2024(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Españako Gerra Zibila (1936 - 1939): Errepublika eta Frente Nazionala elkarren aurka

Gerra Zibileko Elgoibarko frontea ezagutzen (1937)

 

Errepublikako soldadu bat tiro bat jaso ostean (1936).


Españako Gerra Zibila 1936. eta 1939. urteen artean Españan, Hego Euskal Herria barne, jazotako gerra izan zen. Españako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen. Gerra hartako aldeek Altxamendu Nazionala deitu zioten eta beste batzuek matxinada faxista.

Nacionalak (Franco) urdinez eta Errepublikakoak gorriz.


Zergatik gertatu zen Españako Gerra zibila?

Españako eskuindarrek ez zuten onartu ezker alderdien Fronte Popularrak Españako gobernua lortzea; Errepublikaren aldekoak, erregerik nahi ez zutenak. 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez, Fronte Popularrak, ezkerreko alderdiez osaturikoak, agintea eskuratu zuen, eta honek eskuindarren haserrea eragin zuen. 

Uztailaren 17an eta 18an, Españako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka eta, porrot egin zuenez, herrialdea bitan zatitu zen. 


Zein talderen artean gertatu zen?

Españako Gerra zibila 2 talderen arteko gerra izan zen: Errepublikarrak eta Nazionalak (Franco). 3 urte iraun zituen, 1936tik 1939ra, eta milioi erdi pertsona hil ziren: guda zelaian 300.000 eta errepresioaren ondorioz 200.000. 


Zein taldek irabazi zuen gerra?

Gerraren irabazleak Nazionalak izan ziren, Franco generalaren agindupean zeudenak. Galtzaileak Errepublikakoak izan ziren eta hauetariko asko Españatik ihes egin zuten. 1939. urtean Gerra zibila bukatu zenean España guztiz apurturik gelditu zen eta aipatu bezala guztira 500.000 hil ziren. Jendeak gose handia igaro zuen, lur eremuak hondatuta zeudelako. 


Francisco Franco jeneralak, Caudillo tituluarekin España gobernatu zuen (1939-1975).


Nola eragin zuen Españako gerrak gure herrietan?

Españako Gerra Zibilak Hego Euskal Herrian hondamendia ekarri zuen, bitan zatitu zuelarik: alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Alderdi Karlistak, Euskal Herriko zenbait gunetan oso indartsua zenak, eskuindarren alde jo eta berehala Nafarroa eta Araba gehiena eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. 

Gernika margolana (Picasso).

Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. 

Gerraren ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna kendu zien; Arabak eta Nafarroak, ordea, mantendu egin zuten. Euskaraz hitz egitea ere debekatu zuten.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina