2021(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

Makina sinpleak - 2

 ENERGIA eta MAKINAK

Makinak gizakiaren lana errazteko balio dute. Edozein lana egiteko energia behar dute makinek.

     Aintzinean gizaki eta animalien energia muskularrari esker ibiltzen ziren: palanka eta gurdia adibidez. Iharduera horietarako beharrezkoa zuten energia janariek ematen zioten.

     Gaur egun beste energia motak erabiltzen  dituzte: elektrikoa, gasolina, ikatza..

    

MAKINA SINPLEAK

  Gizakiak asmatu lehenengo makinak oso xumeak errezak ziren. Makina horiekin gure indarrez egitea ezinezkoa diren lanak egin daitezke edo bestela errazago egin eta makina sinplea izena ematen diegu.

Honako hauek aipatuko ditugu: palanka, txirrika, tornua, torlojua, ziria eta planu inklinatu edo arranpla.


 PALANKA


       Makinariak zaharrenetarikoa eta gehien erabilia da palanka. Gauza astunak errazago altxatzeko balio du. Barra zurru, gogor bat mugitu nahi den gorputzaren azpian barra jarri eta euste-puntua deitzen zaionaren gainean sostengatuz erabiltzen da. Libre geratzen den aldean indarra ( potentzia ) egiten da, altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gaindituz.


 PALANKA MOTAK

   Euste-puntua, erresistentzia eta potentziaren arabera, palanka mota ezberdinak daude:

  • Lehenego jeneroko palanka ( balantza, aliketak, guraizean...)
  • Bigarren jeneroko palanka ( intxaurrauskailua, orgatila)
  • Hirugarren jeneroko palanka ( pintzak, kainabera...)


TORLOJUA


Kiribilean bildutakp haria duten iltzeen antzekoak dira torlojuak eta gehienetan metalezko piezak izan ohi dira.

Gainaldean burua eta bertako zirrikitu edo erreteneak bihurkinez edo buruari berari giltzaz eraginez egiten da indarra.

Torlojua bira emanaraztean, gorputzetan ( egurrean esate baterako ) sartzen da edo azkoinarekin lotuz tarteko elementuak lotzen ditu.


 PLANU INKLINATUA edo ARRANPLA


Maila desberdinen aurkitzen diren bi puntu edo planuen artean kokatutako planuari deitzen diogu arranpla. Planu hau material desberdinez egina izan daiteke: egurrez, metalez...


Gorputz astunak altxatzeko edo mantsoago jaisteko erabiltzen da: esate baterako, kamioiak kargatzeko eta deskargatzeko.

MINARETE Samarra, Bagdad (IRAK) 
Aintzinako Mesopotamia; barraskilo eskailera



TXIRRIKA


Bueltan osoan kanala duen gurpila da txirrika edo polea. Bere inguruan pasatzen den soka batetik tiratuz, mugitu egiten da. Txirrikak  pisuak modu erosoago batean altxatzen laguntzen digu, indarra gorantz egin beharrean beherantz egiten baitugu.


Txirrikarik gabe 25 kiloko goruntz egin beharko genuke. Txirrikarekin, ordea, indar kantitate berdina dugu, 25 kilo, baina beheruntz. Zer izango da errazago, 25 kilo pultsoz goraka altxatzea ala beheraka tiratzea? Txirrikak erabiltzen ditugu masiletan banderak altxatzeko, eraikuntzetan adreilua paketeak igotzeko, igogailuak etab.


Bi txirrika eskubian bezala ipiniz gero, gure indarra bikoitza da eta gainera begera.

Zenbat kiloko indarra egin beharko genuke?



Tornua


Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindros osatutako makina bat da. Bere muturretan eskutokiak ditu, eta hauei bira emanez soka bildu egiten da. Tornua azpian dituan pisuak bere mailara altxatzeko erabiltzen da.


Ziria


Gai solidoa zartuz , irekidura bat egiteko zurezko edo metalezko mutur zorrotza  da ziria . Indarra mailuz edo eta , aizkorraren  kasuan , kirtenearen bidez egiteko zaio.

Ziriak dira aizkorraren , labana ,gezia ...

Koadernoan edo ordenagailuan ariketa hau kopia ezzu eta egin.


Irakurri aurretik:

1- Ezagutzen al dituzu makina sinpleak? Zeintzuk?

2- Zer egin daiteke makina sinpleekin? Azaldu funtzio bat:


Irakurri ondoren:

1- Zer da ziria? Adibide bat aipatu:

2- Zer da plano inklinatu bat? Adibideak aipatu:

3- Zer da plano txirrika bat? Adibideak aipatu:

4- Zer da plano palanka bat? Adibideak aipatu:

Ariketa osagarriak:

1- Marraztu gustoko duzun makina sinple bat:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina