DILEMA MORALA (LH - 2.Z / 2. dilema)
Josune normalean gaizki portatzen da eskolan eta sarritan gelakideak molestatzen eta zirikatzen ditu.
Gainera, ez die gainontzeko ikaskideei behar den moduan ikasten uzten.
Baina atzo, normalean baino hobeto portatu zen eta irakasleak sari bat eman zion bere jarrera onarengatik.
Maialen, ordea, ez dago ados Josunek jasotako sariarekin. Maialen orokorrean ondo portatzen da
eta irakasleak ez du inoiz bere jarrera egokia saritu.
Ikasle gehienek Josune zoriondu dute eta egun guztietan jarrera ona izatera animatu dute.
Baina Maialenek ez du Josune zoriondu uste duelako jaso duen saria ez dela bidezkoa.
Maialenek egin duen gauza bera egingo al zenuke?
-------------------------------------------------------
Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako):
Ikasleek ulertu behar dute pertsona guztiak ez daudela baldintza berdinetan.
Pertsona batzuei egindako esfortzua saritu behar zaie, nahiz eta beste batzuk gauza berdina lortzeko
esfortzurik egiten ez duten. Konparaketak ez dira onak. Horregatik, garrantzitsua da norberak ahalik
eta gehien gehitzea ingurukoek zer egiten duten begiratzen egon beharrean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina