2021(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

Sagu polita

 


Behin batean, sagu bat erratza pasatzen ari zela, urre txampon bat aurkitu zuen. 


-Ea, zer erosi dezaket? Karamelo batzuk. Hobeto ez…- Esan zuen.


 Azkenean seda erosi, lazo polit bat egin eta ipini zuen. 


Ondoren, balkoira irten eta astoa pasa zen:


-Kaixo sagutxo, zein eder zauden zu gaur! Nirekin ezkondu nahi duzu?- Esan zuen astoak


-Agian, nola egingo duzu gauean?


-Hiooo, hiooo!- arrantza egin zuen astoak.


Sagutxoak orduan ezetz esan zion, gauean lo egin nahi zuela.


Geroago behia pasa zen berdina esanez:


-Eta nola egingo duzu gauean?

-Muuuuuu- murrusa egin zuen behiak.


Orduan sagutxoak ezetz esan zion.


Geroago beste sagu bat pasa eta kaixo esanez joan zen harengana. Ondoren gure sagu politak esan zion ez zuela denborarik hitz egiteko.


Gero katu batek ere berarekin ezkontzea nahi al zuen galdetu zion, miauka eder bat eginez:

-Miauuu! -.

Sagutxoa berehala katuaz maitemindu zen eta baietz esan zion.


Eskontza baino egun bat lehenago, katuak sagutxoa piknik batera gonbidatu zuen. Sagua poltsa begiratzera joan zen mahia ipintzeko, baina laban bat eta sardexka bat bakarrik zeudela konturatu zen. Saguak orduan katuari janariaz galdetu zion:


-Zu zara janaria!!!!- oihukatu zion katuak, hortzak eta atzamarrak erakutsiz.


Orduan, hasierako sagua agertu zen eta salto bat eginez sagutxua katuaren atzamarretatik askatzea lortu zuen. 


Hordutikk aurrera, bi sagutxoak lagun minak egin ziren, eta elkarrekin ateratzen hasi ziren.



Galderak:


1.Zer aurkitu zuen sagutxoa?


2.Zer erosi zuen?


3.Zer egin zuen erositakoaerik?


4.Zein animali etorri ziren? Ipini ordenean:


5.Norekin joan zen piknikera?


6.Zer zegoen jateko?


7.Nor salbatu zuen sagutxoari?


8.Zein da ipun honetako alegia?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina