RUGBY
Nola jolastu?
Entsegua lortzeko, erasoan doan taldeak egin ditzazkeen jokaldiak hauek dira:
Entsegua
- Jokalariak, baloia eskuetan daramala, aurkariak ekidin eta entsegu zonalderantz korrika egin.
Pasea
- Atzerantz edo alde baterantz paseak eman (eskuekin aurrerantz ezin daiteke paserik eman, soilik ostikoa emanez).
Ruck
- Ruck (baloia lurrean dagoenean sortzen den talde formazioa) eta maul (baloia taldeko batek eramanez sortzen den talde formazioa). Taldekideek osatutako formazio hauek aprobetxatuz ere aurrera egin daiteke.
Melé
- Baloia zelaitik irteten denean, touch-a ematen da, eta falta ez larria egonez gero, scrum-a edo melé-a ematen du epaileak. Falta ez larriak izanda, bi taldeak baloia lehiatzeko aukera dute.
Plakajea
Segurtasuna dela-eta, bu rutik eta lepotik heltzea guztiz debekatuta dago. Erasoko jokalari hauek lurreratuak izanaren ondorioz sortzen dira ruck edo talde formazioak baloia askatzeko.
Baloia ez da beti zelai barruan egoten, eta beti ez dira arauak jarraitzen.
Horregatik, baloia jokoan jartzeko bi modu ditugu:
Alboko sakea
Melé / scrum
2.- Falta txiki bat egiteagatik, baloia aurrerantz ematerakoan edo baloiak eskuetatik ihes eginez gero, melé-a (scrum) sor tzen da. Talde bakoitzeko zortzi jokalarik hartzen dute parte,
gehienetan 3-4-1 formazioa osatuz, hau da, aurrean hiru, beraien atze aldean beste lau eta azkenik bat.
Denak egin behar dute bultza aurrerantz, beste taldea atzeratzeko asmoz.
Zein da helburua? Bultza eginez, barrura sartzen den baloia, orpoen bitartez atzeratzea 9 zenbakiaren eskuetara iritsi arte.
Pasiloa
Jokalarien posizioak zelai barruan:
1. Ezker pilarea
2. “Talonadorea” edo “Hooker”
3. Eskuin pilarea
4. Bigarren lerroa
5. Bigarren lerroa
6. 3. lerroa / “Flanker”
7. 3. lerroa / “Flanker”
8. 3. lerroko erdia / “8 zkia”
9. “Mele erdia” “Scrum Half”
10. Irekitze erdilaria “Erdiko irekidura”
12. 1. zentroa
11. Ezker hegala
13. 2. zentroa
14. Eskuin hegala
15. Atzelaria edo “Fullback”
Irakurri aurretik:
1.-Jolastu al dezu inoiz rugbyan?
2.-Zenbat jokalariz dago osatua rugby talde bat zelai jokoan?
Irakurri ondoren:
1.-Zein da rugbyaren helburua?
2.-Zeintzu dira rugbyko jokaldiak?
3.-Baloian jokoan jartzeko zein modu daude? Azaldu:
4.-Zer egiten dute taldeek partida bukatzean?
Ariketa osagarriak:
1.-Marraztu ezazu rugbyko plakaje bat:
2.-Zein posiziotan gustatuko litzaizuke jokatzea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina