OINEZ EDO SUZIRIZ
Andereñoak liburua itxi eta irakurri berri zuen ipuina gustatu ote zitzaien galdetu zien ikasleei.
Zalaparta handia sortu zen ikasgelan, denek batera hitz egiten zuten, Anek izan ezik, Printze Txikiarekin hizketan ari zela uste baitzuen.
-Beste planeta batera joan nahi duzula? - galdetu zuen mutilak harrituta.
- Bai, Printze txikiak bere planetara itzultzea lortu duen jakin nahi dut, eta bildotsa zaindu ote duen arrosa jan ez dezan.
- Zertaz ari zara, Ane?
- Utzi pentsatzen Printze txikia, Printze txikia... Ba ez! Ez, ez dut gogoratzen. Eta nola bidaiatuko duzu planeta horretara?
- Suzirian.
- Je, je, je....Zu ametsetan zabiltza! Etxetik eskolara egunero joatea zaila bada, ez dut imajinatzen izarretatik ilargiraino eta harantzago bidaiatzea nolakoa izango litzatekeen.
- Beno, zaila, zaila... ni eskolara oinez joaten naiz... hiru lagunekin. Hitz egiten joaten gara, eta batzuetan jolasean. Ederra da.
- Eskolara bidean jolasten geratzen bazarete, ez al zarete berandu iristen klasera?
- Noizbait, baina beste askotan lehenago iristen gara eta jolastokian jolasten jarraitzen dugu.
- Zer zortea duzun! Ni urrun bizi naiz. Ezin naiz eskolara oinez edo bizikletaz joan, ezta lagunekin ere. Amak eramaten nau autoz, autobusik ere ez dagoelako. Zeharo aspertzen naiz eta batzuetan lo geratzen naiz. Eta nire ama umore txarrez jartzen da, beste gidariekin haserretzen da, eta korrika joaten da, gero lanera joan behar duelako eta berandu iristen delako...
- Ikusten dut, ke txarrak auto kanpoan eta umore txarrak barruan. Hau da hau!
- Zergatik ez zatoz nirekin Printze txikia ikustera? Bere planeta hain da txikia, ez duzula autoz joan beharrik. Gainera, autoen kea gure planetako klima aldatzen ari da. Beno, autoena, lantegiena, hegazkinena, uda honetan bero handia egin du eta ia ez du euririk egin. Helduak garenean, beste planeta bat beharko dugu bizitzeko.
- Baina Printze Txikiaren planeta txikiegia da, oraintxe esan duzu. Ez gara denok sartzen, eta ziurrenik ez du gurekin partekatu nahiko.
- Egia da!
- Ane pentsakor eta isilik geratu da, aurpegi tristearekin.
- Gainera, suziri batean igotzeak beldur handia ematen dit- dio Mikelek lotsaturik-. Eta behea jotzen badu?
- Ni zorabiatu egiten naiz autoan oporretan goazenean, beraz suzirian ... .
Biak aurpegi tristeekin geratu dira, oso penatuta. Une batzuk hausnartzen egon ondoren...
- “Eureka!” oihukatu zuen Mikelek. Badakit zer egin dezakegun. Konponbidea daukat.
- Konponbidea, zertarako?
- Edozertarako - erantzun zuen Mikelek irribarre handi batekin.
-----------------------------------------------------------------------
-----------------------------------------------------------------------
GALDERAK. Aukeratu erantzu egokiak:
• Nola jakin dezakete Anek eta Mikelek printze txikia ondo dagoen eta arkumeak arrosa jan ote duen?
o Anek eta Mikelek gutun bat idatzi diote eta espaziora bidaltzen den lehen suzirian (errusiarra, txinatarra edo amerikarra) bidaliko dute.
o Mikelek B612 asteroidea zeru izartsuan bilatzea proposatzen dio Aneri. Aurkitzen badute, gaur egungo teleskopio indartsuekin, Printze txikia ikusi ahal izango dute eta arkumeak arrosa jan ez duela egiaztatu.
• Zer proposatzen dio Mikelek Aneri lur planeta osasun onarekin mantentzeko, “sukarra” igo eta kiskali ez gaitezen?:
o Suzirian ez bidaiatzea
o Eskolara oinez edo bizikletaz joaten jarraitzea, eta beste auzokide batzuk eurekin joatera animatzea.
o Ibilgailuetan eguzki-plakak instalatzea.
o Kaleak eta errepideak auto erdi hutsez ez betetzea: partekatu egin behar da.
o Autoak entxufatu, gasolinaz edo gasolioz bete beharrean.
o Autobusez joatea.
o Galdetu pertsona nagusiei zergatik joaten diren korrika egun osoan alde batetik bestera, gero beste aldera itzultzeko eta horrela, egun batean eta bestean, zer zentzu duen horrek. Printze txikiaren lagun hegazkinlariak esan bezala: “Helduek ez dute inoiz ezer ulertzen beren kabuz, eta umeentzat nekagarria da beti eta beti azalpenak eman behar izatea”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina