2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Deskonfinamendua

Jendea kaleetatik maskirilekin.

ALBISTEA 
2020ko apirilaren 29a, EITB

Deskonfinamendu plana / deseskalada:

Espainiako Gobernuak deskonfinamendu plan bat diseinatu du, lau fasetan, eta maiatzaren 4an hasiko da. Neurri guztiak probintziaka edo uharteka aplikatuko dira, eta ekainaren amaierarako "normaltasun berria" iritsiko dela aurreikusten du.
Fase bakoitzak bi aste iraungo du eta, hurrengo etapara igarotzeko, osasun adierazleek datu onak erakutsi beharko dituzte. Ondoren, "normaltasun berriaren" etapari helduko zaio, baina indarrean jarraituko dute kontrol neurriek eta prebentzio materiala erabili beharrak.
0 fasea (egungoa)
Fase honetan, paseatzera irteteko baimena dute adingabeek joan den igandetik, eta maiatzaren 2an helduei baimenduko zaie irtetea. Maiatzaren 4tik aurrera, lokalak ireki ahal izango dira banakako jarduerekin eta aurretiko hitzorduarekin. Kirolari profesionalek eta federatuek banakako entrenamendua egin ahalko dute.
Fase hau lokal eta negozio guztiak seinaleztatzeko eta jendeari irekitako lekuak prestatzeko baliatuko da, 1. fasera pasatu ahal izateko.
1. fasea
Maiatzaren 11tik aurrera, probintzia edo uharte bakoitzean (beti segurtasun neurri zorrotzekin) saltoki txikiak, eta tabernetako eta jatetxeetako terrazak edukieraren % 30ean ireki ahal izango dira, baita landa hotel eta ostatuak ere, baina espazio komun itxiekin. Adineko pertsonentzako "lehentasunezko" ordutegi bat ezarriko da, beren segurtasunagatik, talde ahulena baitira.
Arrantza eta nekazaritzako elikagaien jarduerak ere fase honetan itzuliko dira, murrizketa batzuekin, baita otoitz-lekuak ere, baina edukiera mugatuarekin.
2. fasea
Datuek hamabost eguneko fase-erritmo horrekin jarraitzea ahalbidetzen badute, jatetxeek barruko espazioak ireki ahal izango dituzte, bezeroentzako tarteekin. Gainera, ikasturtea irailera arte hasiko ez bada ere, ikastetxeak berriro irekiko dituzte errefortzu jardueretarako, 6 urtetik beherakoek joateko aukera izan dezaten, guraso biek lan egin behar badute.
Ehizariarrantzari, zinemari eta antzokien jarduerari ere berrekingo zaio, edukiera heren batera mugatuta. 50 pertsona baino gutxiagoko kultura-ekitaldiak egin ahal izango dira, baita kanpoan ere 400 pertsona baino gutxiago badaude. Otoitz-lekuek beren edukieraren erdia hartu ahal izango dute.
3. fasea
Mugikortasun orokorra malgutuko da, baina musukoa etxetik kanpo eta garraio publikoetan erabiltzea gomendatuko da. Edukiera % 50era mugatuko da, eta gutxienez bi metroko distantzia egongo da merkataritza eremuan; edukiera-murrizketak eta zaharberritze-lanak leunduko dira, baina jendearen artean bereizteko baldintza zorrotzak mantenduko dira.
Sanchezen arabera, maiatzaren 11n baldintzak betetzen dituzten probintzia guztiak 1. fasera pasatuko dira. Hamabostean behin, Osasun Ministerioak markatzaileak betetzen diren ebaluatuko du, eta hurrengo faseetara igarotzea erabakiko du.

Irakurri aurretik:
1.-Zer da deskonifamendua?

2.-Nola daramazu konfinamendua?

Irakurri ondoren:
1.-Noiz hasiko da deskonfinamendua? Zenbat fase ditu?

2.-Azaldu fase bakoitzaren ezaugarriak:

3.-Faseak probintzia guztiak batera eramango al dira?

4.-Kirolari guztiak hasi daitezke "0 fasea"n?

Ariketa osagarriak:
1.-Zer iritzi duzu deskonfinamenduari buruz? Zer egin behar dugu denok ondo irtetzeko? 

2.-Noiz uzte duzu normaltasunera iritsiko garela? Arrazoinatu:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina