Aintzin aroa (K.a. 3.500 - K.o. 476)
Antzinaro edo antzinatea Europako eta inguruko lurraldeetako historiako garai bati deitzen zaio; garai hori, idazkera sortzen den unetik (sumeriar herria, Irak aldea) hasita Erromatar Inperioa erortzen den arteraino edo Erdi Aroraino zabaltzen da. Nahiko denbora-tarte zabala betetzen du: 4.000 urte inguru. Haren barruan sarturik dago Antzinate klasikoa deitzen dena: Grezia eta Erromako zibilizazioak loratu zireneko garaia.
Garai honetan, hiriak sortu ziren, eta aginte politikoak, antolaturiko erlijioak eta gizarteko klaseen arteko banaketa agertu ziren. Gainera, hainbat inperio ere sortu ziren: hots, nazio eta lurralde ugari konkistatu eta menperatu zituzten estatu edo erreinu handiak.
Antzinaroko zibilizazio handiak Mediterraneo itsasoaren inguruan edo oso hurbil sortu ziren:
Mesopotamia (sumeriarrak, babiloniarrak eta asiriarrak) (K.a. 3.500 - K.o.539)
Egipto (K.a. 3.100 - K.a. 1.000)
Grezia (K.a. 1.100 - 146)
Erroma (K.a. 752 - K.o. 456)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina