2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

RUGBY

RUGBY

Nola jolastu?
Entsegua lortzeko, erasoan doan taldeak egin ditzazkeen jokaldiak hauek dira:

Entsegua
  • Jokalariak, baloia eskuetan daramala, aurkariak ekidin eta entsegu zonalderantz korrika egin.
Pasea
  • Atzerantz edo alde baterantz paseak eman (eskuekin aurrerantz ezin daiteke paserik eman, soilik ostikoa emanez).

Ruck
  • Ruck (baloia lurrean dagoenean sortzen den talde formazioa) eta maul (baloia taldeko batek eramanez sortzen den talde formazioa). Taldekideek osatutako formazio hauek aprobetxatuz ere aurrera egin daiteke.
Melé
  • Baloia zelaitik irteten denean, touch-a ematen da, eta falta ez larria egonez gero, scrum-a edo melé-a ematen du epaileak. Falta ez larriak izanda, bi taldeak baloia lehiatzeko aukera dute.

Plakajea

Errugbiaren oinarrizko arauetako bat, plakaketa edo plakajea (ingelesez “tackle”) da. Balioa izan dezan, erasoan doan jokalaria gerritik edo paparretik behera helduta bota behar da lurrera. 

Segurtasuna dela-eta, bu rutik eta lepotik heltzea guztiz debekatuta dago. Erasoko jokalari hauek lurreratuak izanaren ondorioz sortzen dira ruck edo talde formazioak baloia askatzeko.

Baloia ez da beti zelai barruan egoten, eta beti ez dira arauak jarraitzen.

Horregatik, baloia jokoan jartzeko bi modu ditugu:


Alboko sakea

1.- Baloia albotik irtenez gero, alboko sake (line out) berezi bat egiten da. Baloia ateratzen duenak, aurrez aurre bi ilara ditu, bata bere talde kideek osatutakoa eta bestea aurkariena. Erdian metro eta erdi inguruko pasabide bat uzten da. Baloia ateratzen duenak, pasabide horren gainera jaurti behar du baloia eta bai taldekideak eta bai aurkariak baloia hartzen saiatu behar dira. Albo kosake hauek entseatu egiten dira, eta baloia ateratzen duenak eta bere taldekideek badakite nora joango den baloia, aldez aurretik hitz egiten baitute.


Melé / scrum
2.- Falta txiki bat egiteagatik, baloia aurrerantz ematerakoan edo baloiak eskuetatik ihes eginez gero, melé-a (scrum) sor tzen da. 

Talde bakoitzeko zortzi jokalarik hartzen dute parte, 
gehienetan 3-4-1 formazioa osatuz, hau da, aurrean hiru, beraien atze aldean beste lau eta azkenik bat.

Denak egin behar dute bultza aurrerantz, beste taldea atzeratzeko asmoz.

Zein da helburua? Bultza eginez, barrura sartzen den baloia, orpoen bitartez atzeratzea 9 zenbakiaren eskuetara iritsi arte.

Pasiloa

Rugby partida bukatzean, talde irabazleak pasabidea edo "pasiloa" egiten dio talde galtzaileari, eta gero galtzaileak irabazleari. Jarraian "hirugarren zatia" izaten da, eta hau joko-zelaitik kanpo ospatzen dute; den3k elkarrekin bazkaltzen dutelarik.

Jokalarien posizioak zelai barruan:
1. Ezker pilarea 
2. “Talonadorea” edo “Hooker” 
3. Eskuin pilarea
4. Bigarren lerroa 
5. Bigarren lerroa
6. 3. lerroa / “Flanker” 
7. 3. lerroa / “Flanker”
8. 3. lerroko erdia / “8 zkia” 
9. “Mele erdia” “Scrum Half”
10. Irekitze erdilaria “Erdiko irekidura”
12. 1. zentroa
11. Ezker hegala 
13. 2. zentroa
14. Eskuin hegala
15. Atzelaria edo “Fullback”


Irakurri aurretik:
1.-Jolastu al dezu inoiz rugbyan?

2.-Zenbat jokalariz dago osatua rugby talde bat zelai jokoan?


Irakurri ondoren:
1.-Zein da rugbyaren helburua?

2.-Zeintzu dira rugbyko jokaldiak?

3.-Baloian jokoan jartzeko zein modu daude? Azaldu:

4.-Zer egiten dute taldeek partida bukatzean?

Ariketa osagarriak:
1.-Marraztu ezazu rugbyko plakaje bat:

2.-Zein posiziotan gustatuko litzaizuke jokatzea?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina