2022(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Bisontea

Bisontea izaki bizidun ikaragarria da.

Bisontea animalia ugaztuna da. Gaur egun, bi espeziek baino ez dute irauten, Amerikako bisontea (Bison bison), bi azpiespezierekin eta Europako bisontea (Bison bonasus). Bison bonasus montanus izeneko azpiespeziea Europako bisontearen eta antzinako Kaukasoko bisonte europarraren arteko nahasketa bat da.

Amerikako espeziea, nahiz eta bere kopurua asko murriztu den azken mendetan, desagertzeko arriskutik kanpo dago. Europako bisontea ordea galtzeko arriskuan dago, kaltebera egoeran.

Bisontearengatik gertuen dagoen generoa "Bos", da, eta harekin nahastu eta ugalkorrak diren hibridoak sortu daitezke, esate baterako beefaloa, hau da, bisonte eta behiaren arteko hibridoa, (Europan zubrona deitzen da). Yakaloa bere aldetik Yaka eta bisontearen arteko nahasketa dugu. Bisonte espezie eta azpiespezieak ere beraien artean arazorik gabe gurutzatu daitezke eta ondorioz animali orokorki ugalkorrak sortzen dira. 






Izaki bizidunak: motak / funtzioak / ezaugarriak / habitat / ekosistemak

Animalia ornodunak eta ornogabeak

Animalia ornodunak

Animalia ornodunak taldeak


Animalia ornogabeak

Animalia ornogabeak taldeak

-------------------------------------- 

Izaki bizidunen artean landareak, animaliak, onddoak eta bakteriak daude.

Munduko ekosistema ezberdinetan (uretakoak: ibaia eta itsasoa / 
lehorrekoak: basoa, gune polarra, belardia eta basamortua) 
izaki bizidun asko bizi dira.

Izaki bizidun batzuk landareak dira (zuhaitzak eta loreak),
eta beste batzuk ordea animaliak (ornodunak eta ornogabeak, 
bizkar hezurra dutenak edo ez dutenak). 
Badira baita ere landareak eta animaliak ez diren izaki bizidunak: 
onddoak, bakterioak eta protistoak.



IZAKI BIZIDUNAK

- LANDAREAK -

- ANIMALIAK -

- ONDDOAK- 

- BAKTERIOAK -

- PROTISTOAK -

-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

LANDAREAK

Aritza (roble)
Izaki biziduna / Landarea / Zuhaitza


LANDAREAK - SARRERA:

Landareak aztertzen dituen zientziari botanika deitzen zaio. Zientzia honen arabera, gaur egungo munduan 350.000 landare-espezietik gora daude bizirik. Landareak izaki bizidunen bost multzo edo erreinu handietako bat dira, Plantae erreinukoa, hain zuzen. 


LANDAREEN SAILKAPENA:
  • Zuhaitzak
  • Loreak

LANDAREEN EKOSISTEMA / HABITAT / NON BIZI DIREN:
Landare gehienak lehorrekoak dira, hau da, lurrean bizi dira; haien artean sartzen dira zuhaitzak, zuhaixkak, belarrak, goroldioak eta garo edo iratzeak; baina beste batzuk uretan bizi dira, alga berdeak, adibidez. Ez onddoak ez eta berdeak ez diren algak ez dira landareak.


LANDAREEN BIZI FUNTZIOAK:

Beraz, landareak izaki bizidunak dira eta izaki bizidunen funtzio guztiak egiten dituzte: jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten dira; aldiz, lurrari lotuta bizi dira, eta, beraz, ezin dira mugitu leku batetik bestera, beste izaki bizidun gehienak bezala.


LANDAREEN EZAUGARRI NAGUSIAK:
  • Zelulaniztunak dira: hau da, zelula bat baino gehiagoz osatutako izaki edo organismoak dira eta zelula konplexuak dituzte.
  • Eukariotoak dira: hau da, zelula eukarioto edo konplexuak dituzte, nukleoa eta organuluak dituztenak eta mintz batez inguratuta daudenak.
  • Elikadura autotrofoa dute: hau da, elikatzeko behar dituzten substantzia organikoak beren kabuz sortzen dituzte fotosintesia deitzen den prozesuaren bitartez.
  • Lurzorura finkatuta bizi dira: hau da, oro har, zentzumenik eta beren kabuz mugitzeko gaitasunik ez dute. Izan ere, landare gehienak lurrean sustraituta bizi dira, eta beste batzuek uretan flotatzen dute.
  • Landareen atalak: landare gehienek hiru zati edo atal dituzte, nagusiki:
    • Sustraiak: lurpean geratzen diren zatiak dira; ura eta bestelako elikagaiak lurretik hartzeko eta landarea lurrari lotzeko balio dute.
    • Zurtoina: lurretik ateratako zatia da eta adarrak eta hostoak ematen dituen atala; haren barrutik, ura eta beste substantziak mugitzen dira landarearen zati batetik bestera. Zurtoina nolakoa den, hiru landare-talde bereizten dira:
      • Zurtoin gogorra (enborra) zuhaitzek izaten dute, zurezkoa, eta adarrak lurretik urrun ateratzen zaizkie. Hiru metro eta gehiago hazten dira.
      • Zurtoin gogor baina motza zuhaixkek izaten dute eta adarrak eta hostoak lurretik hurbil ateratzen zaizkie. Hiru metro baino gutxiago haztera iristen dira.
      • Zurtoin bigun eta malgua belarrek izaten dute.
    • Hostoak: eguzki-argitik ateratako energia xurgatu eta fotosintesia egiteko eginkizuna dute. Karbono-dioxidoa hartzen dute airetik.
    • Loreak: landare askok loreak dituzte. Loreak dira landare horien ugal-aparatuak; hau da, landare horiek loreen bitartez egiten dituzte beren umeak.
  • Fotosintesia. Landareek eguzki-argia, karbono-dioxidoa, mineralak eta ura behar dituzte fotosintesiaren bitartez elikatu ahal izateko. Landareek duten substantzia berde batek (klorofila jasotzen du eguzkitik datorren energia landareak bere elikadura egin ahal izateko; klorofila hostoetako zeluletan egoten da batez ere, eta, beraz, hostoak landareen elikagai-fabrika bat direla esan genezake. Hostoak elikagaiak ekoizten dituenean, landarearen beste atal eta zatietara garraiatzen dira.
-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

ANIMALIAK

Animalien sailkapena
Ornodunak eta ornogabeak
Hezurrak dutenak eta hezur gabeak


Azeria (zorro)
Izaki biziduna / Animalia / Ornoduna / Ugaztuna 


ANIMALIA ORNODUNAK - SARRERA:

Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura).

Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Ornogabe gehiago daude ornodun baino, baina ezagutzen dituzun animalia handi guztiak ornodun dira.

Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude.



ANIMALIEN SAILKAPEN OROKORRA:
  • Ornodunak (bizkar hezurrak dutenak):
    • Ugaztunak: katua, jirafa, gizakia (pertsona), zaldia ...
    • Hegaztiak edo txoriak: arranoa, pelikanoa, belea, kukua ...
    • Narrastiak: sugea, sugandila, krokodiloa, dordoka ...
    • Anfibioak: igela, zapoa ...
    • Arrainak: arrain pailazoa, marrazoa, hega-luzea (atuna), sardina ... 


  • Ornogabeak (bizkar hezurrik ez dutenak):
    • Intsektuak: erlea, eulia ...
    • Araknidoak: armiarma ...
    • Krustazeak: karramarroa ...
    • Miriaodoak: diplopodoa


ANIMALIA ORNODUNEN (bizkar hezurra dutenak) EZAUGARRIAK:

    • UGAZTUNAK
      • Odol berokoak dira.
      • Amaren sabeletik jaiotzen dira.
      • Amaren esneaz elikatzen dira.
      • Gosputzean ilea dute.
      • Biriketatik hartzen dute arnasa.
      • Perstonak ugaztunak gara.

    • HEGAZTIAK/TXORIAK
      • 9.000 espezie inguru daude.
      • Odol berokoak dira.
      • Mokoa dute.
      • Lumak dituzte.
      • Hegoak dituzte.
      • Gehienek hegan egiten dute.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira (obiparoak).

    • NARRASTIAK
      • 6.000 espezie inguru daude.
      • Odol hotzekoak dira.
      • Gorputzean ezkatak dituzte.
      • Biriketatik hartzen dute arnasa.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira.
      • Narras desplazatzen dira.

    • ANFIBIOAK
      • 3.000 espezie inguru daude.
      • Odol hotzekoak dira.
      • Gorputza hezea eta babesgabea dute.
      • Metamorfosia (aldaketa) izaten dute.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira (obiparoak).

    • ARRAINAK
      • 22.500 espezie inguru daude.
      • Odol hotzekoak dira.
      • Gorputzean ezkatak dituzte.
      • Arrautzetatik jaiotzen dira.
      • Hegatsak dituzte.

ANIMALIA ORNOGABEAK (bizkar hezurrik ez dutenak) - SARRERA:

Badago miniaturazko mundu ezkutu eta ia ikus-ezin bat, ezezaguna gehienontzat, baina begiak zabal-zabalik edukiz gero, milaka sorpresa dituena. Egunero ehunka izaki mugitzen dira gure inguruan. 

Askotan ez ditugu ikusi ere egiten, edo ez diegu garrantzirik ematen, baina zuhaitz baten hostoen artean hainbat zomorro dabiltza elikagai bila; mendiko harrien azpian intsektu pila bat dago harrapakarietatik ezkutatzen; belardi bateko loreen artean tximeleta eta erle ugari daude hegan. 

Hil edo biziko borrokak egoten dira, egunero, armiarma-sareetan; maitasun-kantak entzuten dira, gauero, kilkerren zuloetan; milaka inurri irteten dira goizero beren inurritegietatik familiarentzako elikagai bila. 

Animalia txiki baina garrantzitsu horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu liburu honetan, eta baita horien ohiturak eta bitxikeriak, errazago topatzeko moduak, haien arteko ezberdintasunak eta identifikatzeko gakoak ere. 

Murgildu zaitez miniaturazko mundu zoragarri honetan, liluratu amona mantangorrien edertasunarekin, inurrien trebeziekin, ehunzangoen bitxikeriekin, tximeleten koloreekin, mantisen berezitasunekin. Aurrerantzean, zomorro bat ikustean, ez diozu jada berdin begiratuko.


ANIMALIA ORNOGABEEN EZAUGARRIAK:

    • ANTROPODOAK
      • Intsektuak: erlea, eulia ...
        • Miliotik gora espezie daude.
      • Araknidoak: armiarma ...
        • Ez dute antenarik.
        • Lau hanka pare dituzte.
      • Krustazeoak: karramarroa ...
        • Bi antena pare dituzte.
        • Bost hanka pare dituzte.
        • Oskola dute.
      • Miriapodoak: diplopodoa ...
        • Bi antena dituzte.
        • Hanka pare ugari dituzte.

    • KNIDARIOAK: medusa, korala ...
      • Zorro baten antzeko gorputza dute.
      • Garra pozoitsuak dituzte.
      • Batez ere itsasoan bizi dira

    • EKINODERMATUAK: itsasoko izarra, 
      • Itsasoan bizi dira.
      • Bost zati berdinetan banatzen den gorputza dute.

    • MOLUSKUAK
      • Gahienei oskol batek estaltzen die gorputza.
      • Urtean edo eremu hezeetan bizi dira.

    • ZIZAREAK: arrak ... 
      • Gorputz biguna eta eraztunduna dute.

-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

ONDDOAK



Lizun berdea (moho verde) laranja batean
Izaki biziduna / Onddoa / Lizuna


ONDDOAK - SARRERA

Onddoa izaki bizidun mota bat da, hostorik, sustrairik eta zurtoinik ez duenak.

Bizidun guztiak bost talde edo erreinuetan sailkatzen dira: landareak, animaliak, onddoak, bakterioak eta protistoak. Onddoek bizidunen erreinu bat osatzen dute, beraz.

Onddo batzuk oso txikiak dira, begi hutsez ezin dira ikusi, eta mikroskopioa erabili behar dugu haiek ikusi ahal izateko. Hala nola, legamia edo lizunak. Legamiak oso garrantzitsuak dira guretzat, haiei esker ogia, ardoa edo sagardoa lortzen ditugulako. Lizunak askotan fruta usteletan agertzen dira (adibidez, laranja zaharretan lizun berdeak hazten dira, eta baita ogian ere).

Onddoak ere perretxikoak dira.
Udazkenean euriarekin eta gune hezeetan jaiotzen dira.

Onddoak dira perretxikoak ere. Agian guretzat hauek dira onddo ezagunenak. Txanpinoiak, gibelurdinak, zizazuriak... perretxikoak dira, jateko oso preziatuak. Beste perretxiko batzuk, aldiz, toxiko eta kaltegarriak dira: hiltzaile berdea (Amanita phalloides), adibidez. Perretxiko guztiak basoetan eta zuhaitzetatik gertu bizi dira, toki hezeetan. Esporen bidez ugaltzen dira. Perretxikoak Basidiomicetes taldeko onddoak dira.

Jende askok uste duenaren aurka, onddoak ez dira landareak. Landare guztiek fotosintesia egiten dute, eta onddoek, aldiz, ez dute fotosintesirik egiten.

-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

BAKTERIOAK

Bakterioak ere izaki bizidunak dira.
Gure gorputzean batterio asko ditugu eta
gaixotasunak sortzen dituzte.

BAKTERIAK - SARRERA

Bakterioak zelula bakarraz osatuta dauden izaki bizidun batzuk dira, organismo unizelularrak, alegia. Mikroorganismoak dira (mikrobioak ere deituak) eta gure planetako izaki bizidun ugarienak dira. Ez dute nukleorik, legamiek ez bezala, hauek ere unizelularrak baitira, baina nukleoa dute.

Bakterio batzuek gaixotasun infekziosoak eragin ditzakete, eta horregatik, patogenoak direla esaten da (grezieratik pathos = "gaixotasuna" eta genein = "sortu"); baina gehienak onuragarriak dira gizakiarentzat; are gehiago, oso onuragarriak dira sinbiosia gertatzen denetan edota zenbait industri prozesutan. Bestalde, materiaren zikloetan (karbonoa zein nitrogenoarenean) parte hartzen dute, eginkizun garrantzitsua dutelarik. Lurreko ekosistemetan betetzen duten zeregina oso garrantzitsua da. Horregatik, esan ohi da bakteriorik gabe ez litzatekeela posible izango Lur gainean gizakirik, animaliarik edo landarerik ere egotea.

Animalien zelulak baino 50 aldiz txikiagoak dira, 1 µm inguru, hots, metro maten milioirena. Horregatik, nahiko zaila izaten da mikroskopio optiko batez behatu ahal izatea. Bakterioek kromosoma bat baino ez dute.

Bakterioak mota guztietako habitatetan aurki daitezke: lurzoruan, uretan, airean, bai eta beste bizidunen barruan ere. Habitat gogorrenetan ere bizi daitezke, bestelako bizidunik egon ezin den lekuetan: 0º C-tik beherako tenperaturetan bezala, baita 100º C-tan ere; itsaso sakonean, 5.000 metrotik behera, ikaragarrizko presioak jasanez; habitat azidoetan (pH=1) eta urik gabeko tokietan, etab.


-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

PROTISTOAK

Protisto gehienak uretan bizi diren izaki bizidunak dira.

Protisto deritze animaliak, landareak eta onddoak ez diren edozein organismoei. Eukariotiko, autotrofo zein heterotrofoak izan daitezke. 


PROTISTOEN EZAUGARRI NAGUSIAK
  • Zelula eukariotikoak dituzte.
  • Gehienetan zelulabakarrak dira, baina batzuetan ehun ez-espezializatuak sortzeko ahalmena dute (ad. alga gorri zein arreek).
  • Asko urtarrak dira.
  • Jatorriz aerobioak dira, baina batzuek oxigeno gabeko guneetara moldatzeko aldaketak jasan dituzte, eta ingurune anaerobio batean bizi daitezke.
  • Autotrofoak (fagotrofoak edo osmotrofoak) zein heterotrofoak izan daitezke. Elikatze-metodoen artean, iragazketa eta fagozitosia daude.
  • Ugalketa sexualki (gameto bidez) edo asexualki (erdibiketa bidez) egin dezakete.
  • Lokomoziorako flageloak, pseudopodoak edo zilioak dituzte.


2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Umeen jatorduak


Gosaria, hamarretakoa, bazkaria, merienda eta afaria.

Egunean hartzen dugun lehen jatordua eta garrantzitsuena gosaria da. Gauean zehar, gure gorputzak zituen erreserbak erabili ditu, horregaitik berriro pilatu  behar ditugu energiak, egun osoan egoki funtzionatzeko.

Etxe askotan arazo bihurtzen da jatordu hau. Denak presaka gabiltza eta  gose falta dugu! Egoera honek  etxetik gosaldu gabe irtetzera eramaten gaitu. Hau, sarritan  gertatzen denean begiradatxo bat egin behar diogu aurreko jatorduari, hau da, afariari.  Eguneko azkenengo jatordu honek, zer ikusi handia du gosarian. Agian asko afaldu dugu? edo berandu? Eta ondorioz ez dugu goserik.

Azkenengo ikerketak diotenez gosaltzen ez duenak, pixu gehiegikeriarekin arazoak ditu. Honek egun osoan zehar pikatzeko ohiturarekin erlazioa izan dezake.Beraz, hasi gaitezen goizak lasaiago hartzen.

Gosaria

Ez dago gosari ideal bat, denetarik jan dezakegu. Gure gorputzak gasolina behar du lehen ordu hoietan: azukre azkarrak (zukuak eta frutak) eta azukre geldoak (ogia, zerealak, gailetak…) kontsumitzen dituelarik.

Adibideak:

  • Esnea + gosariko zerealak + fruta
  • Esnea + gailetak + konpota
  • Esnea+ ogia + zukua
  • Jogurta + gosariko zerealak + fruta
  • Gazta+ ogia + fruta

 

Hamarretakoa

Hamarretakoa,  ordu tarteko bat da eta ez  da behar-beharrezko. Baina danok dakigu,  gure gorputzak hobe funtzionatzen duela hiru lau orduro zerbait jan ezkero. Horrela, hurrengo jatordura lasaiago eta umore hobez iristen lagunduko digu.

Fruta izango da momentu honetarako egokiena. Baina gaileta edo zereal batzuengatik ere alda daiteke.

Bazkaria

Bazkaria da, eguneko janari gehien jaten dugun momentua. Kontutan izan, ez dela bakarrik urdaila betetzeko momentua. Besteekin erlazionatu, erlajatu eta ondo pasatzeko aprobetxatu behar dugu.

Asteko menua garaiz antolatuta egon behar da. Honela orekatua izango da. Menua egiterakoan kontutan izando dugu garaiko produktuak, urtaroaren arabera plateretan aldaketak izatea interesgarria da, kolore eta testurakin  jolastuko dugu. Horrela aberatsagoak izango dira gure menuak eta denetarik jaten ikasiko dugu.

Adibidea:

  • 1º platera: Patata, pasta, arroza edo potajea barazkiekin.
  • 2º platera: Haragia edo arraina barazki edo entsaladarekin.
  • Postrea: Fruta edo esnekia
  • Ogia

Merienda

Merienda normalean, kalean egiten dugun jatordua da. Azken aldian,  aberatsa da kaloria huts, azukre azkar eta koipe txarretan.

Ezin gara ahaztu, betiko bokadiloekin. Garrantzitsuak dira ondo xehetzen ikasteko. Azukre geldoekin eginak daude eta betekorrak dira. Opila industrialak eta goxokiak,  egun berezietarako bakarrik utziko ditugu
Normalean, ematen ditugun produktuak bigunak dira eta honek arazoak ekar ditzazke ahoaren funtzionamenduan. Beraz, garrantzitsua da produktu gogorrak txikitzen ikasteko. Eta hortzak jausi eta bere lekura joateko.

Beste aldetik,  fruta jateko momentu egokienetakoa izan daiteke ere.

Adibidea:

  • Fruta + Ogia + atuna, urdaiazpikoa, gazta, txokolatea…
  • Fruta + Esnekia + gaileta.
  • Fruta + arroz esnea edo natila gailetakin.

 

Afaria

Afaria,  eguneko azkenengo jatordua izanik, aurreko jatorduen arabera eratuta egongo da. Jatordu hau ahal den goizen egitera animatzen zaituztet. Horrela, gosarirako gose gehiago izango dugu eta loa hobea izango da.

Askotan afal ordurako oso nekaturik eta umore txarrez egoten gara eta horrek afari desegokiak egitera eramaten gaitu.  Kasu honetan  afariaren ordutegia aldatzea proposatuko nuke eta kasu batzuetan merienda errazioa txikitzea interesgarria izaten da.

Hurrengo egunerako motxila eta arropak gertu utzi horrela goizean lasaiago ibiliko gara.

Adibidea:

  • 1º platera : Barazkiak , barazki krema edo zopa.
  • 2º platera:  Arraina edo arraultza barazki edo entsaladarekin.
  • Postrea : Esnekia edo/eta esnea
Amaia Diaz de Monastegioguren

GALDERAK
1.- Zein da testu honen ideia nagusia?

2.- Zein jatordu mota aipatzen dira testuan?

3.- Gosarian zein motatako azukreak kontsumitzen ditugu?

4.- Zergatik batzuetan etxetik irtetzen gara gosaldu gabe?

5.- Hamaiketako jatea beharrezkoa al da? Zergatik?

6.- Bazkarian gure urdaila edo sabela betetzeaz gain zertarako ere aprobetxatu behar dugu?

7.- Zein da gehien gustoko duzun jatordua? Zergatik?

8.- Testuaren laburpen bat egin 5 lerrotan:


Eskuen garbiketa

Eskuak garbitzeak haur askoren bizitza salba dezake.


Bost urtetik beherako 300.000 haur baino gehiago hil ziren 2015ean munduan, edateko ur eta

saneamendu ezari loturiko gaixotasunen eraginez. Beherakoagatik eta antzeko gaixotasunengatik,

zehatzago esanda. Haatik, UNICEF Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak jakinarazi duenez,

heriotza horietako asko keinu sinple batekin saihets daitezke: komunetik igaro ostean edota

jatorduen aurretik eskuak xaboiarekin garbituta. Esku Garbiketaren Nazioarteko Eguna izan zen

urriaren 15ean, eta orduan plazaratu zuen datua UNICEFek. Izan ere, erakundearen arabera,

komunean izan ostean eta otorduak egin aurretik eskuak garbituta, % 40 murrizten da beherakoa

izateko arriskua. Herrialde aberastuetan ez da aparteko arazoa izaten gaitz hori, baina herrialde

txirotuetan heriotza ugari eragiten ditu. Gainera, eskuak garbituta gaixotasun larri gehiago ere ekidin

daitezke. Esaterako, beti ere UNICEFek jakinarazitako datuen arabera, “hainbat zantzuk” adierazten

dute pneumonia kutsatzeko indizea % 25 murrizten dela. Urtero, 1,7 milioi haur hiltzen dira bost urte

bete baino lehen, pneumoniaren edota beherakoaren eraginez. Datu horiek guztiak aditzera

emanda, eskuak garbitzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du UNICEFek. Batik bat haurrei,

familiei eta komunitateei egin die dei, haien esku baitago eguneroko ohiturak aldatzea. Nolanahi ere,

herritarren gutxieneko bizi baldintzak ziurtatzea ez al da nazioarteko gobernu eta erakundeen

ardura? Horiek hobe lukete eskuak garbitzeari utzi, eta arazoa konpontzeko lanean hasiko balira...


IRAKURRI AURRETIK

1- Ze testu mota da?

a) Ipuina b) informazio testua c) iritzi testua d) komikia

2- Zeri buruz izango da, zuen ustez?

3- Uste duzue eskuak zikin dituzuenean, ohartu egiten zaretela? Arrazoitu erantzuna.

4- Zuek zenbat bider garbitzen dituzue eskuak egun batean zehar? Zuek erabakita ala

norbaitek esanda?

IRAKURRI ONDOREN

1- Asmatu izenburua testuari. ( Gehienez hiru hitz)

2- Eman saihestu hitzaren sinonimo bat? Zikinkeria saihesteaz gain, zer beste saihestu

beharko zenukete?

3- Lotu itzazue hasierako datuak zerikusirik duten esaldiekin .

a) Urriaren 15ean Hil ziren 2015ean

b) 300.000tik gora ume Bost urte beherakoen heriotza tasa

c) % 25 Esku Garbiketaren Nazioarteko eguna

d) Ia bi milioi haur Kutsatzeko arriskua murrizten da

4- Zenbat ume hilko lirateke bost urtetan egoera aldatuko ez balitz?


5- Uste duzue testuak dioena zure bizitzarako baliagarria dela? Arrazoitu erantzuna.


6- -Esan baieztapenak EGIA/GEZURRA diren:

 Esku Garbiketaren Nazioarteko eguna izan zen urtarrilaren 15ean.

 UNICEFen arabera otorduak % 40 areagotu behar dira osasuntsu egoteko.

 Eskularruak erabiltzeko garrantzia nabarmendu nahi izan du UNICEFek.

 Eskuak garbitu ezean, beherakoa izateko arriskua handitzen da.

 Herri aberatsetan arazoa ez da hain larria.


GALDERA OSAGARRIAK

1- Garbitasunaren inguruko, zein ohitura aldatuko zenukete? Zergatik?

2- Bila ezazue informazioa GKE-en ( Gobernuz Kanpoko Erakundea) gainean.

Igela eta idia

 

Idia       

    Igela
                                                        


IGELA ETA IDIA


Igelak ikusi zuen behin idi bat guztia

loditu ta gizen eginda zebilela zelaiko

larrean, ta begitandu zitzaion bera ere

hazi ta gizendu zitekeela idi hura bezala

bere azal ta larru zimurra betetzen

bazuen nolabait. Hasi zen bada puztu

ta haizez harrotzen bere larrua, ta jarri

zitzaion buruan hazi zela asko, ta

galdetu zion bere umeari idia beste ote

zen. Erantzuten dio ezetz, gutxiagoz

ere. Puztuagoa egin zen berriz puxika

bat balitz bezala. Puzka ta indarka

zebilela, horra non eztanda edo leher egin

zuen larrua etenda.


Ipuin honek erakusten digu ez dugula

harrotu behar; handiago, ederrago ta

aberatsago izan behar:

Aizez gizendua

laster da galdua

igoten duenak goregi

jo beharko du beregi


Bizenta Mogelek moldatuta

“Ipui onac” 1804


E4N_Igela eta idia


IRAKURRI AURRETIK

 Zein mendetan argitaratu zen ipuina?

 Sasoi horretan ohikoa zen emakume idazlerik egotea? Zergatik?

 Zuen ustez, Bizentak berak asmatu zuen alegia?


IRAKURRI ONDOREN

 Zenbat pertsonaia agertzen dira ipuinean?

 Zer da alegia?

 Alegiaren zatiak bereizi, zein zati dagokio?

- kontakizunari?

- azalpenari?

- irakaskizunari?

 Nolakoa da igela?

 Azaldu zure berbekin alegiaren ikaskizuna.

 Ezagutzen duzu antzeko besterik? Kontatu zeure bikoteari.


ARIKETA OSAGARRIAK

 Bilatu informazioa Bizenta Mogeli buruz.

 Irakurri arretaz Bizentak idatzitakoa eta zuen iritzia eman:


“ Zortzi urte nituenean ikusirik nire neba, edo anaia ikasten

hasi zela gure osabarekin latinezko hizkera, jarri zitzaidan

buruan ikasi behar nuela nik ere. Hala, buruari neke gogorrik

eman gabe, loari bere orduak emanda, ta zigor zaurigarriaren

beldurrik ez nuela, jolasez bezala irten nuen nire asmoarekin.”

2022(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Mugikortasun jasangarria

Oinez, bizikletaz edo patinetez 
gure izadia eta osasuna zaintzen dugu!


Zer da Mugikortasun Jasangarria?

Herri batean alde batetik bestera mugitzeko dugun modu egokia da, non auzo batetik bestera joateko oztopo edo traba gutxi dugunean. Horrela, herrien erliebeak eragin handia du mugikortasunean. Herri bat mendien artean kokatzen bada, aldapa eta eskailera askorekin, kaleetatik zehar mugitzeko zailtasun handiagoak daude herri lau batean biziko bagina. Herri lau batean bizikletaz lasai asko mugitu gaitezke, aldaparik ez dugulako igo edo jaitsi beharko, horrek eskatzen duen esfortsuarekin.

Ermuko kaleko igogailu bat

Beraz, mugikortasuna errezago buktzatu daiteke herri lau batean herri aldapatsu batean baino. Horregatik, hainbat herri aldapatsutan, udalek eskailera automatikoak eta kaleko igogailuak eraiki dituzte, beti ere bizilagunen mugikortasuna errezteko.


Eibar eta Elgoibar arteko bidegorria.
Bertatik oinez edo bizikletaz igaro gaitezke.



Zeintzu dira garraio edo modu ezberdinak mugitzeko?

Gure herrietatik zehar mugitzeko modu ezberdinak erabili ditzazkegu; kotxez, autobusez, trenez, bizikletaz edo oinez. 


Kotxeak kea isurtzen du; oso kutsagarria da!


Garraio batzuk kutsagarriak dira, kotxea eta autobusa bezala., erregai fosilak erabiltzen dituztelako, petroleoa adibidez. Erregai hauek CO2 isurtzen dute airera, gure atmosfera kutsatuz eta arnasten dugun airearen kalitatea txarragoa bihurtuz.

Trenak ez du kutsatzen.

Beste mugikortasun modu batzuk berriz ez dute kerik isurtzen, ez dira kutsagarriak; trena, bizikleta edo oinez ibiltzea besteak beste. Modu jasangarriak dira, gure ingurumena errespetazen dutelako eta gure izadia zaindu.

Bizikletaz mugitzean gure osasuna zaintzen dugu.


Mugikortasun jasangarriaren onurak:

Bizikletaz eta oinez mugitzen garenean, ez kutxatzeaz gain, osasuna zaintzen dugu, bide batez kirola eginez. Bizikletan goazenean gure giharrak mugitu eta indartzen ditugu, gure gorputza zainduz, biriketatik sakonki arnastuz eta bihotz taupadak handituz. Oinez edo korrika baldin bagoaz ere, onura osasuntsuak lortu ditzazkegu, aparatu lokomotorea indartuz.

Paseatzea edo oinez ibiltzea osasuntsua da.


Gure esku dago ingurunea ez kutzatzea eta ahal dugun neurrian, alde batetik bestera mugitzeko modu ez kutsagarriak eta jasangarriak erabiltzea.


GALDERAK:

1- Definitu zer den Mugikortasun Jasangarria, eta aipatu adibide batzuk:

2- Zeintzu dira garraio edo modu ezberdinak mugitzeko?

3- Zeintzuk dira Mugikortasun Jasangarriaren onurak?

4- Zein iritzi duzu Mugikortasun Jasangarriarei buruz? Alde edo kontra zaude? Zergatik?

5- Laburtu ezazu irakurri duzun testua 4 lerrotan.



2022(e)ko irailaren 19(a), astelehena

Sumendiak

Sumendi bat laba isurtzen

Sumendiak mendi-itxurako egiturak dira, tontorrean zulo bat dutenak. Tontorreko zulo horri krater edo sumendiaren ahoa ere deitzen zaio.

Sumendiek, barruan, magma izaten dute (harriak, urtuta), eta, sumendia pizten denean (erupzioan sartzen denean), laba bero-beroa irteten da kraterretik, baita gasak eta errautsa ere. Fenomeno hauen multzoari eta, sumendien jarduerari, "bolkanismoa" deitzen zaio.

Sumendiak piztuta daudenean, aktibo daudela esaten da; itzalita daudenean, berriz, inaktibo edo lo daudela esaten da. Azkenik, badira sumendi batzuk itzalita daudenak, hau da, antzinatik inolako aktibitaterik izan ez dutenak eta etorkizunean ere izango ez dutenak.

Munduan 5.000 sumendi inguru daude, bai lehorrean bai itsaspean. Baina, beti, leku jakin batzuetan egon ohi dira: lurrazala osatzen duten plaka tektonikoen ertzetan; plaken mugimenduak eta haien arteko talkak izaten dira sumendien erupzioak eta lurrikarak eragiten dituztenak.

Gure inguruan, Europan, oso ezagunak dira Vesuvio eta Etna sumendiak. Biak Italian daude, lehena lo eta bigarrena tarteka aktibo.

Nolakoak izan daitezke sumendien erupzioak?

8:


Etna sumendia (Italia)

Munduko sumendien erupzioak ez dira berdinak izaten; eta horren arabera bereizten dira sumendi motak ere. Desberdintasun horiek eragiten dituzten arrazoiak asko dira: magmarekin batera gasik badagoen ala ez; sumendiak nolako forma duen; laba lodiagoa edo likidoagoa den; magmaren tenperatura, etab.

Oro har, hiru bolkanismo edo erupzio mota bereizten dira:

  • Erupzio efusiboak: Dentsitate gutxiko laba isurtzen du, 1200°C inguruko tenperaturarekin. Gas gehiegirik ez da pilatzen. 
  • Erupzio leherkorrak: Erupzio oso indartsuak izaten dira, leherketak bezalakoak. Laba lodia eta tenperatura gutxiagokoa (500°C ingurukoa) izanda, solidifikatu eta irtenbidea trabatzen delako gertatzen dira. 
  • Itsaspeko erupzioak: Lehorreko sumendien aldean, oso modu desberdinean gertatzen dira. Itsaspeko sumendietatik ateratzen den laba oso azkar hozten eta solidifikatzen da. 

Plaka bat bestearen azpian sartzen sumendiak sortzen dira.

Sumendiek kalteak bakarriak eragiten dituzte?

Egia da sumendiek hainbat kalte eragin ditzaketela; batez ere gizakiak haietatik hurbil herri edo hiri bat eraiki badu. Baina sumendiek badute eragin onik ere. Ikus ditzagun pixka bat batzuk eta besteak:

Sumendien eragin onuragarriak

  • Lurzoru emankorrak: sumendietatik ateratako errautsek mantenugai edo nutriente ugari dituzte, eta haiei esker, inguruko lurrak oso emankorrak izaten dira. Oso ondo dakite hori Italiako Napoli hiriaren inguruan: hango Vesuvio sumendiaren inguruko lurrak oso emankorrak dira fruitu-arbola eta mahastientzat.
  • Lur berria: lur berria sortzen dute itsasoaren ondoan dauden sumendiek. Uharte asko sumendiek sortutakoak dira. Gainera, munduko hainbat lekutan, lur zati berriak eransten zaizkie lehenagoko uharteei sumendietatik ateratako labaren bidez. HawaiinKanarietan eta beste leku askotan gertatu izan da hori.
  • Eraikuntzarako materialak: sumendietatik ateratako mineral eta harri mota asko erabiltzen dira eraikuntzan.
  • Turismoa: sumendi batzuek turista eta mendizale asko erakartzen dituzte. Italiako Vesubio edo Etna sumendiak dira horren adibide.

Sumendiek kalte handiak eragiten dituzte.
Argazkian adibidez, La Palmako Cumbre Vieja sumendiak
isuritako labak etxeak erre zituen.

Sumendien eragin kaltegarriak

  • Hildakoak: sumendien erupzioetan jende asko hil da historian zehar, bai eta oraindik gaur egun ere; baina gehienetan gizakion erruz. Erupzioak eragindako gasengatik, lurrikarengatik edo tsunamiengatik gertatzen dira hildakoak eta zaurituak. Historia modernoko erupziorik hilgarriena Krakatoa sumendiak 1883an izandakoa da: garaiko agintariek egindako kalkuluen arabera, 36.000 biztanle inguru hil zituen.

  • Suntsipena: erupzioen eraginez, askotan lurrikarak edo tsunamiak gertatzen dira, eta horrelakoetan eraiki asko kaltetzen dira. Aspaldiko garaietan, I. mendearen bukaeran, Vesubio sumendiak Herkulano eta Ponpeiako biztanle asko hiltzeaz gainera, bi hiri haiek lurpean utzi zituen erabat estalita.

  • Historiako sumendirik kaltegarriena

        Historia idatzizko erregistroa duen garaia da. Laki Islandia hegoaldean dagoen sumendia da. Sumendi honen azken erupzioa 1783 eta 1784. urteen artean izan zen.

        Erupzioaren eraginez Islandiako biztanleriaren laurden bat hil zen, eta mundu osoan eragindako klima aldaketek eta errautsek bi milioi pertsonatik gora hil zituela kalkulatu da. Batzuen ustez, agian sei milioi pertsona inguru hil ziren.

Laki, Iceland 2012-07 D.JPG


  • Ingurumen kalteak: sumendien inguruetako izaki bizidun guztiek jasaten dituzte kalteak sumendien eraginez; baina baita urrutiko lekuetan ere. Izan ere, sumendiek atmosferara jaurtitako ke eta gasen ondorioz, urrutirako iristen den euri azidoa gerta daiteke.


GALDERAK:

1- Zer da sumendi bat?

2- Aipatu ezazu sumendi mota ezberdinen izenak: 
    Adibidez: Erupzio efusiboak ...

3- Aipatu sumendien eragin onuragarriak:
    Adibidez: Lurzoru emankorrak ...

4- Aipatu sumendien eragin kaltegarriak:
    Adibidez: Hildakoak ...

5- Testua irakurri ondoren 5 lerroko laburpen bat egin gehien interesatu zaizuna         aipatuz: