2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Umeen jatorduak


Gosaria, hamarretakoa, bazkaria, merienda eta afaria.

Egunean hartzen dugun lehen jatordua eta garrantzitsuena gosaria da. Gauean zehar, gure gorputzak zituen erreserbak erabili ditu, horregaitik berriro pilatu  behar ditugu energiak, egun osoan egoki funtzionatzeko.

Etxe askotan arazo bihurtzen da jatordu hau. Denak presaka gabiltza eta  gose falta dugu! Egoera honek  etxetik gosaldu gabe irtetzera eramaten gaitu. Hau, sarritan  gertatzen denean begiradatxo bat egin behar diogu aurreko jatorduari, hau da, afariari.  Eguneko azkenengo jatordu honek, zer ikusi handia du gosarian. Agian asko afaldu dugu? edo berandu? Eta ondorioz ez dugu goserik.

Azkenengo ikerketak diotenez gosaltzen ez duenak, pixu gehiegikeriarekin arazoak ditu. Honek egun osoan zehar pikatzeko ohiturarekin erlazioa izan dezake.Beraz, hasi gaitezen goizak lasaiago hartzen.

Gosaria

Ez dago gosari ideal bat, denetarik jan dezakegu. Gure gorputzak gasolina behar du lehen ordu hoietan: azukre azkarrak (zukuak eta frutak) eta azukre geldoak (ogia, zerealak, gailetak…) kontsumitzen dituelarik.

Adibideak:

  • Esnea + gosariko zerealak + fruta
  • Esnea + gailetak + konpota
  • Esnea+ ogia + zukua
  • Jogurta + gosariko zerealak + fruta
  • Gazta+ ogia + fruta

 

Hamarretakoa

Hamarretakoa,  ordu tarteko bat da eta ez  da behar-beharrezko. Baina danok dakigu,  gure gorputzak hobe funtzionatzen duela hiru lau orduro zerbait jan ezkero. Horrela, hurrengo jatordura lasaiago eta umore hobez iristen lagunduko digu.

Fruta izango da momentu honetarako egokiena. Baina gaileta edo zereal batzuengatik ere alda daiteke.

Bazkaria

Bazkaria da, eguneko janari gehien jaten dugun momentua. Kontutan izan, ez dela bakarrik urdaila betetzeko momentua. Besteekin erlazionatu, erlajatu eta ondo pasatzeko aprobetxatu behar dugu.

Asteko menua garaiz antolatuta egon behar da. Honela orekatua izango da. Menua egiterakoan kontutan izando dugu garaiko produktuak, urtaroaren arabera plateretan aldaketak izatea interesgarria da, kolore eta testurakin  jolastuko dugu. Horrela aberatsagoak izango dira gure menuak eta denetarik jaten ikasiko dugu.

Adibidea:

  • 1º platera: Patata, pasta, arroza edo potajea barazkiekin.
  • 2º platera: Haragia edo arraina barazki edo entsaladarekin.
  • Postrea: Fruta edo esnekia
  • Ogia

Merienda

Merienda normalean, kalean egiten dugun jatordua da. Azken aldian,  aberatsa da kaloria huts, azukre azkar eta koipe txarretan.

Ezin gara ahaztu, betiko bokadiloekin. Garrantzitsuak dira ondo xehetzen ikasteko. Azukre geldoekin eginak daude eta betekorrak dira. Opila industrialak eta goxokiak,  egun berezietarako bakarrik utziko ditugu
Normalean, ematen ditugun produktuak bigunak dira eta honek arazoak ekar ditzazke ahoaren funtzionamenduan. Beraz, garrantzitsua da produktu gogorrak txikitzen ikasteko. Eta hortzak jausi eta bere lekura joateko.

Beste aldetik,  fruta jateko momentu egokienetakoa izan daiteke ere.

Adibidea:

  • Fruta + Ogia + atuna, urdaiazpikoa, gazta, txokolatea…
  • Fruta + Esnekia + gaileta.
  • Fruta + arroz esnea edo natila gailetakin.

 

Afaria

Afaria,  eguneko azkenengo jatordua izanik, aurreko jatorduen arabera eratuta egongo da. Jatordu hau ahal den goizen egitera animatzen zaituztet. Horrela, gosarirako gose gehiago izango dugu eta loa hobea izango da.

Askotan afal ordurako oso nekaturik eta umore txarrez egoten gara eta horrek afari desegokiak egitera eramaten gaitu.  Kasu honetan  afariaren ordutegia aldatzea proposatuko nuke eta kasu batzuetan merienda errazioa txikitzea interesgarria izaten da.

Hurrengo egunerako motxila eta arropak gertu utzi horrela goizean lasaiago ibiliko gara.

Adibidea:

  • 1º platera : Barazkiak , barazki krema edo zopa.
  • 2º platera:  Arraina edo arraultza barazki edo entsaladarekin.
  • Postrea : Esnekia edo/eta esnea
Amaia Diaz de Monastegioguren

GALDERAK
1.- Zein da testu honen ideia nagusia?

2.- Zein jatordu mota aipatzen dira testuan?

3.- Gosarian zein motatako azukreak kontsumitzen ditugu?

4.- Zergatik batzuetan etxetik irtetzen gara gosaldu gabe?

5.- Hamaiketako jatea beharrezkoa al da? Zergatik?

6.- Bazkarian gure urdaila edo sabela betetzeaz gain zertarako ere aprobetxatu behar dugu?

7.- Zein da gehien gustoko duzun jatordua? Zergatik?

8.- Testuaren laburpen bat egin 5 lerrotan:


Eskuen garbiketa

Eskuak garbitzeak haur askoren bizitza salba dezake.


Bost urtetik beherako 300.000 haur baino gehiago hil ziren 2015ean munduan, edateko ur eta

saneamendu ezari loturiko gaixotasunen eraginez. Beherakoagatik eta antzeko gaixotasunengatik,

zehatzago esanda. Haatik, UNICEF Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak jakinarazi duenez,

heriotza horietako asko keinu sinple batekin saihets daitezke: komunetik igaro ostean edota

jatorduen aurretik eskuak xaboiarekin garbituta. Esku Garbiketaren Nazioarteko Eguna izan zen

urriaren 15ean, eta orduan plazaratu zuen datua UNICEFek. Izan ere, erakundearen arabera,

komunean izan ostean eta otorduak egin aurretik eskuak garbituta, % 40 murrizten da beherakoa

izateko arriskua. Herrialde aberastuetan ez da aparteko arazoa izaten gaitz hori, baina herrialde

txirotuetan heriotza ugari eragiten ditu. Gainera, eskuak garbituta gaixotasun larri gehiago ere ekidin

daitezke. Esaterako, beti ere UNICEFek jakinarazitako datuen arabera, “hainbat zantzuk” adierazten

dute pneumonia kutsatzeko indizea % 25 murrizten dela. Urtero, 1,7 milioi haur hiltzen dira bost urte

bete baino lehen, pneumoniaren edota beherakoaren eraginez. Datu horiek guztiak aditzera

emanda, eskuak garbitzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du UNICEFek. Batik bat haurrei,

familiei eta komunitateei egin die dei, haien esku baitago eguneroko ohiturak aldatzea. Nolanahi ere,

herritarren gutxieneko bizi baldintzak ziurtatzea ez al da nazioarteko gobernu eta erakundeen

ardura? Horiek hobe lukete eskuak garbitzeari utzi, eta arazoa konpontzeko lanean hasiko balira...


IRAKURRI AURRETIK

1- Ze testu mota da?

a) Ipuina b) informazio testua c) iritzi testua d) komikia

2- Zeri buruz izango da, zuen ustez?

3- Uste duzue eskuak zikin dituzuenean, ohartu egiten zaretela? Arrazoitu erantzuna.

4- Zuek zenbat bider garbitzen dituzue eskuak egun batean zehar? Zuek erabakita ala

norbaitek esanda?

IRAKURRI ONDOREN

1- Asmatu izenburua testuari. ( Gehienez hiru hitz)

2- Eman saihestu hitzaren sinonimo bat? Zikinkeria saihesteaz gain, zer beste saihestu

beharko zenukete?

3- Lotu itzazue hasierako datuak zerikusirik duten esaldiekin .

a) Urriaren 15ean Hil ziren 2015ean

b) 300.000tik gora ume Bost urte beherakoen heriotza tasa

c) % 25 Esku Garbiketaren Nazioarteko eguna

d) Ia bi milioi haur Kutsatzeko arriskua murrizten da

4- Zenbat ume hilko lirateke bost urtetan egoera aldatuko ez balitz?


5- Uste duzue testuak dioena zure bizitzarako baliagarria dela? Arrazoitu erantzuna.


6- -Esan baieztapenak EGIA/GEZURRA diren:

 Esku Garbiketaren Nazioarteko eguna izan zen urtarrilaren 15ean.

 UNICEFen arabera otorduak % 40 areagotu behar dira osasuntsu egoteko.

 Eskularruak erabiltzeko garrantzia nabarmendu nahi izan du UNICEFek.

 Eskuak garbitu ezean, beherakoa izateko arriskua handitzen da.

 Herri aberatsetan arazoa ez da hain larria.


GALDERA OSAGARRIAK

1- Garbitasunaren inguruko, zein ohitura aldatuko zenukete? Zergatik?

2- Bila ezazue informazioa GKE-en ( Gobernuz Kanpoko Erakundea) gainean.

Igela eta idia

 

Idia       

    Igela
                                                        


IGELA ETA IDIA


Igelak ikusi zuen behin idi bat guztia

loditu ta gizen eginda zebilela zelaiko

larrean, ta begitandu zitzaion bera ere

hazi ta gizendu zitekeela idi hura bezala

bere azal ta larru zimurra betetzen

bazuen nolabait. Hasi zen bada puztu

ta haizez harrotzen bere larrua, ta jarri

zitzaion buruan hazi zela asko, ta

galdetu zion bere umeari idia beste ote

zen. Erantzuten dio ezetz, gutxiagoz

ere. Puztuagoa egin zen berriz puxika

bat balitz bezala. Puzka ta indarka

zebilela, horra non eztanda edo leher egin

zuen larrua etenda.


Ipuin honek erakusten digu ez dugula

harrotu behar; handiago, ederrago ta

aberatsago izan behar:

Aizez gizendua

laster da galdua

igoten duenak goregi

jo beharko du beregi


Bizenta Mogelek moldatuta

“Ipui onac” 1804


E4N_Igela eta idia


IRAKURRI AURRETIK

 Zein mendetan argitaratu zen ipuina?

 Sasoi horretan ohikoa zen emakume idazlerik egotea? Zergatik?

 Zuen ustez, Bizentak berak asmatu zuen alegia?


IRAKURRI ONDOREN

 Zenbat pertsonaia agertzen dira ipuinean?

 Zer da alegia?

 Alegiaren zatiak bereizi, zein zati dagokio?

- kontakizunari?

- azalpenari?

- irakaskizunari?

 Nolakoa da igela?

 Azaldu zure berbekin alegiaren ikaskizuna.

 Ezagutzen duzu antzeko besterik? Kontatu zeure bikoteari.


ARIKETA OSAGARRIAK

 Bilatu informazioa Bizenta Mogeli buruz.

 Irakurri arretaz Bizentak idatzitakoa eta zuen iritzia eman:


“ Zortzi urte nituenean ikusirik nire neba, edo anaia ikasten

hasi zela gure osabarekin latinezko hizkera, jarri zitzaidan

buruan ikasi behar nuela nik ere. Hala, buruari neke gogorrik

eman gabe, loari bere orduak emanda, ta zigor zaurigarriaren

beldurrik ez nuela, jolasez bezala irten nuen nire asmoarekin.”