2021(e)ko urriaren 13(a), asteazkena

OLINPIADAK

Parisko Joko Olinpoikoak (1900. urtean) 


OLINPIADAK

Munduko kirolari guztien ametsa da Joko Olinpikoetan bere herriaren ordezkari izatea.

Parte hartzen duten kirolarí guztiak amateurrak (afizionatuak) dira. Ez dute dirurik kobratzen

parte hartzeagatik. Programa edo egitarau olinpikoan sar daitezkeen kirolak, gutxienez 20

naziotan praktikatzen direnak izan behar dute.

Atletismoa da zaletu gehien erakartzen dituen ikuskizuna eta gustukoena. Olinpiadak

lau urtez behin ospatzen dira. Lehenengoak Grezian ospatu ziren orain dela 2.700 bat urte.

Tartean, urte askotan jokatu gabe egon ondoren, aro berriko Olinpiadak 1896an hasi ziren.


Antzinako Joko Olinpikoak

Greziarrek beren jainkoen ohoretan egiten zituzten erlijio festetatik sortu ziren Joko

Olinpikoak.


Ospakizunik garrantzizkoenak Olinpia izeneko hiri batean egiten ziren, bertan baitzegoen

Zeus (beren jainko garrantzitsuena) gurtzeko tenplua. Jendea erromes bezala joan ohi zen.

Lehenik, zeremonia erlijiosoetan parte hartzen zuen, ondoren, bost egunez, kirol lehiaketak

egiten ziren eta, azkenik, zazpigarren egunean, sariak banatzen ziren.

Ezagutzen den lehenengo Olinpiada K. a. 776. urtean ospatu zen. Lehiaketa bakarra

egin zen: 183 m-ko oinezko lasterketa bat estadioan zehar. Koroibes izeneko sukaldari batek

irabazi zuen, eta eman zioten saria olibo-hostoz eginiko koroa bat izan zen.


Joko Olinpikoen garrantzia hazten

Antzinako Olinpiadetako atletarik ospetsuenetako bat Krotonako Milon izan zen. K. a.

VI. mendean sei Olinpiadatan jarraian garaile izan zen borrokalari menderaezin hau. Oso

indartsua omen zen. Behin, estadiora, idi bat bizkarrean zuela sartu, eta ukabilkada batez hil

omen zuen.


Antzinako Olinpiadak eta emakumea

Hasiera batean emakumeei eta esklabuei ez zitzaien Olinpiadetan parte hartzen uzten.

Lehenengoei ikusle bezala ere ez zitzaien uzten. Olinpiadetan emakumeren bat ikusle bezala

harrapatuz gero, bizia gal zezakeen.



Historiak dioenez, emakume bat libratu omen zen zigor horretatik. Pisidororen ama,

hain zuzen. Izan ere, bere senarra hil zenean, semea jokoetarako prestatu zuen eta hura

ikustera gizonezkoz mozorrotuta sartu omen zen. Eta semea garaile izan zela ikustean, ezin

izan zuen disimulatu eta, oihuka hastean, emakumea zela agerian geratu zen. Baina barkatu

egin omen zioten.


Azkenik emakumezkoei jokoetara joatea utzi zitzaien, eta geroago partaide izaten ere bai.

K. a. II. Mendean, Erromak Grezia konkistatu zuenean, trebezia eta zintzotasun arauak

okertzen hasi ziren. Horrela, tranpa egin eta “emaitzak erostea” ohitura bihurtu zen. Neron

enperadoreak berak ere epaileak erosi egin zituen koadriga lasterketarako garaipen koroa

berari eman ziezaioten.


Azkenik 393. urtean Teodosio enperadoreak debekatu egin zituen joko olinpikoak.

Aro berriko jokoak


Mendeak pasa ziren eta Olinpia hiria desagertu egin zen lurpean.

1820. urtean frantziarrek Zeusen tenpluaren aztarnak aurkitu zituzten.

1870. hamarkadan antropologo alemaniarrak, estadio olinpikoa izan

zena, agerian uzten hasi ziren.


Coubertin, aro berriko Olinpiaden bultzatzaile

Pierre de Coubertin (1863-1937) frantziarrak Olinpiadak berpizteko kanpaina bati ekin

zion, hasierako joko olinpikoen kiroltasuna berreskura zedin. Berak zioenez, kirolak onak

ziren gorputza eta adimena indartzeko.



Coubertin Komite Olinpiko Internazionaleko (KOI) lehendakaria izan zen. Berak

honela laburbildu zuen Olinpiaden izpiritua edo egitasmoa:

"Irabaztea bezain garrantzitsua da parte hartzea. Bizitzan funtsezkoena ez da garaipena,

borroka baizik. Garrantzizkoa ez da irabaztea, ondo lehiatzea baizik”.


GALDERAK

1- Seinala ezazu erantzun zuzena.

• Munduko kirolari guztien ametsa Joko Olinpikoetan aritzea eta bere herriaren

ordezkaria izatea da.

• Muduko kirolari guztien ametsa dirua kobratzea eta famatua izatea da.

• Munduko kirolari guztien ametsa ez da Joko Olinpikoetan aritzea.


2- Zergatik sortu ziren Joko Olinpikoak Olinpian eta ez Greziako beste edozein hiritan?

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________


3- Seinala ezazu erantzun zuzena.

• Pisidororen amak parte hartu zuen Joko Olinpikoetan.

• Azkenik emakumezkoei jokoetara joaten utzi zitzaien, baina partaide izaten ez.

• Hasiera batean emakumeei eta esklabuei ez zitzaien Olinpiadetan parte hartzen uzten.


4- Enperadore erromatar batek Joko Olinpikoak debekatu egin zituen. Nor izan zen?

• Nerón enperadorea.

• Teodosio de Goñi.

• Teodosio.


5- Antzinako Joko Olinpikoek, zenbat egun irauten zuten?

Azaldu joko hauen programa.

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________


6- Noiz hasi zen Antzinako Joko Olinpikoen zuzentasuna galtzen?

Aipatu irakurketan agertzen den adibide aipagarria.

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________


7- Mendeak pasa ziren eta Olinpia hiria desagertu egin zen lurpean.

• 1820. urtean frantziarrek Olinpia hiria aurkitu zuten.

• 1870. urtean alemaniarrek Zeus-en tenpluaren aztarnak aurkitu zituzten.

• 1820. urtean frantziarrek Zeus-en tenpluaren aztarnak aurkitu zituzten.


8- Olinpia, zuzentasuna, jende, emakume, Grezia, Erroma, zigor... Hitz hauek “izenak” dira.

Zer da izena? Definitu.

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

Nola bereiz daitezke izen arruntak eta izen nagusiak bapateko begirada batean?

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________


9- Seinaia ezazu erantzun zuzena.

• Coubertin-ek aro berriko olinpiadetan parte hartu zuen.

• Kirolak onak ziren gorputza eta adimena indartzeko Zeus-en ustez.

• Coubertin frantziarra zen eta Olinpiadak berpizteko kanpaina bati ekin zion.


10- Coubertinek, esaldi famatu baten bitartean, laburbildu zuen Olinpiaden izpiritua.

Zer pentsatzen duzu zuk honi buruz?

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________

___________________________________________________________________________


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina