2023(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Emakume zientzialariak: matematikari ospetsuak.

 Historian zehar matematikari ospetsu ugari izan dira,

gure ingurunean gertatzen diren fenomenoak ulertzen lagundu digutenak.

Horretaz gain arlo ezberdinetan aurrerapen handiak utzi dizkigute, hala nola arkitekturan, teknologian eta zientzian orokorrean.



Isaac Newton Albert Einstein

Orain arte beti entzun izan ditugu Isaac Newton ingelesa edo

Albert Einstein alemaniar matematikarien izenak.

Newtonek grabetatearen legea ezagutarazi zigun,

Einsteinek berriz errelatibitatearen teoria (E = MC² ). 


Badira baita ere beste matematikari batzuk,

emakumeak izateagatik hainbeste oihartzun izan ez dutenak.

Ezagutu ditzagun! 


Gabrielle Émilie de Breteuil (1706-1749 / Frantzia).
Madame de Châtelet ere deitzen zitzaion. 

Matematikari, fisikari eta idazle frantsesa izan zen,
Isaac Newtonen itzultzailea frantsesera eta haren teorien zabaltzailea.


Laura Bassi (1711-1778 / Italia)

Filosofa,irakaslea eta zientzialari italiarra izan zen.

Bere senarrarekin batera laborategi bat sortu zuen
eta han Newtonen printzipioak eta Benjamin Franklinen 
fenomeno elektrikoei buruzko printzipioak  zabaltzea lortu zuen.

Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (1815-1852 / Ingalaterra)

Programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen
lehen emakumea izan zen (baita lehen pertsona ere),
edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuen.


Evelyn Boyd Granville (1924 / EEUU).

Amerikako Estatu Batuetan doktore titulua lortu zuen,
bigarren emakume afro-amerikarra izan zelarik.
Espazio bidaietarako orbitak kalkulatzeko programak garatu zituen.



Talde-teorian eta Clifford-en aljebrako antzetako taldeetan
espezialitateduna izan zen,
baina batez ere bere garapenek ezagutu zuten Lie-ren aljebretan.


Maryam Mirzakhani (1977-2017 / Irán).
Iraniar emakume hau Stanford Unibertsitateko (EE.UU) matematika irakaslea izan zen.

2014ko abuztuan, Fields domina irabazi zuen lehen emakumea izan zen.
Nazioartean oso ospetsua bihurtu zen eta zientziari ekarpen ugari egin zizkion.

Teichmüller teoria, geometria hiperbolikoa, hipotesi ergodikoa
eta geometria sinplektikoa izan ziren haren ikerketa eremuak.

"Es una grandísima noticia. Las mujeres siguen sin estar lo suficientemente presentes en la investigación matemática, y Mirzakhani es un modelo para atraer a más mujeres a los primeros puestos. Ella encarna una rara combinación de habilidad técnica, gran ambición, una visión a largo plazo, una curiosidad profunda".

Ingrid Daubechies

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina