2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

KLIMA ALDAKETA

ZERGATIK GERTATZEN DA?

Fenomeno natural ugarik parte hartu dezakete aldaketa honetan, hala nola, eguzki energiaren produkzioaren aldakortasuna, Lurraren orbitaren leku aldaketak, sistema klimatikoa osatzen duten elementuen arteko aldaketak (berotegi efektua)…

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu naturala eta beharrezkoa da, kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura (-18 °C) izango litzateke eta. Berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu. Baina gizakiok garapenaren izenean sortu eta isurtzen ditugun gasak, deforestazioaren ondorioz… Planetaren batezbesteko tenperatura igo egin da. Zientzialariek diotenez ondorioak pairatzen hasiak gara (itsas maila 10 aldiz gehiago igo da azken 100 urteetan, adibidez) eta ez badugu zerbait egiten, arazoa areagotu egingo dela diote.

Aipatu bezala, klima aldaketa arrazoi ugarigatik gertatzen da, eta horitariko bat sortzen dugu kutxaduraren ondorioz gertatzen da. Guk plastikoa lurrera botatzen badugu edo ibaira isurtzen badugu, gero haizeak eta urak itsasora eramaten du, eta ondorioz itsasoak kutxatzen dira. Honegatik animali asko daude galtzeko zorian. 


Ozono kapa oso inportantea da zeren eta ez du eguzkiko izpi txarrak lurrera sartzen uzten, eta Antartidan hartz polarren, foken etxeak eta pinguinoen etxeak apurtzen ari dira. Horra eguzkia sartzen delako. 

ZER EGIN DEZAKEGU? 1.Energia efizientzian inbertitu. 2.Garraio publikoa eta txirrindua erabili, oinez ibili… 3.Enpresa, eskola, gobernuei…Energia berdeen sustapena eta erabilpena bultza dezaten eskatu. 4.Naturaz gozatu baina zaindu! Hondakin gutxiago sortu, ez bota zaborra lurrera, uretara…Berrerabili eta birziklatu! 

             



Baina ere basoak desagertzen hari dira.



GALDERAK:


1-Zer ari da desagertzen?


2- Zertarako dago ozono kapa?


3- Zer dago galtzeko zorian? 


4- Ozono kapa apurtzen dago?


5-Azaldu "Klima aldaketa"ren fenomenoa (2 lerrotasn)


6- Laburpena egin: (5 lerro)


Ortua

 

Oraingoan ortuari buruz hitzegingo dizuet, nire aitxitxak ortua bait dauka eta berarekin hainbat aspektu ikasi ditut gai honetan.


Ortuan gauza hauek baino gehiago landatu daitezke:

  1. Tomatea

  2. Letxuga

  3. Alkatxofa

  4. Bainak

  5. Porruak

  6. Piperrak

  7. Azenarioak

  8. Azelgak

  9. Aza


Landatzeko prozesua: 

  1. Zulo bat egin.

  2. Sartu landarea.

  3. Estali lurrarekin.

  4. Inguruan zapaldu.

  5. Azkenik ureztatu.


Baina landare hauez aparte fruitu zuhaitzak ere landatu daitezke. Ondoren kiwiaren landaketari buruz hainbat ezaugarri aipatuko ditut:

  • Lekua ondo aukeratu, zabala izan behar du.

  • Haizetik babestu behar da.

  • Goruntz hazten denez, pixua eusteko egitura bat prestatu.

  • Zuhaitza udazken bukaeratik eta negu bitartean landatu daitezke.

  • Zuhaitzak eguzkia behar du baina itzala ere.

  • Kiwiaren fruitua lortzeko, landare arra eta emea landatu behar dira.

  • Metro erdiko zulo bat egin behar da zuhaitza sartzeko eta sustraiak ondo garatzeko.

  • Zuloan harriak sartuko ditugu ureztatzerakoan edo euria egingo balu ura sustraietara hobeto iristeko.

  • Zuloa lurrez beteko dugu eta ongarria botako diogu.

  • Sartzen dugu zuhaitza eta lurrez eztaltzen ditugu sustraiak.

  • Bukatzeko zuhaitz arrak eta emeak tartekatuta landatzen dira.


Ortua

Galderak:


Irakurri aurretik:

  1. Zertarako balio du ortua?

  2. Ortuari buruz zer dakizu?

  3. Inoiz orturik izan duzu?


Irakurri ondoren:

  1. Zer landatu daiteke ortuan?

  2. Nola landatzen da?

  3. Kiwiaren landaketa 5 lerrotan laburtu:

  4. Zergatik da kiwiaren landaketa berezia?


Ariketa osagarriak:

Zer landatuko zenuke ortu bat izango bazenu?


2021(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

Sagu polita

 


Behin batean, sagu bat erratza pasatzen ari zela, urre txampon bat aurkitu zuen. 


-Ea, zer erosi dezaket? Karamelo batzuk. Hobeto ez…- Esan zuen.


 Azkenean seda erosi, lazo polit bat egin eta ipini zuen. 


Ondoren, balkoira irten eta astoa pasa zen:


-Kaixo sagutxo, zein eder zauden zu gaur! Nirekin ezkondu nahi duzu?- Esan zuen astoak


-Agian, nola egingo duzu gauean?


-Hiooo, hiooo!- arrantza egin zuen astoak.


Sagutxoak orduan ezetz esan zion, gauean lo egin nahi zuela.


Geroago behia pasa zen berdina esanez:


-Eta nola egingo duzu gauean?

-Muuuuuu- murrusa egin zuen behiak.


Orduan sagutxoak ezetz esan zion.


Geroago beste sagu bat pasa eta kaixo esanez joan zen harengana. Ondoren gure sagu politak esan zion ez zuela denborarik hitz egiteko.


Gero katu batek ere berarekin ezkontzea nahi al zuen galdetu zion, miauka eder bat eginez:

-Miauuu! -.

Sagutxoa berehala katuaz maitemindu zen eta baietz esan zion.


Eskontza baino egun bat lehenago, katuak sagutxoa piknik batera gonbidatu zuen. Sagua poltsa begiratzera joan zen mahia ipintzeko, baina laban bat eta sardexka bat bakarrik zeudela konturatu zen. Saguak orduan katuari janariaz galdetu zion:


-Zu zara janaria!!!!- oihukatu zion katuak, hortzak eta atzamarrak erakutsiz.


Orduan, hasierako sagua agertu zen eta salto bat eginez sagutxua katuaren atzamarretatik askatzea lortu zuen. 


Hordutikk aurrera, bi sagutxoak lagun minak egin ziren, eta elkarrekin ateratzen hasi ziren.



Galderak:


1.Zer aurkitu zuen sagutxoa?


2.Zer erosi zuen?


3.Zer egin zuen erositakoaerik?


4.Zein animali etorri ziren? Ipini ordenean:


5.Norekin joan zen piknikera?


6.Zer zegoen jateko?


7.Nor salbatu zuen sagutxoari?


8.Zein da ipun honetako alegia?


Pedro eta otsoa


Egun batean Pedro izeneko mutil batek gezur bat esan zuen. Gezurra otsoa zatorrela zen eta denek sinistu zioten. Gezur hori denbora luzez esan zuen. 


Egun batean Pedrok esan zuen otsoa zatorrela eta egia zela eta lehen sinisten zutenek orain ez zuten sinisten. 


Ipuinak esatea nahi du gezurrak ez esateko zeren eta gero ez dizute sinistuko.     


1-Zeintzu dira ipuineko protagonistak?


2-Zein zen Pedrok esan zuen gezurra?


3-Zergatik ez zioten sinistu azkenean?


4-Zein da ipuin honen ikasgaia?



Aintzirako abentura


Irakurmena. Literatura-testua.

AINTZIRAKO ABENTURA

Gau hartan ezin izan nuen lorik egin. Ilargi betea zegoen eta zerua izarrez josita, baina ni gero eta urduriago nengoen. Leku arraro haren irudiak jirabira ari ziren nire buruan. Ezin izan nuen gehiago itxaron eta aintzira esploratzera joatea erabaki nuen.

Errekaren alboko bidetik joan nintzen, aintzinaren ondora iritsi arte. Ikuspegia izugarria zen! Uretan sarturik, dinosauro erraldoi bat ikusi nuen, igerian. Lepo luze-luzea zuen eta hiru bat metrokoa zen, baina baketsua ematen zuen. 

Aintzinaren beste aldean, leize-zuloak zeuden tokian, argi gorrixkak ikusi nituen. Suteen argiak ziren. Beraz, Mundu Galduan gizakiak ere bizi ziren, ziur nengoen. Kanpamentura itzuli behar nuen, besteei nire aurkikuntzaren berri ematera!

Erreka ondoko bidetik bueltan nindoala, bat-batean, arnas hotsa sentitu nuen nire atzean. Jiratu eta odol guztiak ur bihurtu zitzaizkidan ikusi nuena ikusita: dinosaurorik krudelena eta arriskutsuena nuen segika. Tiranosaurus Rex bat zen! Korrika bizian hasi arren, piztiaren arnasa lepondoan sentitzen nuen. Gero eta hurbilago zetorren, Ia nire gainean zegoen!

Bat-batean, zulo sakon batera erori nintzen eta konortea galdu nuen. Neure onera etortzean, ez nuen ezer ikusi; hori bai, kirats nazkagarria sumatu nuen. Pospolo bat piztu nuen eta animalia batzuen gorpuak ikusi nituen inguruan. Argi zegoen: zulo hura dinosauroak harrapatzeko tranpa zen eta gizakiek egina zen, gainera.

Poliki-poliki zulotik atera nintzen. Tiranosauroa ez zegoen inguruan, baina ni oraindik zeharo izuturik nengoen eta, korrika bizian, kanpamenturantz abiatu nintzen.

Kanpamentua hutsik eta hankaz gora zegoen. Nire lagunen arrastorik ez. Pentsatzen saiatu nintzen, baina oso nekatuta nengoen eta ezin nuen pentsatu; beraz, lo-kuluxka bat egitea erabaki nuen, ondoren gauzak argiago ikusiko nituelakoan. Begiak itxi orduko, baina, ahots bat entzun nuen niri deika.

-Esnatu, adiskide!

Lordo John Roxton zen.

-Lord John! Zer gertatu da? Non daude besteak?

-Gizaki-tximinoek harrapatu dituzte -esan zidan Lord Roxtonek-.

Goizaldean, kanpamentuari eraso diote eta atxilotu egin gaituzte. Nik ihes egitea lortu dut eta armak hartzera itzuli naiz. 

-Askatu egin behar ditugu! -esan nuen kezkatuta-. Armak hartu eta goazen lehenbailehen gizaki-tximinoen herrixkara! 

Gizaki-tximinoen herrixkaren inguruetara iritsi ginen eta haitz baten atzean ezkutatu ginen. Handik, herrixka osoa ederki ikusteko aukera genuen. Sumerlee irakaslea zuhaitz bati lotuta zegoen, baina Challenger irakaslea ez nuen inon ikusten.

-Non dago Challenger, Lord John?

-Gizaki-tximinoen erregearekin dago, herrixkaren erdian. Begira! -erantzun zidan Lord Roxtonek. 

Bat-batean, gizaki-tximinoen erregeak eskua jaso zuen. Beste gizaki-tximinoek Sumerlee irakaslea hartu eta amildegi baten ertzera eraman zuten. Challenger irakaslea gizaki-tximinoen erregearekin hitz egiten ari zen, baina erregeak ezetz esaten zuen buruarekin.

-Begira, Malone! -esan zidan Lord Roxtonek oso urduri-. Sumerlee irakaslea amildegian behera bota behar dute!

Besterik esan gabe, biok tiroka hasi ginen. Tiro on batez, gizaki-tximinioen erregea hil  nuen. Orduan, gainerako gizaki-tximinoek ihes egin zuten zuhaitz artean ezkutatzera.

Challenger irakasleak lagun guztiak askatu zituen, eta Sumerlee eta bera guregana etorri ziren ziztu bizian.

Arthur Conan Doyle

Mundu Galdua (Moldatuta)

Hitzak

Lepondo: Garondoa, lepoaren atzealdea.

Kirats: Usain sarkor, higuingarria.

Lo-kuluxka: Lo harina.

Amildegi: Lurreko ebaki sakon eta aldapatsua.



2021(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

Panda hartza

   

Panda Handiek Chinan bizi dira. Desagertzeko arriskuan daude. Jaten duten gehiena Banbu kanabera da.Batzuetan zomorroak,arrautzak eta orein kumeak jaten dituzte. Nahiz eta haragijaleen ordenakoak izan, gehien bat belarjaleak dira.

Altura: 60-90 cm neurtzen dute helduak.

Ohiturak: Pandak normalean bakartiak dira. Besta bat da eguzkian egonbehar direla.Beste denbora guztia lotan pasatzen dute.

Nolakoak dira: Kolore zuria eta beltza dira. Bost atzamar daukate eta seigarren bat erpuru moduan. Euren begiak oso txikiak dira.

1936an Ruth  Harkness-ek Estatu batuetara panda kume bat eman zuten eta orduan ango jende gustiak panak hartzen asi ziren                                                                

Galderak:                                                                                               

1-Nolakoak dira pandak?                                                                       2-Zergatik jendea pandak hartzen asi ziren?                                          3-Zer jaten dute?                                                                                    4-Zer neurri dute?                                                                                  5-Zein ohitura dute?


Los girasoles

 GIRASOLES


Los girasoles son plantas muy largas, y casi toda la gente sabrá que las pipas provienen de ellos. 


Los girasoles son plantas o flores de color amarillo. Tienen unos pétalos grandes y una flor de girasol, simplemente contando los pétalos pesan 40g.



PROCESO PARA HACER PIPAS DE GIRASOL:


Esto normalmente suele hacerse en otoño cuando la flor está madura.


1- Coges la flor del girasol y la cortas para poder llevarla a un sitio plano como una mesa o una acera.


2- Lo próximo, cojes el girasol y le quitas los pétalos ya que las pipas se encuentran en el centro del girasol. 


3- Ahora te vas a mojar un poco las manos y vas a ir quitando las pipas del girasol.


4- Para terminar, le darás una lavada con una máquina especial por si acaso queda algún bichito que se quedó en el girasol.

                                                               Aitana Luque.



PREGUNTAS


1- ¿De qué color son los pétalos de girasol? 


2- ¿Cuánto pesa una flor de girasol? 


3- ¿Cuántos pasos importantes hay para sacar las pipas de girasol?


4- Cuales son? haz un resumen de los pasos:


5- Haz un resumen del texto: 3 líneas mínimo