Leire lagun taldearen menpean sentitzen da eta ez dago gustora.
Leirek hainbatetan susmatzen du lagun taldearen menpean aurkitzen dela. Bere izaera lasaia eta bakezalea da, eta ez ditu tentsioak eta tirabirak maite. Hainbatetan, gustuko ez dituen gauzak burutzen ditu, bere lagunen planei jarraitzeagatik. Modu horretan, onarpena sentitzen du, eta ez ditu arazoak sortzen taldean. Baina, aldi berean, menpekotasuna ere nabarmentzen du eta ez da gustura sentitzen bere buruarekin. Ausardiaren falta sentitzen du, bestelako gauzak egiteko, bestelako giroan mugitzeko.
Zer egin egingo zenuke zuk Leire izango bazina?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina