2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

Zetaren bidea

Zeta (seda) saltzaileak merkatu batean.
Zeta produktu baliotsua da, eta garai batean Chinan (Asia) ekoizten zuten.
Oihal preziatu hau eta beste hainbat produktu 
(espeziak, esentziak, urrea eta harri bitxiak), 
Europa eta Asia artean trukatzeko sortu zen Zetaren Bidea.


Merkataritza bidea
Gizakiak betidanik produktuak trukatzeko beharra izan du. Horrela, Erromatar inperioa Persiara iritsi zenean (ekialde hurbilera, gaur egungo Iran), Asiako beste herri eta kultura batzuekin harremandu zen. Bi kulturen arteko merkataritza sortu zuten; mediterranearra (erromatarrak) eta persiarra.


Zetaren Bideak; Europa eta Asia lotzen ditu.

Bidea antzinako Chang'an (gaur egungo Xi'an) Txinako hiriburutik Antakya edo Konstantinopolisera (gaur egungo Istanbul) zihoan.


Han dinastiaren Wu enperadoreak K.a. 138an Erdialdeko Asiako Hunoekin elkarrekiko merkataritza harremanak hasi zituen, eta bide berri hau ireki. Merkataritza bide honen erdian, Partia inguruan, Marko Lizinio Kraso erromatar generalak K. a. 53an eraso zuen. Erromatarrek hantxe aurkitu eta etxera eraman zituzten aipatutako merkatugaiak.

Laburbilduz, Zetaren Bidea aspaldiko garaietan Europatik Asiara eta Asiatik Europara merkatalgai edo salgaiak eramateko erabiltzen ziren bideetan bihurtu ziren; Txinatik Mediterraneo aldeko herrialdeetaraino iristen zelarik hain zuzen ere.

Zetaren Bidea Marco Polo abenturazale veneziarrak egin zuen ospetsu. Marco Polok 1271 eta 1294. urteetan zehar txinatarrekin komertzioa landu zuen, bai eta mongoliar enperadorea eta Yuan dinastiako lehen erregearekin; Kublai Kan, Gengis Kan handiaren bilobaAbentura guzti hauek liburu baten jaso zituen: "El libro del millón / Los viajes de Marco Polo".



Zetaren Bidea Erromatar inperioaren garaitik hasita Erdi Aroraino erabili zen bereziki. Izen hori eman zitzaion Txinan egindako zeta zelako bide horietatik Europaraino garraiatzen zen produkturik garrantzitsuenetako bat; denbora luzez, izan ere, zeta Txinan bakarrik egiten zen, eta Europan oso salgai baliotsua zen. Baina, zetarekin batera, beste hainbat produktu baliotsu ere garraiatzen ziren: espeziak, tea, laranjak, harri eta metal bitxiak, artile edo lihozko oihalak, anbarra, bolia, laka, beira, koralak etab.


Dunhuang-eko oasisa

Zetaren Bidearen inguruan, gainera, hainbat hiri ere sortu ziren, merkataritzari esker; adibidez, Samarkanda edo Bukhara. Neurri handi batean, Zetaren Bidetik egiten zen merkataritzari esker hazi eta aberastu ziren Txina, Egipto, Mesopotamia, Persia, India eta Erromako kultura eta zibilizazio zaharrak; eta elkarren arteko ezagutza ere posible bihurtu zen, eta gaur egun ezagutzen dugun munduaren hasiera ekarri zuen.


Zetaren Bideak basamortuak zeharkatzen ditu.

Baina, horrekin batera, bidaiari eta merkatariek gaixotasunek ere eraman zituzten leku batetik bestera; Zetaren Bidetik iritsi zen Europara Erdi Aro bukaeran egon zen izurrite beltz beldurgarria.

Aspaldiko garai haietan, oso arriskutsua zen bidaiatzea: lapurrak edozein lekutan topa zitezkeen. Horregatik, merkatariek taldetan bidaiatzen zuten, karabanatan. Horrela, errazago zen elkar babestea.

Existitzen al da oraindik?
Zetaren Bide zaharrak Erdi Aroaren bukaeran galdu zuen garrantzia. Bidaiak arriskutsuak ziren, eta leku askotan agintariek zorrak ipintzen zizkieten merkatariei; horrela, ez zuen merezi merkataritzan aritzea lurreko bideetatik, edo produktuen prezioa ikaragarri handitzen zen; horregatik, merkatariak itsasontziak erabiltzen hasi ziren. Gainera, XV. mendetik aurrera, zeta Europan ere hasi ziren egiten.



Venecia (Italia)

Gaur egun, turista askok egin nahi izaten dute Zetaren Bidea. Badira hiri interesgarri asko bisitatzeko; Valencia (España), Venecia (Italia), Estambul (Turquía), Isfahá n (Irán), Yazd (Irán), Merv (Turkmenistán), Bukara (Uzbekistán), Samarkanda (Uzbekistán), Kasgar (China) eta Xi’an (China) besteak beste.

Samarkanda (Uzbekistán), Zetaren Bidean dagoen turisten jomuga.


Irakurri aurretik:
1.-Zetaren Bidea zein kontinenteren artean luzatzen da?

2.-Zer dela eta ezagutzen dugu Zetaren Bidea? 


Irakurri ondoren:
1.-Zer da Zetaren Bidea? Noiz eta zergatik sortu zen?

2.-Mapa aztertuz aipatu zein den Zetaren Bidearen ibilbidea; zein herrialdeetatik igarotzen da?

3.-Zein abenturazalek egin zuen ospetsu Zetaren Bidea? Zeintzu rtetan bidaiatu zuen?

4.-Gaur egun zein helbururekin bisitatzen da Zetaren Bidea? Aipatu ezazu Zetaren BIdearen 5 hiri garrantzitsu:


Ariketa osagarriak:
1.-Burutu ezazu testuaren laburpena (5 lerrotan):




2.-Marraztu ezazu "Zetaren Bidea"ren mapa:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina