IKASKETA KOOPERATIBOA
ROL KOOPERATIBOAK
Ikasketa kooperatiboa errazteko, ikastaldearen egiturak elkarbizitzari eta zereginen banakerati mesede egin beharko dio. Horretarako, rol kooperatiboak ezarriko ditugu.
Taldekide bakoitzari rol bat egokitzen zaio eta horrekin batera eginbeharrekoak zehazten zaizkio. Hau da, taldekide bakoitzak kargu bat eduki behar du. Hortaz, talde bakoitzean gutxienez lau rol egongo dira. Talde batean lau ikasle baino gehiago egotekotan, rolen azpi zatiketa gauzatuko litzateke, modu horretan, rol baten eginbeharrekoak banatuz.
Argi izan behar dugu karguak rotatiboak direla. Hots, kide guztiek rol guztiak bete behar dituzte. Gainera, kontuan hartu behar da kide bakoitzaren lana aldizka berrikusten dela, eta eginbeharrekoen aldaketak eta zuzenketak egiten direla. Horrez gain, taldekide guztiek lan talde bat osatzen dutenez, helburu berdinekin, ikasleek elkarri exijitzen diote lana modu arduratsu batean egitea. Horrek garrantzi handia du, taldearen funtzionamenduan eta arrakastan eragin handia du eta.
Bestetik, irakasleak ikasgelan rolak ezarri baino lehen, ikasle guztiek rol guztiak barneratu dutela ziurtatu behar du. Horretarako, irakasleak rol praktika egoera ugari prestatu behar ditu, ikasleek rolen zereginak barneratu arte. Hori dela eta, irakasleak ume guztiek rol ezberdinek eskatzen dituzten beharrezko trebetasunak erabiltzea lortu behar du; hala ere, batzuetan, mailaren arabera, irakaslea bakarrik saiatuko da ikasle bakoitzak berari ondoen dagokion rola burutu dezan.
Amaitzeko, ezinbestekoa da irakaslearen laguntzaz rol kooperatiboak ebaluatzea, ikasleek ondo dagoena eta hobetu behar dutena identifika dezaten. Ebaluazioa tutoretza saioan egin daiteke, horrela irakasleak astero ikasleei hartutako rola baloratzen lagunduko die.
Aprendizaje Colaborativo Vs Cooperativo
-Rolen sailkapena eta ardurak:
KOORDINATZAILEA:
Taldean une bakoitzean egingo diren zereginak esaten ditu,
Egiten diren jarduerak zuzentzen ditu,
Guztiek taldean duten funtzioa betetzen duela egiaztatzen du
Hitz-txanda banatuko du.
IKUSKATZAILEA:
Lan-plana betetzen dela ikuskatuko du,
Taldekide guztiek zereginak, betebeharrak, lanak eta frogak egiten eta agendan idazten dituztela ere ikuskatuko du.
Guztiek beharrezko materiala etxera eramateaz arduratzen da
Egin gabe dauden zereginak gogoratzen ditu.
BOZERAMAILEA:
Irakaslearekin eta beste taldeekin komunikatzen da, betiere taldearen izenean.
Zarata-maila ikuskatzen du.
MATERIALE ETA ORDEN ARDURADUNA:
Taldearen barruko ordena ikuskatzen du eta materialez arduratuko da.
Kideak hurrengo saiorako prest daudela ziurtatzen du, taldekideei jarduerak egiteko behar duten materiala gogorazten die,
Ordena eta lan-espazioaren garbitasuna ikuskatzen ditu.
Rolak gelako taldeetako ikaskideen artea banatuko dira (beheko taulako adibidea kasu):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina