LIBURUEN KARTZELA
Gabriela maitea:
Oroitzen naiz nolakoa izan zen nire lehenbiziko eguna kolegio berrian. Iraileko goiz beroa zen, ekainekoa iduri, nire auzoko eskolan 5.a bukatzear nengoela.
Etxe berean bizi baginen ere, nire familiak erabaki zuen eskolaz aldatu behar nuela. Nire ikaskideek ez
omen ninduten ulertzen: oso argia omen nintzen. Uste nuen argia izatea suerte handia zela, opari bat, bertute bat, baina niri disgustu izugarriak besterik ez dit eman.
Irakasleak azterketa bat zuzenduta bueltatu eta hamar ateratzen nuenean, edo galderei beti ongi erantzuten nienean, begirada burlazkoak ikusten nituen nire gelakideen begietan, komentarioak eta zurrumurruak.
Gero, patioan eta kalean nire belarriez, nire betaurrekoez, nire ibilera traketsaz burlatzen ziren. Nik ikusten nuen beste gelakide batzuek ere bazituztela gorputzeko akatsak, baina niri egiten zidaten burla. Pentsatu nuen hori argia nintzelako egiten zutela eta ezin nuen ulertu.
Iraileko goiz bero hartan ni eskola berri batera joatekoa nintzen. Espero nuen han dena diferentea izanen zela. 6. gelara sartu nintzenean zuk lista pasatu eta eskatu zenigun denoi labur kontatzeko nola pasatu genuen uda. Gelako gehienek hiru urtetatik ezagutzen zuten elkar, adiskideak ziren eta askok elkarrekin pasatu zuten uda.
—Nik Hektor dut izena, berria naiz eta nire oporretatik, gauzarik aipagarriena da egun honek egiten
... ez zure bizkar 43
convivencia euskera 29/12/08 22:23 Página 43
44 Zurekin barre egin...
zidan ilusioa —esan nuen, egiati.
—Zein kutrea! –erantzun zuen boz batek eta zuk ez zenuen ezer esan. Nik ere
ez nuen erantzun, ez nekien zer egin; baina pentsatu nuen: “Hara, berriz sartu dut
hanka”. Lehenbiziko bi-hiru asteetan ezer esan gabe egon nintzen. Denek begi-
ratu egiten zidaten, baina inor ez hurbiltzen.
Goiz batean (uste dut urria zela ja),
Tomasek goxokiak eraman zituen gelara
bere urtebetetzea zelako: bina goxoki;
baina ez zuen nirekin kontatu, agidanean
convivencia euskera 29/12/08 22:23 Página 44
... ez zure bizkar 45
LEONOR PÉREZ
ez nintzen harentzat existitzen. Ez dakit oroituko zaren, Gabriela: Eskatu zenion
Tomasi bereak niri emateko, etxean sobrante izango zituela eta, etxera joanda
nahi adina jango zituela. Tomasek obeditu zuen eta goxokiak eman zizkidan, eta
gaur balitz bezala oroitzen naiz zer aurpegia jartzen zuen: ezpainak estututa eta
beltzuri. Mesprezioz bota zizkidan goxokiak mahai gainera.
Aurreko eskolan Dunbo edo txorimalo banintzen, orain goxoki lapurra nintzen,
eta pinturak, estutxeak eta dena ezkutatzen zidaten, motxila ere bai.
Nik ulertzen nuen Tomasen haserrea, baina ez hainbeste irautea eta ez neska-
mutil guztiek harekin bat egitea.
—Tomasengana hurbildu nintzen.
—Utzi bakean, buruhandia —moztu zidan hark, bizkarra emanaz. Besteek barre
egin zuten.
Seigarrena oso nota onekin bukatu nuen, baina bakarrik. Kalean ere ez neu-
kan adiskiderik. Normalean ikaskideen lagunak ikaskideak berak izaten ziren.
Baina ni...
Institutura hasi nintzenean erabaki nuen ezertan ez nabarmentzea eta ikasi
besterik ez egitea. Ez nien utziko berriz baztertzen, eta hori galarazteko bide
bakarra zen neuk neure burua baztertzea. Bigarreneko sei urteak liburuetatik
etxera eta etxetik liburuetara pasatu nituen. Ikasi eta irakurri, irakurri eta ikasi,
besterik ez nuen egiten. Liburuetako pertsonaiek on egiten zidaten, ezin zidaten
minik egin eta esaten zizkidaten gauzek helduago egiten ninduten baina minik
egin gabe.
Ohitu naiz bakardadera, baina mingarria zait, liburuek paperezko kartzela batean bezala preso naukate.
Orain, medikuntzako titulua eskuratu orduko nire lehenbiziko lana aurkitu dut
auzoko osasun etxean. Beldurrez akabatzen nago badakidalako kontsultara
sartzen den lehenbiziko pertsonak barre egingo didala.
Zuri idazten dizut, Gabriela, zu izan zinelako begietara begiratu zidan irakasle
bakarra.
Agur
Hektor. *
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina