USAIMENA -> Gaixotasunak
Usaimenari loturiko
gaixotasunez arduratzen den medikuntza-espezialitatea otorrinolaringologia da.
Honako hauek dira, usaimenaren gaixotasunen edo anomalien artean ohikoenak:
- Anosmia: usaimenik ez
izatea, edo eta, usaimenaren galera da. Kasu batzuetan gaixotasun hori
betirako izan daiteke baina beste batzuetan, denboraldi baterako izaten
da. Anomalia horren errudunak honako hauek izan daitezke: infekzioak,
zahartzea, sendagai batzuen erabilera, traumatismo ezberdinak...
- Hiposmia: usaimenaren
sentikortasuna murriztuta edukitzea da. Hainbat gaixotasunen eta lesioen
ondorioz ematen da anomalia hori. Hala ere, errudun ohikoenak arnasbideen
infekzioak eta garezurreko lesioak dira. Sudur zuloetako polipo,
hormona-nahasmendu eta hortzetako arazoen ondorioz ere sortzen da
nahasmendu hori.
- Disosmia: usaimenaren
distortsio bat da eta usain neutralak txartzat hartzea eragin dezake.
Adinean aurrera
egin ahala, usaimenak hautemateko gaitasuna murriztu egiten da: 80 urtetik
aurreragoko pertsonen % 75ak usainak hautemateko gaitasuna gutxitua du.
Katarroa eta
hotzeria dugunean usaimenaren zentzumena gutxitzea ere ohikoa da. Sudur-hobiak
mukiz beterik daudenez usainak ezin dira usaimen-errezeptoreetaraino iritsi.
Gainera, usaimena eta dastamena loturik dauden zentzumenak direnez, katarroa
dugunean ezin dugu janariaren zaporea ondo bereizi.
Hona hemen zure
usaimena zaintzeko zenbait aholku:
- Sudur-hodiak garbi edukitzea komeni da, inolako muki eta hautsik gabe.
- Zain itzazu arnas-gaixotasunak: alergiak ez kontrolatzeak,
usaimen-galera ekar bailezake.
- Erretzaileak
dauden tokiak saihes itzazu, tabako-kea arnasteak zure organismoari kalte
egin diezaioke.
Irakurri aurretik:
1.- Ba al dakizue zer den usaimena?
2.-Zeintzu dira giza gorputzeko 5 zentzuak?
Irakurri ondoren erantzuteko galderak:
1.-Zer da otorrinolaringologia?
2.-Aipatu itzazu usaimenaren 3 gaixotasun:
3.-Zer gertatzen da usaimenarekin zahartzen garenean?
4.-Aipatu itzazu usaimena zaintzeko hainbat aholku
Ariketa osagarria:
1.-Burutu ezazu textuaren inguruko laburpen bat (6-8 lerrotan): " Usaimena ":
2.- Iritzia: 5 lerrotako iritzia eman:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina