2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Aintzinako Egipto

 

El Cairo, Egiptoko hiriburua izan da betidanik.
Atzean piramideak ikus daitezke.

Antzinako Egipto Nilo ibaiaren behe ibilguan eta ertainean barrena sortu zen zibilizazio bat izan zen. Hiru garai historiko desberdin bereizi ohi dira: Inperio Zaharra, Inperio Ertaina eta Inperio Berria.

Nilo ibaiaren deltan hasi, iparraldean, eta Elefantina uharteraino (Assuan hirian, Niloren lehenengo ur-jauzian, hegoaldean) hedatzen zen, eta Eufratesetik Gebel Barkaleraino izan zuen eragina, hedapen zabaleneko garaietan. Haren lurraldeak barne hartu zituen, aldi ezberdinetan, ekialdeko basamortua eta itsaso Gorriaren itsasertza, Sinai penintsula eta mendebaldeko lurralde zabal bat, sakabanaturik zeuden hainbat oasi bere baitan hartuta. Historikoki, Goi eta Behe Egipto aldeak bereizten ziren, bata hegoaldean eta bestea iparraldean, hurrenez hurren.

Antzinako zibilizazio egiptoarra 3.000 urte baino gehiagotan zehar garatu zen. Nilo ibaiaren ibarreko hainbat hiriren bateratzearekin hasi, K.a. 3150 inguruan, eta K.a. 31 urtean amaitu zen, erromatar Inperioak Egipto ptolomeotarra konkistatu eta bere egin zuenean, azken hau Estatu bezala desagerraraziz. Gertaera honek ez zuen menderatze atzerritarraren lehen aldia irudikatu, baina Nilo ibaiaren ibarreko bizitza politiko eta erlijiosoaren mailaz mailako eraldaketa ekarri zuen, eta haren kulturaren garapen askearen amaiera iritsi zen.

Antzinako Egiptoko hiru inperioak

Antzinako Egiptoko historian hiru denbora-tarte handi bereizten dituzte arkeologoek. Denbora-tarte bakoitzean, faraoien portaera aldatu ohi zen. Denbora-tarte horiei inperio izena ematen zaie; zientzialariek honela izendatu zituzten: Antzinako Inperioa, Inperio Ertaina eta Inperio Berria.

Antzinako Inperioa

Egiptoko Antzinako Inperioan, faraoiak piramideetan lurperatzen zituzten. Piramideak, hala ere, arazotsuak izan ohi ziren: piramide bat eraikitzeak denbora luzea eskatzen zuen, garestia izaten zen eta gainera, ezkutzatzea zaila zen.

Antzinako egiptoar guztiek prestatzen zituzten hilobirako ondasunak. Hil ondoko bizitzan haien lana egingo zuten buztinezko irudi txikiak sortzen zituzten, eta bestelako gauza txiki asko sortzen zituzten ere bai, zeinak magikoki beharrezkoa izango litzateken edozein tamainatakoak bihurtuko ziren.

Faraoiek hilobirako ondasunak haiekin lurperatzea nahi zuten. Baina faraoien hilobi-ondasunak altxorrak ziren. Piramidea bigilatzeko gizonak ipintzen zituzten. Zaindariak piramideen ondoko hiri moduko batean bizi ziren, piramidearen oinarrian. Zaindari gehienak haien familiekin bizi ziren. Jende honi janaria, babesa eta arropak eman behar zitzaizkien. Horrela ordaintzen zitzaien zaindariei. Horrek guztiak gastu gehiago eragiten zuen.

Piramideak, hortaz, arazo eta gastu handia ziren. Piramideek modan egoteari utzi zioten.

Inperio Ertaina

Inperio Ertainaren garaian, faraoiak hilobi ezkutuetan lurperatzen zituzten. Hilobiak eraiki zituztenek lan paregabea egin zuten hilobiak ezkutatzen. Arkeologoek badakite zein faraoik agintzen zuten garai horretan. Antzinako egiptoarrek sinesten zuten hil ondorengo bizitzan desagertuko zirela, beren izena nonbait idaztea lortu ezean. Heriotzaren ondorengo bizitzaz gozatzea zen denen asmoa, horregatik faraioek euren izena edonon idazten eta zizelkatzen zuten. Arkeologoak, oraindik ere, ez dira gai izan hilobi guztiak aurkitzeko.

Inperio Berria

Inperio Berrian, faraoi guztiak eremu geografiko bereko ezkutuko hilobietan lurperatzen zituzten. Arkeologoek eremu horri Erregeen harana izena eman diote. Historian garai horretan bihurtu zen Egipto antzinako garaiko potentzia mundiala.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina