Erromatar garaia
- Hasiera:
- K.a. 753. urtean hasi zen.
- Bukaera:
- K.o. 476. urtean (mendebaldea)
- K.o. 1453. urtean (ekialdea)
Erroma hiria K.a. 753. urtean sortu zen. Erromatarrak gure Historian oso garrantzitsuak izan ziren, beraien antolaketa ezberdinak (monarkia, errepublika eta inperioa) Europa, Afrika iparraldean eta Ekialde hurbilean (Siria eta Irak) zabaldu zelarik.
Hasieran, erromatarrek erromatar monarkia sortu zuten, erregeek agintzen zutelarik (K.a. 753 - K.a. 509).
Ondoren, erromatar Errepublika (K.a. 509 - K.a. 27) sortuko zuten, non herritarren ordezkariak senatuan biltzen ziren.
Gerora, erromatar Inperioa Antzinako Erromaren garaiko sistema politikoa sortu zen (K.a. 27 - K.o. 456), gure aroko I. mendetik V. mendera bitarte luzatu zena hain zuzen ere, zeinetan gizon bakar batek (enperadoreak, alegia) botere guztia baitzuen, eta ez Erromako Senatuak, Errepublikaren garaian ez bezala. Augusto izan zen lehen enperadorea. Historialariek bitan banandu dute Erromatar Inperioa: Printzipatua eta Dominatuan.
Printzipatuan enperadorearen botere absolutua Errepublikako ohituren azpian ezkutatzen zen; dominatuan, berriz, botere inperiala argiago erakusten zen, urrezko koroen eta erritu sakratuen bidez.
Erromatar inperioaren estandartea
Bestalde, Erromatar Inperioa izenarekin Erromak konkistatu eta bere menpe zeukan eremu geografikoa ere adierazten du. Erroma hiriaren hedapena inperioa sortu baino lehenago hasi zen, baina zabalkuntza handiena sistema inperialarekin lortu zen, Traianoren agintaldian hain zuzen ere. Garai horretan, erromatarrek, gutxi gorabehera 5.900.000 km² zituzten haien menpe. Hortaz, Europako Antzinateko inperiorik handiena izan zen erromatarrena.
Erromako enperadoreak
Enperadorearen botereak legezko oinarria zeukan, tribuno eta prokontsulen botereak baitzituen (potestas tribunicia eta imperium proconsulare). Tribunoen botereak Erromako gobernu zibilaren gaineko ahalmena ematen zion enperadoreari (Senatuko burua izateko eta hango bilkurak zuzentzeko ahalmena, adibidez), eta haren bidez enperadoreak izaera sakratua eskuratu zuen.
Prokontsulen botereak (prokontsulak Errepublikaren garaiko gobernatzaile militarrak ziren) agintea ematen zion erromatar armadaren gainean. Gainera, enperadoreak beste botere batzuk zituen Errepublika garaian Senatuak zituenak: gerra deklaratzeko, itunak berresteko, eta kanpoko agintariekin negoziatzeko eskubidea.
Horretaz gain, enperadoreak erakunde erlijiosoak ere bere mende zituen; izan ere, enperadoreak Pontifex Maximus titulua zeukan; hau da, Erroma osoko apaiz gorena eta erromatarren erlijioko karguruik ohoretsuena zen.
Erromatarren aurrerapenak
Erromatarrek gure gizarteari ekarpen handiak egin dizkio:
Arkitektura eta obra zibila: aqueduktuak, kaltzadak, zirkoak (Coliseo), anfiteatroak, teatroa, tenpluak (jainkoei eskainitakoak.
Filosofia: pragmatismo eta eclecticismo.
Literatura: indígena eta imitada.
Erlijioa: jainko ezberdinetan sinisten zuten, beraz erlijio politeista (jainko asko) zuten; horien artean ezaguneak: Jupiter (jainko nagusia), Marte (gerra), Neptuno (itsasoa),
Gizarte antolaketa: monarkia, errepublika eta inperioa.
Txanpona: diruaren erabiltzen zuten komertzioa landuz.
Ejerzitoa: soldadu erromatarrek lurralde ugari konkistatu zuten: Europa, Afrika iparraldea, eta Ekialde hurbila (Siria eta Irak Asian).
Erromatar inperioaren banaketa
Erromatar inperioa bitan banatu zen; mendebaldea eta ekialdea.
Mendebaldeko erromatar inperioa (Hispania (España), Galia (Frantzia), Britania (Erresuma Batua) K.o. 476. urtean bukatu zen.
Ekialdeko erromatar inperioa edo Bizantinoa (Persia (Turkia), Costantinopla ...) K.o. 1453. urtean bukatu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina