Jonen klasera ikasle berri bat etorri da, Antton du izena. Ikasturtea ondo hasi zen, baina pare bat aste izango dira Anttoni burla eta iseka egiten hasi zirela ikasle batzuk. Jonek egunero ikusten ditu errespetu falta horiek Anttonen aurka, bai eta txisteak haren inguruan eta arbelean errespetu falta handiko oharrak.
Anttonek ikastetxean ez dauzka lagunik eta Jon laguntzera hurbildu zaio. Jonek ez du Anttonen kontrako burletan parte hartzen, eta txantxei ez die kasurik egiten. Jon Anttoni egiten diotenarekin ez da eroso sentitzen.
Jon ezin da gelditu ezer egin gabe, baina ez daki zer egin. Bi aukeretan pentsatzen ari da: ikasle jazartzailei aurre egin edo eta irakasleei informatu. Jakin badaki bere erabakiek ondorioak izan litzakeela bere kontra, baina Antton laguntzeko prest dago.
Zuk zer egingo zenuke Jon izango bazina?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina