Anglohiztunek prickly pear, "madari arantzaduna" deitzen diote, ezaugarri fisikoak argi eta garbi aipatuz.


Osasuna zaintzeko
UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK XURGATZEKO
Ez dute ondorio kaltegarririk osasunean. Ordenagailu baten ondoan dagoen kaktus batek xurgatuko ditu hura lortzen duten erradiazio elektromagnetikoak. Uhinek lerro zuzenean bidaiatzen dute; beraz, pantaila gisa balio izatea nahi badugu, kaktusa ordenagailuaren eta gure artean jarri beharko genuke, monitorea estaliz.


ALOE VERA
Landare goxo honek historia luzea du munduko eskualde tropikal eta subtropikal lehorrenetan, landare apaingarri zein sendagarri gisa. Beheko hostoak ebakita lortzen den gelak orbaintzeko propietateak ditu, eta zauriak eta erredurak sendatzeko erabil daiteke.



Galderak:
1.- Zein da kaktusaren izen zientifikoa?
2.- Zein familiakoa da kaktusa?
3.- Zein itxura dute kaktusek?
4.- Zein motatako ugalketa mota dute kaktusek?
5.- Zein da kaktusaren bizi-tokia?
6.- Kaktusaren inguruan irakurri duzunaren 5 lerroko laburpena egin: