Laguntza txakurra eman diote Markel Lopezi.
Goierri, Gizartea2011/11/25, Goierriko Hitza
ALBISTEA
Urretxuko Markel mutil bizia da eta orain oso pozik dago bere herriko udalak txakur bat oparitu diolako. Baina, zergatik? Ikus dezagun:
Markelek gaixotasun bat du eta laguntza behar du, horregatik txakur hau bere laguntza txakurra izango da. Zer egin dezake txakur batek? Markelen txakurrak Antxoa du izena eta eguneroko bizitzan laguntzen dio, adibidez galtzerdiak kentzen dizkio. Markelen azala tximeletarena bezain hauskorra da, epidermolisi builoso izeneko gaixotasun arraroa dauka jaio zenetik, orain 11 urte.
Teo Mariscal erakundeko zuzendaria da, “animalia batek lagundu dezakeen eremuetan lan egiten dugu”. Laguntza eta terapiaren alorrak dira, batik bat. Adibideak eman ditu Mariscalek. Chilen epaitegian deklaratu behar duten haurrekin lanean ari dira, “zakurrek une horietako tentsioak arintzen dituzte”. Umeak zakurra ondoan dauka prozesua hasi eta bukatzen den arte. “Emaitzak zoragarriak dira”. Kolonbian sexu-abusuak jasan dituzten haurrekin egiten dute lan; bi milatik gora haur. “Zakurrek umeei psikologoekiko hurbiltasuna lortzen laguntzen diete”.
Bocalanen jardueraren beste eremua autismoa da. “haur autisten zenbait portaera baretzen dituzte zakurrek, gelditu ere. Lo egiten laguntzen diete, autistek ez baitute oso ondo lo egiten”. Antxoa zakurra eman eta gero, Mikel Lopezek dio zakurrak erortzen zaizkion gauzak jasotzen dizkiola, galtzerdiak kendu, ateak zabaldu, argiak itzali… Saioa Arrizabalaga da Markelen ama, “ematen digun laguntza guztiaz gain, zakurrak beste maila batean ematen diguna dago. Markelen gurpil-aulkiaren aurrean geratzen denak zakurragatik galdetzen du orain, lehen haurrari begira gelditzen zen”.
Irakurri aurretik:
1.- Ba al dakizue zer den laguntza zakurra?
2.- Zer egin dezake laguntza txakur batek?
3.- Ezagutzen al duzue laguntza txakurra erabiltzen duen norbait?
1.-Esan ondoko baieztapenak egia ala gezurra diren:
2.- Markelek
orain 11 urte baditu, zein mailatan egongo da datorren ikasturtean?
3.- Zertarako
dago hezita Antxoa txakurra?
4.- Badakizue
zer den gobernuz kanpoko erakunde bat? Ezagutzen al duzue baten bat?
5.- Zertan
lan egiten du Bokalan gobernuz kanpoko erakundeak?
6.- Nola
laguntzen diete txakurrek Chilen epaitegian deklaratu behar duten haurrei?
7.- Eman
ezazue Bokalan erakundea lanean aritu den kasuetako adibide pare bat.
8.- Zertan
laguntzen dio Antxoa txakurrak
Markeli?
9.- Zuen
ustez psikologikoki nola laguntzen dio Antxoak
Markeli?
Pentsa ezazue datorren ikasturtean Markel zuen gelan egongo dela.
- Nola lagunduko zeniokete?
- Zuen gela egokituta dagoela uste duzue edo aldaketaren bat egin beharko litzateke?
- Nolako harrera egingo zeniokete?
I
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina