2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

Magallanes - Elkano expedizioa

Magallanes eta Elkano

Magallanes-Elkano espedizioa 1519-1522 urteen bitartean burutu zen (XVI. mendean). Fernando Magallaes espedizioaren kapitaina izan zen, baina Filipinetan hil ondoren (1521), Juan Sebastian Elkano (Getaria) izendatu zuten kapitain. Karlos I.a, Espainiako erregeak, itsasbide komertzial berri baten aurkikuntza egitea agindu zuen. Itsasbide berri hau, Portugaleko mugetatik pasa gabe, espezia berriak lortzeko asmoarekin egin zen eta Elkanoren erabakiaren ondorioz, zirkumnabigazioa osatzeko baliatu zuten.


Magallanes Moluka uharteetan hil zen (Filipinas, 1521)
borroka baten ostean.


Aurrekariak - Testuingurua
Itsasbide Komertzialak
Espedizioa XVI. mendearen hasieran gauzatu zen. XV. mendean, aurrerapen handiak egon ziren nabigazioan, batik bat Portugal eta Espainian. Honek ekarri zituen itsasbide berriei esker, merkataritza hobekuntzak egon ziren (“iraultza komertziala”). 

Baina, Turkiarrek Konstantinopla hartu zuten, eta Ekialde eta Mendebaldearen arteko merkataritza itxi zuten, mediterraneoko itsas merkataritzaren ibilbide nagusiak itxi edota baldintzatu zituzten. Horrela, Europak Asiako espezien eta gainerako produktuen hornidura galdu zuen eta honek arazo ekonomikoak eragin zituen. Orduan, portugaldarrak eta espainiarrak arazo hau konpontzeko itsasbide berrien bila joan ziren; adibidez, Cristobal Colón edo Magallanes eta Elkano. 

Tordesillasko Ituna
1494an, Tordesillasko Ituna sortu zuten eta hainbat muga ezarri zituzten itsasbide berriak bilatu ahal izateko; Ozeano Atlantikoan egindako lerro baten bidez, munduko eragina bitan banatuta geratu zen. Alde batetik, Espainiak mendebaldeko eremuaren kontrola zuen; honek Amerikako kontinentearen zati handi bat hartzen zuen, baita Kanariar Uharteak ere. Bestalde, Portugalek ekialde osoa kontrolatzen zuen; Afrikatik Indiako Ozeanora eta Hego Amerikako ekialdeko zati bat (Brasilen kolonizazioa ahalbidetuko zuena).


Tordesillako itunaren bereizketa Espainia eta Portugal artean

Tordesillasko itunaren bereizketa
Aurrekoa kontuan hartuta, Espainiak interes handia zuen Asiarako itsasbide batean, ez zekarrena Afrika inguratuz hegoalderantz nabigatzea, eta gero ekialderantz Indiaraino joatea.

1519an, Atlantikotik Ozeano Barera joateko lehorreko pasabidea zegoela bazekiten. 1513an, Vasco Nuñez de Balboa konkistatzaile espainiarrak, ordurarte ezezaguna zen Ozeano Barea Chucunaque ibaiaren mendilerroaren tontorretik ikusi zuen (gaur egungo Urrucallala mendiak, Panama), eta "Hegoaldeko itsasoa" deitu zuen.


Hego Ameriketan Magallanesek igarobide bat aurkitu zuen,
gerora bere izenarekin ezaguna egingo zen.

Mapak
Fernando Magallaesek, espezien uharteetara, Moluketara (Filipinas), mendebalderantz nabigatuz iristeko (eta ondoren Espainiara itzultzeko) aukera zegoela uste zuen, bere itsasontziekin ekialderantz Afrikako mendebaldeko kostalde osoa inguratuz joan beharrik gabe. Bidaia oso zaila zen, ez baitzegoen nabigazio-kartarik munduko alde horretan. 

1519ko mapek ez zuten Magallanesek jarraitu nahi zuen ibilbidea kartografiatu; soilik Caribeko uharte batzuk eta Erdialdeko Amerikatik Brasilgo iparralderaino zeuden kostaldeak agertzen ziren, baina hegoalderago ez zen ezer azaltzen. Ekialdean, Asia eta Afrikako kostaldeak erakusten zituzten mapak ez ziren oso zehatzak. 


Magallanes-Elkano expedizioaren ibilbidea (1519-1522)


1516ko Waldseemueller karta




Garaiko zientzia eta teknologia
XV-XVI. mendeetan, garaiko gizartea eraldatu zuten hainbat aurrerapen zientifiko eta teknologiko gauzatu ziren. Hauek dira aipagarrienak:


  • Garai honetan, mundua biribila zela bazekiten; hala ere, dena baino txikiagoa zela pentsatzen zen. 
  • Amerikarako bidaiekin hainbat animalia, landare eta gaixotasun trukatzen dira Europarekin.
  • Kopernikok planetek Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzatela esaten du.
  • Herri katolikoetan Egutegi gregoriotarra onartzen da.
  • Juan Ponce de Leon eta Vasco Nuñez de Balboak Ozeano Barea ikusten dute ekialdetik.
  • Juan Sebastian Elkano eta Fernando Magallaesek munduari bira ematen diote.
  • Francisco de Orellanak Amazonas ibaia nabigatzen du.


Aurreprestaketa - Finantziazioa

Armada del Maluco
Magallaesek Portugalgo erregeari, Manuel I.ari, bide komertzial berriak aurkitzeko asmoak azaltzean, Manuel I.ak, haren proposamena bertan behera utzi zuen, honek Asiarantz Afrika inguratuz nabigatzeko bide bat jada ezagutzen zuen eta bide berri bat finantziatzeko beharrik ez zuelako. Orduan, Magallaesek, Espainiara joatea erabaki zuen, orduko Karlos I.a errege gazteari, bere proiektu ausarta erakusteko. Karlos I.ak proiektua onartu ondoren, 1518ko martxoaren 22an, Valladoliden, Magallaesi "nuestros adelantados e governadores de las dichas tierras e yslas” titulua ematen zioten. Bidaia osoa finantzatzeko, erregeak, Karlos I.a, lortu zuten 8.346.379 marabedietaik, %77 eman zien.


"Moluketako armada" 5 ontziz osatua zegoen;
San Antonio, Trinidad, Victoria, Santiago eta Concepción.


Hornidura
Victoria ontzia, Moluketako armadako 5 ontzietatik handiena eta indartsuena. Ontzi honek bakarrik lortu zuen munduari bira ematea.
8.346.379 marabedietatik, 1,252,909 janaria erosteko izan ziren, ia itsasontziak bezain garestiak. Ontzi bakoitzeko janariaren %80a, galletak eta ardoa ziren. Hortaz aparte, irina, gazta, almendrak, pikuak, ziapea eta haragi gazia ere eraman zuten. Ontzi batzuetan haragia bizirik eraman zuten, zazpi behi eta hiru txerri. Azpimarratu behar den elikagai bat, irasagar-okela da, Elkanok jaten zuena. Irasagar-okelak, jakin gabe eskorbutoa prebenitzen zuen, C bitamina kantitate handia zuelako.

Ontziak
Espedizioa, hasiera batean, bost ontziz zegoen egituratuta, 235 gizonekin Magallaesen agindupean: Trinidad, Victoria, Santiago, Concepción eta San Antonio, Trinidad itsasontzia ikur gisa zutelarik.

Victoria izan zen nabigazioa amaitu zuen itsasontzi bakarra. Ez da ezagutzen itsasontzien konfigurazioaren xehetasunik, ez baitago inongo itsasontziren ilustrazio garaikiderik.

Elkano itsas-gizonak, 1522an, munduari bira ematen lehen pertsona izan zen.

Tripulazioa
Juan Sebastian Elkano, itzulerako bidaiaren buru izango zena, Gaspar de Quesadak gidatutako Concepción ontziaren maisu moduan abiatu zen. Espedizioan Antonio Pigafetta ere zihoan, bidaiaren kronika bat idatziko zuena. Ontzidia “Armada del Maluco” izenarekin izendatu zuten, espezien uharteengatik (Molukak, gaur egungo Filipinas), eta ontzi bakoitzak bi urterako elikagaiak zituen.

Azkenik, 1522. urteko irailaren 6an, 3 urteko bidai luze baten ostean, 18 itsas-gizonek, munduari bira ematea lortu zuten. Beraien kapitaina Elkano zen, eta 5 itsasontziz osaturiko armadatik batek bakarrek iraun zuen bukaerararte: Victoria ontzia. Beste 4 ontziak (San Antonio, Trinidad, Santaigo eta Concepción) itsasoan hondatu ziren.


Irakurri aurretik:
1.-Ezagutzen al dituzu Magallanes eta Elkano? Zer dela eta dira ezagunak?

2.-Nongoa zen Elkano?


Irakurri ostean:
1.-Zer da Tordesillako ituna? Zein urtetan sinatu zen? Zein herrialderen artean?

2.-Itsas bide komertzilekin zein bi lurralde nahi zituzten komunikatu?

3.-Zein ontzik lortu zuen munduari bira ematea? Nola deitzen ziren "Moluketako armada"ko ontziak?

4.-Noiz iritsi zen Elkano bueltan Espainiara? zein ontzitan eta zenbat itsas-gizonekin batera?


Ariketa osagarriak:
1.-Marraztu ezazu "Moliketako aramada"ko itsasontzi bat:

2.-Testuaren laburpena burutu ezazu (5 lerro):


2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

Andres Urdaneta eta itzulerako bidaia - tornaviaje

Andrés Urdaneta itsas gizona (1565)

ANDRES URDANETA eta itzulerako bidaia
José Ramón de Miguel Bosch


Bi mende baino gehiago, espainiar itsasontziek Pazifikoa Mexikotik Filipinetara zeharkatu zuten, Espainiako Inperioaren funtsezko garrantzia duen bidea irekiz, batez ere Espainiak zituen lurraldeekin komunikatzeko: Asiako ekialdeko (Txina) eta hego-ekialdeko  (Filipinak edo Molukak) merkataritza bultzatuz.

Merkataritza bideen existentzia inperio baten esparruan beharrezkoa da, eta espainiar inperioak bere merkataritza bideak zabaldu zituen: Amerikan eta Atlantikoan, eta Ozeano Barean hain zuzen ere.

Gaztelako Erresumak (jadanik "Espainia" deitzen zena) ekialdeko Europako merkataritzan parte hartzeko irrikan zegoen (portugaldarrek hasita) eta, gainera, bere ondasunak handitzeko, eta bide batez kristautasunaren mugak zabaltzeko, islamarenak murriztuz.



Tornaviaje

Joan eta itzulia edo " el tornaviaje "


Gaztela (Espainia) Moluca uharteetara (gero Filipinak deituko zirenak) iritsi zen unetik, Magallanes eta Elkanoren eskutik (1521-22), Gaztela eta Moluka artean joan-etorriko bide komertziala eraiki nahi zuen. Bere garaian "zetaren bidea" eraiki zuten bezala italiarrek, Marco Poloren eskutik.


                  Portugaldarren bidea Moluka uharteetara iristeko (Filipinak)


XVI. mendearen hasierara arte, bertara iristeko ohiko ibilbidea portugaldarrek inauguratu zuten, Portugaldik abiatuz, Atlantikotik pasatzen zen, gero Afrika inguratzen zuen, jarraian Indiako ozeanoan sartuz, Indiako azpikontinentea gainditu eta gaur egun Malasysia eta Indonesiara eta Filipinetara iritsiz. 


Felipe II. Espainiako erregea (1565)

Portugaldarrek ireki zuten bidea oso luzea zen. Orduan Gaztelako erregeak, Felipe II.ak, Urdanetari beste bide bat aurkitzeko eskatu zion.

Moluka uharteak edo Filipinak menperatzeko, eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko, beharrezkoa zen itzulerako bide bat aurkitzea Pazifikotik Espainia Berriraino. Aurreko itzulerako  bidaien bost saiakerek kale egin zuten eta Urdaneta zen erronka hura konpon zezakeen bakarra.

Espedizioa, Legazpi buru zuela, 1564ko azaroaren 21ean abiatu zen Espainia Berriko La Navidad portutik. Urdanetak proposatutako hiru alternatibetatik bat jarraituta, biderik ekuatorialenean barrena nabigatu zuen. Bide hau aski ezaguna zen, Saavedrak eta Villalobosek dagoeneko erabili baitzuten joateko.


Tordesillako itunaren mapa

Urdanetak ondo baino hobeto erakutsi zuen bere kalkuluak zehatzak zirela eta Pazifikoa ondo ezagutzen zuela. 1565eko urtarrilaren 21ean Guam irla gertu zutela ohartarazi eta biharamunean begiztatu zuten; espedizioaren pilotuek jada Filipinetan zeudela uste zuten; otsailaren 13ra arte, ordea, ez ziren bertara iritsi.  

Behin Filipinetan, bertako artxipelagoaren hainbat irla esploratu zituzten behin betiko kokaleku baten bila. 1565eko martxoaren 15ean, esplorazioekin jarraitzen zuten bitartean, Bohol-en ainguratu zuten, Itzulerako bidaia egiteko erabiliko zuten San Pedro ontzia konpontzeko zur asko baitzegoen bertan.   

Horretarako bidalitako fragataren aldeko txostenek eraman zuten Legazpi Cebú behin betiko kokaleku gisa aukeratzera konkista hasi behar zuten espedizionarioentzako. Ontzidia apirilaren 27an joan zen hara eta, hizkuntza ezaupideak zituenez, Urdaneta izan zen lehena ontzitik jaisten bertakoekin negoziatzeko (dirudienez, Asiako hego-ekialdeko zati handi batean harreman-hizkuntza zen malaysieraz ondo hitz egiten zuen eta tokiko zenbait hizkuntza ere ezagutzen zituen).  

Filipinetan behin betiko kokalekua finkatu ondoren, Espainia Berriarekin lotuko zuen bide egonkorra aurkitzea besterik ez zen geratzen.


ITZULERAKO BIDAIA " tornoviaje "

1565ean Filipinetatik Mexikora egindako itzulera gertaera garrantzitsua izan zen  nabigazioaren historian. Ordura arte egindako bidaiarik luzeena zen; 7.644 milia nabigatu zituzten bide ezezagun batetik.  

Bidaia garrantzitsu hau 18 urteko mutil baten aginduaren eta 57 urteko fraide baten zuzendaritza teknikoaren menpe egin zen. Lehena, Legazpiren iloba Felipe Salcedo zen eta bigarrena, Urdaneta. Azken honek ematen zuen konfiantzak soilik azaldu dezake beste edozein egoeratan ausarkeria suizida hutsa izango zena. 

Bere kalkuluekin bete-betean asmatu zuen, izan ere, Espinosa pilotuak, kontinente amerikarrera zegoen distantzia balioestean, bere egunkarian idatzi zuen Urdanetaren ustez  egungo Mendozako Lurmuturretik 270 legoara zeudela. Distantzia hau 15 egun nabigatu eta gero egiaztatu zen.  

Kalkuluaren bidez soilik nabigatuz, 7000 miliaren ondoren ezinezkoa izango litzateke horrelako zehaztasuna lortzea.
Irailaren 18an Kaliforniako Santa Rosa uhartea begiztatu zuten, eta honenbestez amaitzen zuten Pazifikoa mendebaldetik ekialdera zeharkatuz egindako lehen bidaia. Eskifaia akituta zegoen, baina jateko eta edateko premia handirik gabe. Egun hartatik aurrera, azkar jaitsi ziren kostaldetik Urdanetak hautatutako herriraino: Acapulcoraino, hain zuzen ere. Urriaren 8an porturatu ziren.  

Urdanetaren ezintasunaren mito zabaldua desegin ez ezik, itzulerako bidaia azkarra eta ezbeharrik gabekoa ere izan zen, inprobisaziorik gabekoa. Bidaia horren emaitza zuzenek 1815. urtean Manilatik azken galeoia itsasoratu zen arte iraun zuten; emaitza ez zuzena, berriz, beste honako hau da: bide hori mundu modernoaren itsas bide nagusienetako bat da egun.

Espaina Berrira itzuli eta Audientziaren aurrean aitortu ondoren, Urdaneta Gaztelara joan zen Felipe II.ari kontuak emateko.

Behin Gaztelan, gure gizonak Tordesillasko Itunaren baldintzetan oinarritutako irlen jabetzari buruzko “Parecer del P. Andrés de Urdaneta” agiria idatzi zuen 1566ko urriaren 8an.

Izapide hau bete eta Indietako Kontseiluaren baimena eskuratu ondoren, Mexikoko San Agustín komentura itzuli eta 1568ko ekainaren 3an hil zen.     

"Tornaviaje"a Asia ekialdearen (Molukak, Filipinas eta Txina) eta Europaren arteko bide komertziala bultzatzeko balio izan zuen, 1914an Panamáko kanala ireki zen arte.


Irakurri aurretik:
1.-Ezagutzen al duzu Andrés Urdaneta itsa gizona?

2.-Non daude Moluka uharteak?


Irakurri ondoren:
1.-Definitu ezazu "tornaviaje" edo joan-itzuliko bidaia:

2.-Aipatu ezazu portugaldarren bidea Portugaldik MOluka uharteetaraino:

3.-Espainiako zein erregek agindu zion Urdanetari itsas bidaia egitea?

4.-Urdanetak zein urtetan egin zuen "tornaviaje" bidaia?


Ariketa osagarriak:
1.-Marraztu ezazu Urdanetaren "joan-itzulia" bidearen mapa bat.

2.-Andrés Urdanetaren biografia txiki bat osatu (5 lerro):




2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

America: herrialdeak eta hiriburuak

 América; Norte, Central-Caribe, Sur


América del Norte

1 Canadá Ottawa
2 Estados Unidos Washington
3 México Ciudad de México

América Central
1 Belice Belmopán
2 Costa Rica San José
3 El Salvador San Salvador
4 Guatemala Ciudad d Guatemala
5 Honduras Tegucigalpa
6 Nicaragua Managua
7 Panamá Panamá

América Central - Caribe:


1 Antigua y Barbuda: Saint John's
2 Bahamas: Nasáu
3 Barbados: Bridgetown
4 Cuba La Habana
5 Dominica: Roseau
6 Granada: Saint George
7 Haití Puerto Príncipe
8 Jamaica Kingston
9 República Dominicana S. Domingo
10 San Cristóbal y Nieves: Basseterre
11 San Vicente y las Granadinas: Kingstown
12 Santa Lucía: Castries
13 Trinidad y Tobago: Puerto España


América del Sur

1 Argentina Buenos Aires
2 Bolivia Sucre
3 Brasil Brasilia
4 Chile Santiago de Chile
5 Colombia Bogotá
6 Ecuador Quito
7 Guyana Georgetown
8 Paraguay Asunción
9 Perú Lima
10 Surinam Paramaribo
11 Uruguay Montevideo
12 Venezuela Caracas