2021(e)ko azaroaren 18(a), osteguna

Saskibaloian ari ... ez zure bizakar!

Kirolean taldekideen arteko tratu ona izatea oinarrizkoa da.


SASKI-BALOIAN ARI ... EZ ZURE BIZKAR!

—Ana eta Ainhoa, zuek atzean, bajuak zarete eta ez duzue tanto bakarrik ere egingo. Leire, zu nire ondoan, nire adiskide hoberena zarelako. 

Andrea ere erdian, bale? Gaur behintzat irabazi egingo diegu mutilei, atzo bezala gertatzen ez bada... parragarria izan zen... Horretarako, Leire eta biok ez dugu jokatu nahi, ulertzen? Eta guk jokatzen ez badugu, zuek ere ez.

Maiderrek hitz egin zuen. Ainhoak eta Anak triste begiratu zioten elkarri zein bere tokira joan baino lehen. Laura bere buruaz segurxeago, erdi irribarre bat painetan zuela, konplizitate keinua egin zion Andreari. 

Leirek, berriz, Maiderri begi-begira zegoen, beste inorentzat begirik ez zuela. Maider zen 5A osoko neskarik guaiena: hain zen altua, hain ederra, hain hotza, hain ilehoria... mutilek kasu egiten zioten, arropa sexya eramaten zuen, itzala bazuen. 

Nik banekien gelako elitekoa nintzela eta konturatzen nintzen han segitu nahi banuen hobe nuela Maiderren begiko ninia izaten segitu.

Mutilak heldu ziren, Josu futbolista buru zutela. Maiderrek harengana hurbildu eta papertxo koloretsu bat pasatu zion. Mutilak sakelan sartu zuen.

—Maider, uste dut nitaz ahaztu zarela, Non jarriko naiz?

Itziar tontoa zen, bistan zen ez zutela nahi gabe ahaztu eta, gainera, traba egin zion Maiderri Josurekin hitz egiten ari zela... Maiderrek izotzezko begirada bota zion, eta okerrena zen Itziarrek hortxe segitzen zuela, mugitu gabe, begiak zabal-zabalik, haren inozentzia ergela ezkutatu gabe.

—Zuk ez duzu jokatzen.

Lau hitz xinple eta zakar. Ondoren, Maiderrek bizkarra eman zion eta hasi ginen besteak jokatzen ezer izan ez balitz bezala. 

Itziarrek begiak zabal-zabalik begiratzen zigun, peto. Ez zait sekulan kenduko gogotik begirada hura... eta hala ere ez nion lagundu, inork ez zion lagundu, ez saski-baloi taldearen kontuan ez talde-dantzarenean,,, ezertan ez zion inork lagundu.

Itziarrek zaborretara bota zuen bere inozentzia hura, seigarreneko neskekin adiskidetu zen eta luze gabe haien nagusi izan zen eta haietako ahulena bidali zuen taldetik. Maider baino okerrago izan omen zen.

Duela egun batzuk ikusi nuen eta neure baitan pentsatu nuen zer gertatuko zen harekin gutako norbaitek harekin jokatu balu.

ANE GONZÁLEZ

Galderak:

1.- Zein da ipuin honen gai nagusia?

2.- Nesken artean zein motatako harremana ikusten duzu? Zein da liderra? Lider positibioa al da?

3.- Zer gertatu zitzaion Itziarri?

4.- Nola jokatu zuten berarekin 5. mailako taldeko beste neskek?

5.- Burutu ezazu 10 lerroko laburpen bat eta adierazi zure iritzia edo hausnarketa:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina