Aurkikuntza geografikoen aroa, Aro Modernoa
Aro Modernoak (1492 - 1789, XV. - XVIII mendeen artean) gizakiaren berpizkundea ekarri zuen. Erdi Aroko (476 - 1492, V. - XV. mendeen artean) iluntasuna atzean utzi eta gailu berriak asmatu ziren:
- Inprenta; liburuak egiteko metodo praktikoa eta azkarra.
- Ipar horratza eta kartografia (mapak); munduan zehar bidaiak egiteko aproposak.
- Suzko armak; bombarda, la culebrina o la espingarda esaterako, beste herrialde batzuen kontra borrokatzeko.
Magallaes eta Elkanoren espedizioa gizakiak munduari egindako lehen bira bezala ezagutzen da. Bidaia hau XVI.mendean egin zen, 1519an hasi eta 1522ra arte, espedizioa irten zen tokira berriro itzuli arte, Sanlúcar de Barramedara. Fernando Magallaes kapitaina izan zen, baina guda batean hil zenez, Juan Sebastian Elkanok hartu zuen bere tokia.
Urte haietan, Asiako espeziak oso preziatuak ziren eta produktu horiek errazago ekartzeko, merkataritzarako, itsasontzientzako bide berriak aurkitu nahi zituzten. Bestela, ordura arte bezala, Afrika behetik inguratzen jarraitu behar zuten. Espainiako errege zenak, proiektu hau defendatu zuen eta gobernuaren laguntza eskaini zion. Magallaes kapitainak bost ontzi prestatu zituen eta 234 marinel, guztiak gizonezkoak.
Lehen Mundu bira (1519 - 1522), Magallaes eta Elkano.
Munduari Lehen biraren bidaia
Guztia prestatuta zegoelarik, 1519an espedizioko kide guztiak Sanlucar de Barramedatik abiatu ziren (Andalucía, España) Ozeano Atlantikoa gurutzatzeko asmoz. Hego Ameriketara heldu zirenean, hegoalderantz jarraitu zuten, betiere kostaldea begi-bistan mantenduz, eta Patagoniara heldu ziren. Bertan, zenbait gorabeheraren ostean, gaur egun Magallaes Itsasartea bezala ezagutzen den gunetik pasatu ziren, Ozeano Barera pasatzeko. Bitartean, gaixotasun larriak jasan zituzten marinelek eta hildakoen kopuru handiagoa zen, egoera txarrean kontsumitutako janari eta edarien ondorioz.
Denbora luze batean, Hego Amerika atzean utzi ostean, berriro ere lehorra ikusi zuten. Japoniako uharte batera heldu ziren eta ondoren, Filipinetako uharteetara abiatu ziren. Filipinetan hainbat guda izan zituzten bertako tribuekin. Horietako batean, Magallaesek bizia galdu zuen eta kapitain postua Elkanok hartu zuen. Ordurako, itsasontzi bakarra soilik geratzen zitzaien eta marinelak ere gutxi. Victoria izeneko barku honek, elikagai eta janariz bete eta Espainiarako bidea hartu zuen.
Ordura arte erabiltzen zuten bidea erabili zuen Elkanok, hau da, Afrika behetik inguratuz. Kontu handiz ibili beharra izan zuten, izan ere, edozein momentutan lapurtu ahal zien barruan zeramaten guztia. Sasoi hartan, Afrikako lurralde handiak Portugalenak ziren eta hauek ere, merkataritza honetan interesatuta zeuden.
Azkenik, 1522ko irailaren 6an Sanlucar de Barramedara itzuli ziren. Harrera handia egin zietan iritsi ziren gizon guztiei. Abiatu ziren 234 itsasgizonetatik soilik 18 lehorreratu ziren. Bost itsasontzietatik Victoria izan zen iristen bakarra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina