2023(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

Erpurutxo

Erpurutxo (pulgarcito)

Nekazari behartsuak diren senar-emazteak triste bizi ziren haurrik gabe. Eta bakarra eta txikia izan arren, pozik hartuko lukete haur bat. Andrea ondoezik jarri eta zazpi hilabetera, erpurua bezain txikia izan arren, erabat osatua zegoen mutiko bat izan zuen. Erpurutxo izena jarri zioten eta behar bezala elikatu arren, ez zen hazten. Erpurutxo mutil bizkorra zen. Aita egurretarako basora joan zen egun batean, zaldiaren belarrien gainera igo eta bertatik aginduak ematen hasi zitzaion zaldiari, arre eta so, harako eta honako bidea har zezan, aita zegoen tokira heltzeko. 


Halako batean ordea, bi arrotz ikusi zituen baso bazterrean. Zaldia itxuraz bakarrik zihoala eta, Erpurutxoren ahotsa soilik adituz, guztiz harritu ziren eta zaldiaren atzetik abiatu ziren, harik ta Erpurutxo bere aitarengana joan zen arte. Erpurutxo aitaren laguntzaz zalditik jaitsi zenean, bi arrotzak txunditurik geratu ziren Erpurutxoren tamaina ikusita. Beraiei saltzeko proposatu zioten aitari baina honek ezezko borobila eman zuen. Erpurutxok ordea, berarengana itzultzeko aukera aurkituko zuela esanez, aita konbentzitu zuen azkenean. Erpurutxo bietako baten kapelaren gainean eseri eta iluntzean pixa egiteko jaitsi behar zuela esan zion gizonari. Honek ezetz, gainetik egiteko, ohituta zegoela txorien pixak ere jasaten. 


Erpurutxok azkenean konbentzitu, jaitsi eta jauzi batzuk eginez, untxitegi batean ezkutatu zen. Gizonak Erpurutxo makilaz harrapatzen saiatu baziren ere, ezin izan zuten eta azkenean, etsita, alde egin behar izan zuten. Erpurutxo atera zenean, gaua pasatzeko barraskilo bateko kusku huts batera sartu zen. Orduan apaizaren etxean lapurtu nahi zuten bi lapurren ahotsak entzun zituen. Erpurutxo ezkutalekutik atera eta lagunduko ziela esan zien, bera hain txikia izanda aise sar baitziteke en etxera. Erpurutxo etxera sartu eta garrasika hasi zen: Dena lapurtu nahi duzue? eta antzekoak . Lapurrek isiltzeko esan arren, horrela jarraitu zuen Erpurutxok garrasika, harik eta etxeko neskameak jaiki eta lapurrak uxatu zituen. Neskameak ez zuen ordea Erpurutxo bertan zegoela erreparatu eta ohera itzuli zen.


Erpurutxok etxeko lastategian lo egin zuen gau hartan, belar onduaren gainean. Biharamun goizean, neskamea haziendarentzako belarra hartzera hurbildu zen eta Erpurutxo lo zegoen belar sorta hartu zuen. Hain lo seko zegoen, non behiaren hortzen tartean izan arte ez baitzen esnatu. Urdailera irristatu eta bertan, ilunaren beldurrez eta zilipurdika, behiari belar gehiago ez emateko egin zuen garrasi. Neskameak, ahotsa entzutean, bildutako esne guztia isurtzen du. Apaiza inguratu eta Erpurutxoren ahotsagatik ikaratuta behia akabatzeko agindua eman zuen. Urdaila, Erpurutxorekin batera, zakarretara bota zuten ordea. Urdaileko ahora hurbildu zenean, otsoarekin egin zuen topo eta honek urdaila, Erpurutxo barruan zegoela, irentsi egin zuen. 


Otsoaren sabeletik ihes egin behar zuela eta, otsoari jaten asko zegoen etxe bat ezagutzen zuela esan zion Erpurutxok, eta horretarako etxeko estolderiatik sartu beharko zuela. Bere gurasoen etxerako bidea erakutsi eta gero, otsoa etxera sartu eta zanpa-zanpa etxean zegoen guztia jan zuen, baina orduan, tripa beteta lehertzear zegoenez, ezin izan zuen estolderiatik berriz ere atera. Erpurutxo garrasika hasi eta aita esnatu zuen. Aizkora hartu zuen aitak eta igitaia amak, baina orduan Erpurutxoren ahotsa ezagutu zuten. Aizkoraz buruan jo zioten otsoari, bertan seko akabatuta utzi eta tripa zabalduz Erpurutxo atera zuten. Pozik hirurak,Erpurutxok bere balentrien berri ematen die gurasoei, berriz ere alde egingo ez duela hitz emanez. Gurasoek ere aurrerantzean saldu behar ez zutela esanez, musuka hasi zitzaizkion. Bukatzeko, jatena eta edana eman ondoren, jantzi berriak agindu zizkioten, Erpurutxoren ibileretan erabat zatartu baitzitzaizkion.


--------------------------------------------------------


-Erantzun hurrengo galderak:

1. Nola jaio zen nekazari behartsuen semea?

  • a) Indartsua eta handia
  • b) Erpurua bezain txikia 
  • c) Beso bat falta zitzaiola


2. Nolakoa zen Erpurutxo?

  • a) Motela
  • b) Azkarra
  • c) Traketsa


3. Erpurutxoa hain txikia izanik, nola moldatzen zen zaldi gainean ibiltzeko?

  • a) Zaldiaren sorbaldan jartzen zen
  • b) Zaldiaren hanketan izkutatzen zen
  • c) Zaldien belarrien gainean


4. Nola jaitsi zen Erpurutxo zalditik?

  • a) Aitaren laguntzarekin
  • b) Bi arrotzen laguntzarekin
  • c) Laguntza gabe


5. Arrotzekin joan zenean, nola joan zen?

  • a) Bietako baten kapelaren gainean
  • b) Bietako baten zapatetan
  • c) Bietako baten sudur gainean


6. Ihes egin zuzenean, non ezkutatu zen?

  • a) Etxe batean
  • b) Oilotegi batean
  • c) Untxitegi batean


7. Ihes egin ostean, non egin zuen lo Erpurutxok gau hartan?

  • a) Etxeko lastategian
  • b) Neskamearen etxean
  • c) Oilotegian


8. Neskameak zein animaliri eman zion lastoa Erpurutxo barruan lo zegoela?

  • a) Zaldia
  • b) Txerria
  • c) Behia


9. Erpurutxo animaliaren sabeletik atera zutenean, urdailean zegoen eta gero beste zein animalik jan zuen?

  • a) Otsoak
  • b) Txakurrak
  • c) Oiloak

10. Nola lortu zuen Erpurutxok otsoaren sabeletik ihes egitea?
  • a) Otsoari errekara joateko esan zion eta ur asko edateko.
  • b) Otsoari janari asko zegoen etxe batetara joateko esan zion.
  • c) Otsoari mendiko kobazulo batetara joateko esan zion.

11. Laburtu 10 lerrotan irakurri berri duzun Erpurutxoren istorioa:

_______________________________________________________
_______________________________________________________
_____________________________________________________________________________________________________________
_______________________________________________________
_______________________________________________________
_______________________________________________________
_______________________________________________________
_______________________________________________________
_______________________________________________________


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina