2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Aintzin aroa (K.a. 3.500 - K.o. 476)

 

Aintzin aroan 4 zibilizazio eman ziren: Mesopotamia, Egipto, Grezia eta Erroma,
guztiak Mediterraneo itsasoaren inguruan eta Ekialde Hurbilean.

Aintzin aroa (K.a. 3.500 - K.o. 476)

Antzinaro edo antzinatea Europako eta inguruko lurraldeetako historiako garai bati deitzen zaio; garai hori, idazkera sortzen den unetik (sumeriar herria, Irak aldea) hasita Erromatar Inperioa erortzen den arteraino edo Erdi Aroraino zabaltzen da. Nahiko denbora-tarte zabala betetzen du: 4.000 urte inguru. Haren barruan sarturik dago Antzinate klasikoa deitzen dena: Grezia eta Erromako zibilizazioak loratu zireneko garaia.

Garai honetan, hiriak sortu ziren, eta aginte politikoak, antolaturiko erlijioak eta gizarteko klaseen arteko banaketa agertu ziren. Gainera, hainbat inperio ere sortu ziren: hots, nazio eta lurralde ugari konkistatu eta menperatu zituzten estatu edo erreinu handiak.

Antzinaroko zibilizazio handiak Mediterraneo itsasoaren inguruan edo oso hurbil sortu ziren:


Mesopotamia (sumeriarrak, babiloniarrak eta asiriarrak) (K.a. 3.500 - K.o.539)


Mesopotamiako herri bat


Egipto (K.a. 3.100 -  K.a. 1.000)

El Cairo, Egiptoko hiririk garrantzitsuena, Nilo ibaiaren alboan eraikia.

Grezia (K.a. 1.100 - 146)

Atenea greziar jainkosaren omenez eraikitako tenplua.


Erroma (K.a. 752 - K.o. 456)

Erromako Coliseoa





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina