2023(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna: azaroaren 25a

 

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna urtero azaroaren 25ean ospatzen den nazioarteko eguna da. Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak erabaki zuen egun hori ospatzea, 1999ko abenduaren 17an onartua.


Egun garrantzitsu hau Dominikar Errepublikak proposatu zuen, eta beste hirurogei herrialdek babestu zuten. Hain zuzen ere, egun hau emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko helburuarekin sortu zen.


Jatorria

Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen 1999an. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. 

Urte horretatik aurrera, emakumeen talde eta mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako egun bezala. Azkenean, 1999. urteko abenduaren 17an Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.


 Mirabal ahizpak

Mirabal ahizpen borroka

1950eko hamarkadan, Dominikar Errepublikan, Mirabal ahizpek gogor borrokatu zuten Trujillo diktadorearen erregimenaren aurka. Horren ondorioz, behin baino gehiagotan kartzelatu, bortxatu eta torturatu zituzten. Nolanahi ere, gertatutakoa jasan arren, ez ziren errenditu.

Santo Domingon, 1960ko maiatzaren 18an, hiru ahizpetatik bi epaitu egin zituzten, baita haien senarrak ere. Estatu dominikarraren segurtasunari erasotzeagatik salatu zituzten eta ondoren kartzelaratu. Senarrak izan ezik abuztuaren 9an aske utzi zituzten bi ahizpak.

Mirabal ahizpak senarrak bisitatzera joan ziren kartzelara eta kartzelatik etxerako bidean, errepidean zehazki, Inteligentzia Militarraren Zerbitzuko heriotza-eskuadroi batek gelditu zituen. Bertan hil egin zituzten eta jipoitu egin zituzten, jendeak auto-istripuz hil zirela pentsa zezan.

1962an epaitu zituzten hiru ahizpen hiltzaileak. Hainbat urtetako kartzela-zigorra ezarri zieten, baina ez zuten asko iraun espetxean. Azkenean, Dominikar Errepublikatik ihes egitea lortu zuten Trujilloren aldeko hainbat talderi esker.


NBE-k aipatu dituen datu kezkagarriak:

  • Mundu osoan hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa eta sexuala jasaten du.
  • Ezkondutako emakumeen % 52k bakarrik erabakitzen du harreman sexualaren inguruan, antisorgailuen erabileran adibidez.
  • Gaur egun bizi diren 750 milioi emakume inguru 18 urte bete baino lehen ezkondu ziren.
  • Mundu osoko salerosketa biktimen % 71 emakumeak dira eta 4 kasutatik 3 sexu esplotazio kasuak dira.
  • Emakumezko biktimen kasuen % 50ren egilea bere mutil laguna edo familiako kide bat da; gizonezkoetan, berriz, 20 biktimetatik batena.


Gure gizarteen ehunean, neurri kezkagarriko problematika bat dago:

Genero-indarkeria. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), osasun globalaren funtsezko erakundea den aldetik, 2022an problematika horren errealitatean murgiltzen gaituzten datu adierazgarriak ematen ditu. Estatistika horiek munduko hainbat eskualdetan egindako azterlan sakonetan eta inkestetan oinarritzen dira, eta emakumeek hainbat testuingurutan jasaten duten indarkeriaren garrantzia argitzen dute.


Bikote intimoak eragindako indarkeria fisikoa eta sexuala:

OMEren arabera, mundu mailan, hiru emakumetik batek, gutxi gorabehera, indarkeria fisikoa edo sexuala jasan du bere bikotekide intimoaren eskutik bizitzako uneren batean.

Bikotetik kanpoko sexu-indarkeria:

Kalkulatzen da mundu mailan emakumeen % 7k sexu-indarkeria jasan duela bere bikotekide intimoa ez den norbaiten eskutik.

Hilketa gehiagorik ez!

Feminizidioa:

OMEk nabarmendu du, mundu mailan, feminizidioa arazo larria dela. Kalkuluen arabera, mundu osoko emakumeen hilketen % 38 inguru beren bikotekide gizonezkoek egiten dituzte.

Feminizidioari stop!

Generoan oinarritutako indarkeria lan-eremuan:

OMEk generoan oinarritutako lan-arloko indarkeria ikertu du, eta nabarmendu du emakumeek diskriminazioari, sexu-jazarpenari eta indarkeriari aurre egin diezaieketela beren lantokietan.

Sexu-indarkeria eta genero-indarkeria:

OMEk sexu-indarkeria eta genero-indarkeria ere jorratu ditu ugalketarekin lotutako testuinguruetan, emakumeen genitalen mutilazioa (EMG) eta beste praktika kaltegarri batzuk barne.

-----------------------------------------------------------------------------------------------

Galderak:

1.- Zergatik ospatzen da azaroaren 25a?

2.- Zer aldarrikatzen da azaroaren 25ean?

3.- Zer indarkeria mota daude generoen artean?

4.- Zer esan nahi du "Feminismo" hitzak zuretzat? Zergatik da garrantzitsua?

5.- Zeintzu datu estatistikok deitu dizute arreta gehien?

6.- Genero indarkeriaren inguruan zure hausnarketa idatzi eta aipatu zeintzu irtenbide proposatuko zenituzke:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina