2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Txantxangorria



Bular gorri, neguko abeslari
Deskribapen testua

«Bi hegal euriz bustian, bularra du gorri kolorekoa...», dio Itoiz taldearen kanta batek, baina zein animaliari buruz ar¡ den badakizu? 14 zentimetro inguru neurtzen duen txori potxolo eta begi beltz handiko batí buruz. Latinez Erithacus rubecula deitua eta euskaraz txantxangorria.   
  
  Seguru neguan urteko beste edozein garaitan baino gehiago ikusi duzula, eta horrek badu bere azalpena. Izan ere, negu garaian Iberiar Penintsulara migratu ohi du, gainerako urtaroak Europa iparraldean igaro ostean.

Emeak neguan soilik abesten du, bere eremua babesteko. Arrek, berriz, bikotekide bila dabiltzan garaian kantatzen dute, gainerako txantxangorri arren aldean nabarmentzeko.

Gorri koloreko bularrari esker, erraz ezagut dezakegu txori hau, baina oso zaila da arra ala emea den jakitea, helduak direnean behintzat. Batez ere, zizare eta intsektuak jaten ditu txantxangorriak, eta, bitxikeria gisa, esan behar da hamabost zizare jan ditzakeela ordu batean.

Arriskuan dauden espezieetako bat da. Horretan  kukuak badu bere errua, gehien lapurtzen dituen habiak txantxangorriarenak baitira.

  
IRAKURRI AURRETIK:

1.- Zertaz arituko da ondorengo testua?

2.- Ikusi al duzu inoiz honelako hegaztirik?

IRAKURRI ONDOREN:
1.    Nola da hegazti honen latinezko izena?
2.    Hegazti hau neguan nondik dator Iberiar Penintsulara
3.    Zergatik uste duzu bidaia hau egiten duela
4.    Noiz abesten du emeak? Zergatik abesten du?
5.    Arrak abesten duenean, zertarako egiten du
6.    Zer jaten dute txantxangorriek?
7.    Ordubetean zenbat jan dezakete?
8.    Beste hegazti batek arriskuan ipini du txantxangorria. Zeinek? Nola?

ARIKETA OSAGARRIA:
1.- Ondoren, marraztu txantxangorri bat zizareak jaten edo txorikumeei jaten ematen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina