ENTZUMENA -> organoa: belarria
Honako hauek dira, belarriek ahalbidetzen dutena eta hotsak sumarazten dituena.
Entzumenaren gaixotasun edo anomalien artean ohikoenak:
beste animalia askok dute entzumen-sistema bat eta organo
berezi espezializatu bat hotsak jasotzeko. Gizakiari
dagokionez, belarria du entzumenaren organoa. Giza
entzumenak, hotsen dardarak jaso, eta garunera bidaltzen
ditu belarrian zehar. Hala, entzumenaren bidez hotsak jaso
ez ezik, lehendik entzundakoak gogoratu eta haiei esanahi
jakin bat emateko ere bada gai gizakia.
Entzumenaren gaixotasun edo anomalien artean ohikoenak:
- Gorreria duen pertsonak
entzumen falta dauka. Gaixotasun horrek era askotako iturburuak izan
ditzake. Gorreria mota batzuk ebakuntza baten bitartez senda daitezke.
Audiofono deritzen tresnen bitartez, gor askoren entzumena hobetzen da.
Guztiz gorrak diren pertsonei ezpainak irakurtzen eta keinuen bitartez
komunikatzen erakusten zaie.
- Otitisa: kanpo-belarriko edo erdiko belarriko hantura da. Bakteriek nahiz
Eustakioren tronpen hanturak sor dezakete eta mina eta entzumena galtzea
eragiten du. Ukitutako belarri atalaren arabera, kanpoko, erdiko edo
barneko otitisak bereizten dira:
- Kanpoko otitisa: eritasun arinak dira; horien ezaugarri
nagusiak mina eta kanpoko entzunbideko larruaren hantura dira.
- Erdiko otitisa: Eustakioren tronpan barrena eztarriraino
edo sudurreraino hedaturiko infekzioak sortuak dira; bakteria askok
sortaraziak izan ohi dira: pneumokokoak, estreptokokoak eta abar. Haur
txikietan maiz azaltzen dira. Mina, gorreria edo eta sukarra izan ohi
dira halakoetan seinaleak.
- Barneko otitisa: laberintitis izenez ere
ezagutzen dira eta barneko belarriaren hantura eragiten dute. Gehienetan
aurrerago aipatu ditugun gaixotasunen ondorio larriak izaten dira.
- Tinpanoa zulatzea: gorreria sortzen du, mintz horrek ezin baititu soinu-bibrazioak
erdiko belarrira transmititu. Zulaketa kanpoko entzunbidetik objektuak
sartzeagatik, presio aldaketengatik edo soinu oso ozenen eraginez gerta
daiteke. Batzuetan bere kabuz sendatzen da hilabete batzuen ondoren.
Entzumenari
lotutako gaixotasunez arduratzen den medizina-espezialitatea
Otorrinolaringologia da
Aholkuak
Hona hemen zure entzumena zaintzeko zenbait aholku:
- Musika oso bolumen altuan ez entzun, saiatu aurikularrak ez erabiltzen
eta telebista ikustean ez ipini oso bolumen altuan.
- Belarriak garbitzeko ez sartu ezer belarri barrura. Molestiak
sentitzen badituzu hitz egin sendagilearekin, agian ezko-tapoia eduki
dezakezu.
- Igerilekura bazoaz, saiatu beti tapoiak erabiltzen. Bainuaren ondoren,
belarri-eremua eskuoihal batekin lehortu, infekzioak saihesteko.
- Belarrian
zerbait arraroa sartzen bada (hondarra, hautsa…) ez saiatu zuk zeuk
ateratzen, joan zaitez lehenbailehen sendagilerenera.
Irakurri aurretik:
1.-Zer dakizu entzumenari buruz?
2.-Gorrik ezagutzen al duzu?
Irakurri ondoren:
1.-Zer da entzumena?
2.-Zein da bere organoa? Azalpenak eman, nola trasnmititzen den soinua belarriaren barruan:
3.-Aipatu itzazu entzumenaren gaixotasun batzuk:
4.-Aipatu itzazu entzumenaren aholku batzuk:
Ariketa osagarriak:
1.-Inoiz arazorik izan al dezu entzumenarekin? kontatu zure esperientzia:
2.-Gorren keinuen hizkuntza ezagutzen al duzu? Aipatu keinu batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina