2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Zentzumenak: dastamena, entzumena, ikusmena, ukimena eta usaimena.


Bost zentzumenak:


Zentzumen-organo guztiek garunarekin batera lan egiten dutela esan daiteke, garunera pasako diren zirrarak jasotzen baitituzte eta garunak ondoren zentzumenetan bihurtzen dituelako. Kanpoko inguruneari buruzko informazioa sentimen-errezeptoreen bidez iristen da, horiek inguruneko energia mota edo estimulu (argia, hotsa, objektuak…) nerbio-bulkada bihurtzeko gai baitira. Nerbio-bulkada horiek nerbio-sistema zentralera bideratzen dira eta bertatik garunera, jasotako informazioa prozesatu dadin. 


Zentzumenak gizakiaren organismoak inguruarekin harremanetan jarri eta hura ezagutu eta ulertzeko duen gaitasuna da. 

Ikusmenaentzumena, ukimenadastamena eta usaimena dira bost zentzumenak. Ahalmen edo gaitasun horiek gorputzeko organo zehatz batzuei lotuta daude eta bakoitza informazio-mota bat jasotzeaz arduratzen da. 

Horrela, organo desberdinak zentzumen bakoitzaren garapena ahalbidetzen dute: 
Informazio gehaigo lortzeko klikatu hurrengo ataletan:







Galdetegia:

ZENTZUMENAK-DASTAMENA:

Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on! Dastamenaren organo nagusia, mihia, ...
... muskulu lodi bat da, mintz mukoso batez estalia eta oso mugikorra.
... papilez estalita dagoen kartilago luze eta mugikorra da.
... muskulu luzea da, mintz garden batez estalia eta oso mugikorra.
Ahoan zerbait sartzen dugunean hainbat sentsazio antzematen ditugu dastamenaren bitartez. Baina zeintzuk bideratzen dute prozesu hori?
Aho-barrunbean dauden ukimen-papilen bidez burutzen da.
Aho-barrunbean dauden nerbio-zuntzen bidez burutzen da.
Aho-barrunbean multzoka dauden kimiohartzaileen bidez burutzen da.

Zertaz arduratzen dira dastamen-papilak?
Jaten ditugun elikagaien zaporea antzemateaz arduratzen dira.
Listuarekin disolbaturiko substantziak bultzatzeaz arduratzen dira.
Nerbio-zuntzen bitartez zaporeak transmititzeaz arduratzen dira.
Mihian dauden papilek lau zapore bereizten dituzte:
gozoa, garratza, mingotsa eta mina
gozoa, geza, garratza eta mingotsa
gozoa, gazia, garratza eta mingotsa
Mihiaren zein eremutan daude dastamen-papilak?
mihiaren puntan, erdialdean eta atzealdean
mihiaren puntan, aurreko zatiko bi aldeetan, alboetan eta atzealdean
mihiaren aurrealdean, erdialdean eta atzealdean

Oinarrizko lau zaporez gain...
bosgarren eta seigarren zaporeak, umamia eta gantz-azidoak hain zuzen, izan daitezkeenak atzemateko dastamen-errezptoreak ere baditugu.
bosgarren eta seigarren zaporeak, pikantea eta geza, izan daitezkeenak atzemateko dastamen-errezeptoreak ere baditugu.
milaka eta milaka dastamen-errezeptore ditugu.

Zein da dastamen-zentzumenaren funtzionamendua?
Listuarekin disolbaturiko substantziak dastamen-nerbioetara iritsi, bertan zaporeak interpretatu eta jasotako sentimena garunera bidali.
Listuarekin disolbaturiko substantziak dastamen-papiletara iritsi, horiek zaporeak bereizi eta dastamen-papilen bidez, jasotako sentimena garunera bidali.
Listuarekin disolbaturiko substantziak dastamen-papiletara iritsi, horiek zaporeak bereizi eta dastamen-nerbioen bidez, jasotako sentimena garunera bidali.

Zeintzuk dira zentzumen-errezeptoreen asaldura partzial edo erabatekoaren ondorioz sor daitezkeen gaixotasunak?

anosmia, hiposmia eta disosmia
hipoageusia, ageusia eta parageusia
hiperkeratosia, ageusia eta hiposmia

Zenbat dastamen-papila dauzka gizakiak?

Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean, baina hazi ahala galtzen goaz eta mingainekoak bakarrik gelditzen dira.
Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean eta ez ditugu inoiz galtzen.
Gizakiok 10.000 dastamen-papila inguru dauzkagu jaiotzen garenean, baina hazi ahala galtzen goaz eta aho-sabaikoak bakarrik gelditzen dira.

Non dauzkate ornodunek kimiohartzaileak?

Adarretan, ahoan eta hanketan izaten dituzte.
Ahoan izaten dituzte, arrainek izan ezik, horiek zakatzetan, azalean eta aho inguruan ere izaten baitituzte.
Ahoan izaten dituzte.






ZENTZUMENAK-ENTZUMENA:

Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zenbat ataletan banatzen da entzumen-organoa?
hiru: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria
bi: kanpo-belarria eta barne-belarria
hiru: kanpo belarria, tinpanoa eta barne-belarria
Ondorengoetatik, zein da erdiko belarriko hezurtxoetako bat?
ingudea
bestibulua
tinpanoa
Zein funtzio dauka kanal erdizirkularrak?
entzumenaren funtzioa
oreka mantentzeko funtzioa
soinu-uhinak nerbio-sistemara igortzeko funtzioa
Kanpo-belarrian barrena soinu-uhinak nora iristen dira?
entzumen-pabilioira
entzumen-hodira
tinpanora
Soinua giza belarriarentzat entzungarria izan dadin,...
... bibrazio-maiztasunak 16 eta 20.000 Hz tartekoa izan behar du.
... bibrazio-maiztasunak 30 eta 30.000 Hz tartekoa izan behar du.
… 20.000 hertzetik beherako soinua izan behar du.
Zein da gizakiok dugun hezurrik txikiena?
mailua
ingudea
estribua

Zein medizina-espezialitate arduratzen da entzumenarekin erlazionatutako gaixotasunez?
dermatologia
otorrinolaringologia
oftalmologia
Tinpanoa zulatzeak gorreria sortzen du, baina zein arrazoirengatik zulatu daiteke tinpanoa?
Kanpoko entzunbidetik objektuak sartzeagatik edo presio aldaketengatik.
Soinu oso ozenengatik edo hegazkinak hartzen duen altueragatik.
Presio aldaketengatik edo ezko-tapoi batengatik.
Entzumenaren bidez jasotzen diren hotsek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
ozentasuna, bibrazioak eta tinbrea
tinbrea, tonua eta harmonia
ozentasuna, tonua eta tinbrea
Soinuaren bolumena edo intentsitatea unitate honetan neurtzen da:
dezibeletan
dopplerretan
hertzetan



  
ZENTZUMENAK-IKUSMENA:

Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Ikusmenaren organoa begia da eta honi esker...

... inguruko objektuen kolorea, tamaina eta formen intentsitatea hauteman dezakegu.
... inguruko objektuen kolorea, egitura eta formen intentsitatea hauteman dezakegu.
... inguruko objektuen kolorea, tamaina eta argiaren intentsitatea hauteman dezakegu.
Nolakoa da ikusmenaren funtzionamendua?
Begiek inguruko objektuen informazioa jaso eta garunera igortzen dute bertan interpretatu dezagun.
Objektuen egitura begiek jaso eta garunera bidaltzen dute informazioa, bertan interpretatu dezagun.
Objektuek islatzen duten argiaren bibrazioak begiek jaso eta garunera igortzen dute informazioa, bertan interpretatu dezagun.
Zein da malko-guruinen funtzioa?
Begia garbitzeko negarra jariatzen dute, begia heze mantendu eta ez lehortzeko.
Izerdia begietan ez sartzea da beraien funtzioa.
Zikinkeria begira ez sartzea da beraien funtzioa.
Zer da kristalinoa?
Irisaren erdialdeko irekigune biribila, argi-izpiek zeharkatzen dutena.
Argi-izpiak jasotzen dituen mintza da, begiaren atzeko segmentuan dagoena.
Begiaren aurreko segmentuan dagoen disko gardena da, argi-izpiek zeharkatzen dutena.
Zer da erretina?
Begi-bola babesten duen mintza da, kristalinoak desbideraturiko argi-izpiak jasotzen dituena.
Ikus-nerbioaren zabalgunea eta kristalinoak desbideraturiko argi-izpiak jasotzen dituen mintza da.
Begian sartzen den argia kontrolatzen duen mintz biribila da.

Zein da garunaren funtzioa ikusmen-prozesuan?
Erretinara iristen diren irudiak ikusmen-nerbioei esker garunera bidaltzen dira, azkenik horrek jasotako informazio guztia interpretatzen du ikusten ari garena zer den jakiteko.
Erretinara iristen diren irudiak ikusmen-nerbioei esker interpretatzen dira eta azkenik garunera bidaltzen dira bertan informazio guztia prozesatzeko.
Argia objektuetan isladatzen da eta gure begietara iristen da, bertan informazio guztia interpretatu eta ikusten ari garena garunera iristen da, bertan forma emateko.
Zer da hipermetropia?
Gertu dauden objektuak ezin fokatzea da.
Objektuak argi ezin ikustea da.
Urrun dauden objektuak ezin fokatzea da.
Miopia duten pertsonek...
... ez dituzte objektuak argi ikusten.
... gertu dagoena ezin dute ikusi.
... urrun dagoena argi ikusteko zailtasunak dituzte.
Bitxikeria moduan, begia zerekin konpara dezakegu?
teleskopio batekin
argazki-makina batekin
prismatiko batzuekin
Ikusmena berdina da gizaki eta animalietan?
Ez, animalia-espeziea garatu ahala ikusmena ere garatzen da.
Ez, animaliek gizakia baino ikusmen zorrotzagoa dute.
Ez, animalia eta espeziearen araberakoa da.


                            
 ZENTZUMENAK-USAIMENA:

Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zein da sudurreko ileen funtzioa?
Arnasten dugun airea iragaztea.
Aireak eramaten dituen elementu usaintsuen informazioa jasotzea.
Elementu usaintsuak kirioaren bidez garunera igaroaraztea.
Usaimenak beste zentzumenik baldintzatzen al du?
Ez, ez du beste zentzumenik baldintzatzen.
Bai, dastamen-zentzumena baldintzatzen du.
Bai, zentzumen guztiak baldintzatzen ditu.
Zeintzuk dira sudurrak betetzen dituen funtzio nagusiak?
Biriketara doan airea hezetu eta berotzea, substantzia arrotzak kentzea eta usaimen-prozesuan parte hartzea.
Arnasa hartzeko airearen sarrera eta irteera izatea.
Objektuen lurrinak hautematea eta horiek prozesatzea.
Mintz pituitario horia...
... usaimenaren informazioa usaimen-erraboilera arte transmititzen duen nerbioa da.
... usaimen-mukosa bat da eta kanpotik sartzen den airea hezetu eta berotzeko funtzioa du.
... usaimen-mukosa bat da eta usaintzeko ekintza egiteko zelulak ditu.
Zeintzuk dira gizakiak bereiz ditzakeen funtsezko usainak?
kiratsa, lorea eta neutroa
garratza, gazia, mingotsa eta gozoa
kanforra, almizklea, lorea, menda, eterra, mikatza eta kiratsa







Usaimen-nerbioak...
... usaimen-informazioa garunera eramateko funtzioa duten nerbioak dira. Ondoren, garunean informazio hori interpretatu egiten da.
... mintz pituitario horiko zeluletako usaimenaren informazioa usaimen-erraboilera arte transmititzen duten nerbioak dira.
... usaimen-informazioa sudurzuloetatik mintz pituitario horiko zeluletara eramateko funtzio duten nerbioak dira.
Sudur-hobiek tratatu egiten al dute arnasten dugun airea?
Bai, horrela arnasten dugun airea organismoan tenperatura eta hezetasun egokian sartzen da.
Bai, horrela organismoan hautsik eta zikinkeriarik gabe sartzen da.
Ez, arnasten dugun airea ez da tratatzen.
Usaimen-prozesuan, usaimen-zelulek mintz pituitario horira iristen diren ... hautematen dituzte.
kinadak
nerbioak
lurrinak
Zeintzuk dira usaimenaren gaixotasun edo anomalien artean ohikoenak?
hipoageusia, ageusia eta parageusia
anosmia, hiposmia eta disosmia
hiperkeratosia, ageusia eta hiposmia
Zenbat usaimen-zelula ditu gizakiak?
Milioi bat usaimen-zelula baino gehiago ditu gizakiak sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.
10.000 usaimen-zelula ditu gizakiak sudur-barrunbearen hondoan kokatuak.
Mila usaimen-zelula ditu gizakiak sudur-barrunbearen hondoan kokatuak




ZENTZUMENAK-UKIMENA:

Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zein da ukimenaren organoa?
larruazala
eskuak
mihia
Aipa itzazu larruazalaren bi ezaugarri:
Elastikoa eta iragazgaitza da.
Iragazgaitza eta gardena da.
Elastikoa eta kolore bakarrekoa da.
Ukimen-organoaren funtzioetako batzuk...
... gorputza babestea, tenperatura erregulatzea eta toxinak kanporatzea dira.
... tenperatura erregulatzea, sentsazioak hautematea eta sendagaiak azalaren bidez hartzea da.
... sentsazioak hautematea, toxinak kanporatzea eta hileak edukitzea da.
Zeintzuk dira larruazalaren hiru geruzak?
Epidermisa, dermisa eta hipodermisa.
Epidermisa, Paciniren korpuskulua eta larruazala.
Ile-folikuluak, izerdi-guruinak eta hipodermisa.
Paciniren korpuskuluak epidermisean daude.
Egia.
Gezurra, dermisean daude.
Gezurra, hipodermisean daude.

Zein da larruazalaren geruzarik azalekoena?
dermisa
epidermisa
hipodermisa

Zein da hipodermisaren funtzioa?
Gorputzaren barruko tenperatura mantentzea.
Gorputzaren kanpoko tenperatura mantentzea.
Gorputzaren barnealdea kanpoko eragileetatik isolatzea.

Zeintzuk dira presioa antzematen duten egiturak?
Krauseren korpuskuluak.
Meissnerren korpuskuluak.
Ruffiniren korpuskuluak.

Zein animaliak erabiltzen du bere azala etsaietatik babesteko?
kameleoiak
sugandilak
karramarroak

Zein medikuntza-espezialitate arduratzen da larruazalarekin erlazionatutako gaixotasunez?
dermatologia
otorrinolaringologia
oftalmologia











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina