ENERGIA-ITURRIAK: EGUZKIA
Gure eguzkiak irradiatzen duen energia, energia elektriko garbia eta jatorri berriztagarrikoa sortzeko erabiltzen da, eguzki-panelak deitzen ditugun gailuen bidez. Energia mota honek, fotovoltaikoa deitua, tresna autonomo txikiak elikatzea ahalbidetzen du, baita elektrizitatea eskala handian ekoiztea ere, banaketa elektrikoko sareen bidez bidalia izateko.
EKOIZPEN-AHALMEN FOTOVOLTAIKOA
Eguzki-energia fotovoltaikoa munduko hirugarren energia-iturririk garrantzitsuena da, energia hidroelektriko eta eolikoen ondoren. 2017. urtearen hasieran, instalatutako kapazitateak gutxi gorabehera 300 GW-ko potentzia sortzen duela kalkulatzen da.
GURE PLANETATIK HARATAGO
Teknologia fotovoltaikoa, sateliteetan eta beste espazio-ontzi batzuetan ere nagusitzen da; adibidez, Nazioarteko Espazio Estazioak, konplexu osoa hornitzen duten sistema fotovoltaikoak ditu.
Erantzun galdera hauei:
1. Zer bi ezaugarri ditu eguzki-panelen energia elektrikoak?
2. Zertarako erabiltzen da lurreko eguzki-panelen energia?
3. Zein da eguzki-energia fotovoltaikoaren garrantzia?
4. Zenbat edukiera dago instalatuta 2017rako?
5. Azaldu zertarako erabiltzen den teknologia fotovoltaikoa Lurretik kanpo?
6. Azaldu elektrizitatea lortzeko egiten den prozesua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina