2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Makina sinpleak

Makina sinpleak:

Gizakiak aintzinatik ikasi zuen tresnak erabiltzen, bere indarra edo ahalmena handitzeko. Horrela, konturatu zen eskuak, atzazkalak eta hortzak baino eraginkorragoa zela materiale gogorreko ziria (hezurrezkoa, adarrez edo harriz eginiko lantzen puntak, aizkorak, labanak, zulagailuak e.a.), eta horretan oinarrituta sortu zituen lehenengo makinak.

Lehendabiziko makinak xumeak ziren, oso oinarri sinpleak zituztenak, horregatik MAKINA SINPLEAK izena eman zitzaien. Makina sinpleek lan fisikoa arindu eta errazten dute eta oraindik ere erabiltzen dira, gaur egun ezagutzen ditugun makinen osagaiak izanez.

Makina simpleak ondorengoak dira: palanka, txirrika,  tornua, plano inklinatua, ziria eta torlojua. 


Palanka

Palanka: makinarik zaharrenetarikoa eta gehien erabilia. Gauza astunak errazago altxatzeko balio du.

Txirrika edo polea

Txirrika edo polea: buelta osoan kanaladuen gurpila da. Pisuak modu erosoan altxatzen laguntzen du; adibidez potzu batetik ura ontzi batean jasotzeko, sokatik tira eginez ontzia urez beteta gora jaso arte.


Tornua

Tornua: ardatz baten inguruanbiratzen duen zilindroz osatutako makina da. Pisuak behetik tornua dagoen mailaraino altxatzeko erabiltzen da.

Plano inklinatua edo arranpa

Plano inklinatua edo arranpa: maila ezberdinetan aurkitzen diren bi punturen artean kokatutako aldapatxoa da. Gorputz astunak altxatzeko edo mantso jaisteko erabiltzen da makina hori. Plano inklinatua edo arranpa historian zehar Egipto garaian piramideak eraikitzeko erabili zen, harri bloke handiak goiko planora igotzeko hain zuzen ere. Horrela piramidea eraikitzen zuten harriak bata bestearen gainean pilatuz.

Ziria

Ziria: gai solidoan sartuz, irekidura bat egiteko zurezko edo metalezkopieza mutur zorrotza da ziria. Bi ale dituen pano inklinatu mugikorra da.

Torlojua

Torlojua: torlojua, lepo edo zuztar baten inguruan hari helikoidala duen elementua da. Piezak lotzeko erabiltzen dena. Hari helikoidala plano inklinatua da.

----------------------------------

Makina konplexuak: adibide garbi bat bizikleta bat da.

Bizikleta makina konplexua da

Hurrengo makinak konplexuak dira, eta hauetan makina sinpleak ere ageri dira. Adibidez bizikleta batek torlojuak ditu, tornuaren antzeko sistema gurpilak mugitzeko, palanka pedalei emateko eta gurpilen makanismo komposatuak dutu.  


Irakurri aurretik:

1- Aipatu ezagutzen dituzun makina sinpleak:

2- Definitu makina sinplea zer den:


Irakurri ondoren:

1- Aipatu itzazu testuan agertzen diren 6 makina sinpleak:

2- Historiako zein garaitan erabili zen plano inklinatua edo arranpa?

3- Txirrika edo polea zertarako erabili daiteke?

4- Zein makina mota da bizikleta? Sinplea edo konplexua? Zergatik?

5- Bizikleta zein makina sinplez osatua dago?


Ariketa osagarriak:

1- Testuaren laburpena egin (5 lerrotan gutxienez):

2- Marraztu ezazu piramide bat eta ondoan plano inklinatu bat edo arranpa bat:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina