2021(e)ko urriaren 13(a), asteazkena


ENPERADOREAREN HIRU GALDERAK

Behin batean enperadore batek bere buruari esan zion norbaitek hiru galdera hauek erantzuten

jakinez gero ez zuela sekula hutsik eginen. Honako hauek dira:

Zein da gauzak egiteko unerik onena?

Zein dira pertsonarik garrantzitsuenak?

Zer da garrantzitsuena?

Enperadoreak sari handia eskaini zuen; hiru galdera horiek erantzuten zituenak lortuko zuen

saria. Erantzunak zernahi izan ziren, baina enperadorea ez zen bakar batekin ere gustura

gelditu; ez zuen saririk eman. 


Hausnarrean zenbait gau eman ondoren, enperadoreak deliberatu zuen mendian bizi zen

ermitau agure bati bisita egitea, hura omen baitzen gizonik argiena. Enperadorea

agurearengana hurbildu zen eta hiru galdera horiek egin zizkion. Ermitaua baratzean ari zen,

aitzurrean. Enperadoreak esandakoa adi entzun bazuen ere, ez zuen deus ere esan eta lanean

segitu zuen.

Enperadoreak agureari begiratu zion eta konturatu zen oso nekatuta zegoela.

—Emadazu aitzurra eta zuk atseden hartu bitartean nik aitzurtuko dut alorra –esan zuen.

Halaxe gertatu zen: ermitauak atseden hartu zuen eta enperadoreak lan egin zuen. Ordu

batzuen buruan, enperadorea asko nekatu zen. Aitzurra lurrean utzi zuen eta esan:

—Nire hiru galderei erantzuteko gai ote zinen jakitera etorri nintzen, baina ezin badidazu

erantzun bat ere eman, esadazu eta nire jauregira itzuliko naiz.

— Entzun duzu norbait lasterka? –galdetu zion bat-batean ermitauak enperadoreari, sasi artean

hatzarekin norbait seinalatzen zuen bitartean. Halaxe zen. Sasi artetik gizon bat atera zen

lasterka, eroaren pare, urdailean odolean zuen zauria eskuekin estaliz. Enperadorea eta

ermitaua hurbildu zitzaizkionean, zorabiatu zen. Atorra ireki zioten eta ikusi zuten gizonak

labankada handia zuela. Enperadoreak zauria garbitu eta atorrarekin zauria lotu zion.

Biharamunean, enperadorea iratzarri zenean, zauritua parez pare aurkitu zuen, begirada berari

iltzatua.

—Mesedez, barka iezadazu.

—Baina, zer egin duzu nik zuri barkatu behar izateko? —galdetu zion enperadoreak.

—Ez nauzu ezagutzen, Maiestate. Zure arerio gupidagabea nintzen eta mendeku hartuko nuela

zin egina nuen, azken gerran gure anaia hil baitzenuen eta nire ondasunak bahitu baitzenituen.

Gizonak solasean segitu zuen eta, sasi artean gordea zegoela, azaldu zuen enperadorea

menditik noiz jaitsiko zain gelditu zela, hari eraso egiteko. Alabaina, enperadorearen zain

zegoen guardietako batek etsaia zela ezagutu eta zauritu zuen. 


—Ihes egitea lortu nuen, baina zuk aurkitu eta lagundu izan ez bazenit, seguruenik hilda

egonen nintzatekeen. Hara! Nik zu hil nahi eta zuk niri bizia salbatu. Lotsatuta eta eskertuta

nago, aldi berean.

Enperadorea gizon haren istorioa ezagutzeaz poztu zen eta ondasunak itzuli zizkion. Gizon

hark alde egin zuenean, enperadoreak ermitauari begiratu eta esan zion:

—Orain abiatu behar dut, nire galderen erantzuna aurkitu behar baitut inondik inora ere.

Ermitaua barrez hasi zen eta hala erantzun zion:

—Zure galderak jadanik erantzunda daude, maiestate.

—Nola, bada? —erantzun zuen enperadoreak, harrituta.

—Atzo, zure Maiestateak ez balit aitzurrean lagundu, gizon horrek eraso eginen zizukeen,

etxera itzultzean. Orduan damutuko zenuen nirekin ez gelditu izana. Beraz, denbora-tarterik

garrantzitsuena nire lorategian aitzurrean egiten emandako denbora izan zen, pertsonarik

garrantzitsuena ni neu nintzen eta ahalegin garrantzitsuena niri laguntzea izan zen. 


Geroago, zauritua lasterka hona etorri zenean, unerik egokiena haren zauria sendatzen eman

zenuen denbora izan zen, zuk zaindu izan ez bazenu hilda egonen baitzen eta harekin

adiskidetzeko aukera galduko baitzenuen. Hala, bera izan zen pertsonarik garrantzitsuena eta

helbururik garrantzitsuena, berriz, haren zauria sendatzea.

Gogoan izan une garrantzitsua bakarra dela eta une hori orain dela. Une hau, oraingoa, da

menderatzen dugun bakarra. Pertsonarik garrantzitsuena beti zure ondoan dagoena da, zure

aurrean dagoena, zinez ez baitakizu etorkizunean beste inorekin traturik izanen duzun. Asmorik

garrantzitsuena da zure ondoan dagoen pertsona hori zoriontsua izatea, horixe baita bizitzaren

asmo bakarra. Zer izan daiteke gauza xumeagoa edo garrantzitsuagoa?

Lev Tolstoi, Ipuinik onenak. (Egokitua)

1. Enperadoreak egindako galderen artean, zer hiru ideia nagusi ageri dira?

A. Unea, pertsonak eta bizitzaren une bakoitzeko ekintzarik egokienak.

B. Denbora, tokia eta bizitzeko pertsonarik egokienak.

C. Pertsona, eta gauzak egiteko unerik desegokiena eta unerik egokiena.

D. Denbora, pertsonarik interesgarriena eta bizitzan egin dezakezun gauzarik

garrantzitsuena. 


2. Zer nahi du enperadoreak hiru galdera horiek egitean?

A. Bere inperioan barna bidaiatzea.

B. Zoriontasunik handiena aurkitzea.

C. Bere inperioko pertsonarik abilena izatea.

D. Gai guztiak asmatzea.

3. Mendekoek eman dizkioten erantzun guztien aurrean, zergatik ez du

enperadoreak inolako saririk eman?

……………………………………………………………………………………………….

……………………………………………………………………………………………….

4. Enperadoreak nola jakin zuen zein ziren erantzun zuzenak?

A. Zenbait astez hausnarketa eginez.

B. Muino batera igoz aspaldiko adiskide bati bisita egiteko.

C. Ermitauaren hausnarketak entzunez.

D. Jauregira itzuliz.

5. Zer harreman dago zauritutako gizonaren eta enperadorearen artean, elkar

ezagutu aurretik?

A. Etsaiak dira.

B. Adiskideak dira.

C. Elkarri mendeku egin nahi diote.

D. Harreman ona dute. 


6. Zein da zauritutako gizonaren jatorrizko plana?

A. Enperadoreari eraso egitea mendi gainean.

B. Enperadoreari eraso egin eta hiltzea.

C. Enperadoreari bere ondasunak erreklamatzea.

D. Enperadorea zauritzea bere anaia gogoan.

7. Testua irakurri ondoren, zure ustez, nolakoa zen enperadorea?

A. Iraunkorra, bihotz onekoa eta gogotsua.

B. Ulerkorra, zikoitza eta tematia.

C. Burugogorra, txoriburua eta eskuzabala.

D. Mendekatzailea, setatia eta borrokalaria.

8. Zer esan nahi digu Lev Tolstoik?

A. Orainaldia bizi behar da, etorkizuneko planak eginez.

B. Egungo unea baloratu behar da eta zure lagunei lagundu behar diezu.

C. Orainaldia bizi behar da eta zure ondoan dagoenari lagundu behar diozu.

D. Orainaldia baloratu behar da eta nork bere zoriontasuna bilatu behar du.

9. Testuaren egilearen arabera, nolakoak izan behar dugu?

A. Interesatuak. 

B. Zuhurrak.

 C. Buruarinak. 

D. Eskuzabalak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina