Leiho bateko kristala hautsi da gelan ikasle baten jokabide txarraren ondorioz.
Irakasleak ea nor izan den galdetu du, eta esan du erruduna azaltzen ez bada
denen artean ordaindu beharko dutela ordainketa eta beste zigor batzuk ere
jasoko dituztela. Ikasle talde batek badaki erantzulea zein den,
baina ezer ez esatea erabaki du, arazoa sortu duen ikaslea laguna dutelako
eta ez dutelako salatari edo traidoretzat hartuak izan nahi. Gainera, erantzulea
nor den aitortzeak ekarriko lizkiekeen arazoak eta trabak saihestu nahi dituzte.
Ondorioz, talde osoak jaso du zigorra.
Dilema hori taldean lantzeko galderak:
● Zuzena iruditzen al zaizue ikasle horien jokabidea?
● Zer egingo zenukete zuek antzeko kasu batean?
● Egoera horretan zein dira jokoan dauden balioak? Justizia/adiskidetasuna...
Gero, taldea bitan banatuko da.
Taldearen erdiak 1. aukera defendatuko du argudioak erabiliz, eta beste erdiak 2. aukera.
1. aukera: Ikasle talde horrek egin duena zuzena da.
2. aukera: Ikasle talde horrek egin duena ez da zuzena.
Arbelean, bi taldeen argudioak jasoko dira, baita jokoan dauden balioak ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina