Magallanes eta Elkano
Magallanes-Elkano espedizioa 1519-1522 urteen bitartean burutu zen (XVI. mendean). Fernando Magallaes espedizioaren kapitaina izan zen, baina Filipinetan hil ondoren (1521), Juan Sebastian Elkano (Getaria) izendatu zuten kapitain. Karlos I.a, Espainiako erregeak, itsasbide komertzial berri baten aurkikuntza egitea agindu zuen. Itsasbide berri hau, Portugaleko mugetatik pasa gabe, espezia berriak lortzeko asmoarekin egin zen eta Elkanoren erabakiaren ondorioz, zirkumnabigazioa osatzeko baliatu zuten.
Magallanes Moluka uharteetan hil zen (Filipinas, 1521)
borroka baten ostean.
Aurrekariak - Testuingurua
Itsasbide Komertzialak
Espedizioa XVI. mendearen hasieran gauzatu zen. XV. mendean, aurrerapen handiak egon ziren nabigazioan, batik bat Portugal eta Espainian. Honek ekarri zituen itsasbide berriei esker, merkataritza hobekuntzak egon ziren (“iraultza komertziala”).
Baina, Turkiarrek Konstantinopla hartu zuten, eta Ekialde eta Mendebaldearen arteko merkataritza itxi zuten, mediterraneoko itsas merkataritzaren ibilbide nagusiak itxi edota baldintzatu zituzten. Horrela, Europak Asiako espezien eta gainerako produktuen hornidura galdu zuen eta honek arazo ekonomikoak eragin zituen. Orduan, portugaldarrak eta espainiarrak arazo hau konpontzeko itsasbide berrien bila joan ziren; adibidez, Cristobal Colón edo Magallanes eta Elkano.
Tordesillasko Ituna
1494an, Tordesillasko Ituna sortu zuten eta hainbat muga ezarri zituzten itsasbide berriak bilatu ahal izateko; Ozeano Atlantikoan egindako lerro baten bidez, munduko eragina bitan banatuta geratu zen. Alde batetik, Espainiak mendebaldeko eremuaren kontrola zuen; honek Amerikako kontinentearen zati handi bat hartzen zuen, baita Kanariar Uharteak ere. Bestalde, Portugalek ekialde osoa kontrolatzen zuen; Afrikatik Indiako Ozeanora eta Hego Amerikako ekialdeko zati bat (Brasilen kolonizazioa ahalbidetuko zuena).
Tordesillako itunaren bereizketa Espainia eta Portugal artean
Tordesillasko itunaren bereizketa
Aurrekoa kontuan hartuta, Espainiak interes handia zuen Asiarako itsasbide batean, ez zekarrena Afrika inguratuz hegoalderantz nabigatzea, eta gero ekialderantz Indiaraino joatea.1519an, Atlantikotik Ozeano Barera joateko lehorreko pasabidea zegoela bazekiten. 1513an, Vasco Nuñez de Balboa konkistatzaile espainiarrak, ordurarte ezezaguna zen Ozeano Barea Chucunaque ibaiaren mendilerroaren tontorretik ikusi zuen (gaur egungo Urrucallala mendiak, Panama), eta "Hegoaldeko itsasoa" deitu zuen.
Hego Ameriketan Magallanesek igarobide bat aurkitu zuen,
gerora bere izenarekin ezaguna egingo zen.
Mapak
Fernando Magallaesek, espezien uharteetara, Moluketara (Filipinas), mendebalderantz nabigatuz iristeko (eta ondoren Espainiara itzultzeko) aukera zegoela uste zuen, bere itsasontziekin ekialderantz Afrikako mendebaldeko kostalde osoa inguratuz joan beharrik gabe. Bidaia oso zaila zen, ez baitzegoen nabigazio-kartarik munduko alde horretan.
1519ko mapek ez zuten Magallanesek jarraitu nahi zuen ibilbidea kartografiatu; soilik Caribeko uharte batzuk eta Erdialdeko Amerikatik Brasilgo iparralderaino zeuden kostaldeak agertzen ziren, baina hegoalderago ez zen ezer azaltzen. Ekialdean, Asia eta Afrikako kostaldeak erakusten zituzten mapak ez ziren oso zehatzak.
Magallanes-Elkano expedizioaren ibilbidea (1519-1522)
Garaiko zientzia eta teknologia
XV-XVI. mendeetan, garaiko gizartea eraldatu zuten hainbat aurrerapen zientifiko eta teknologiko gauzatu ziren. Hauek dira aipagarrienak:
- Garai honetan, mundua biribila zela bazekiten; hala ere, dena baino txikiagoa zela pentsatzen zen.
- Amerikarako bidaiekin hainbat animalia, landare eta gaixotasun trukatzen dira Europarekin.
- Kopernikok planetek Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzatela esaten du.
- Herri katolikoetan Egutegi gregoriotarra onartzen da.
- Juan Ponce de Leon eta Vasco Nuñez de Balboak Ozeano Barea ikusten dute ekialdetik.
- Juan Sebastian Elkano eta Fernando Magallaesek munduari bira ematen diote.
- Francisco de Orellanak Amazonas ibaia nabigatzen du.
Aurreprestaketa - Finantziazioa
Armada del Maluco
Magallaesek Portugalgo erregeari, Manuel I.ari, bide komertzial berriak aurkitzeko asmoak azaltzean, Manuel I.ak, haren proposamena bertan behera utzi zuen, honek Asiarantz Afrika inguratuz nabigatzeko bide bat jada ezagutzen zuen eta bide berri bat finantziatzeko beharrik ez zuelako. Orduan, Magallaesek, Espainiara joatea erabaki zuen, orduko Karlos I.a errege gazteari, bere proiektu ausarta erakusteko. Karlos I.ak proiektua onartu ondoren, 1518ko martxoaren 22an, Valladoliden, Magallaesi "nuestros adelantados e governadores de las dichas tierras e yslas” titulua ematen zioten. Bidaia osoa finantzatzeko, erregeak, Karlos I.a, lortu zuten 8.346.379 marabedietaik, %77 eman zien.
"Moluketako armada" 5 ontziz osatua zegoen;
San Antonio, Trinidad, Victoria, Santiago eta Concepción.
Hornidura
Victoria ontzia, Moluketako armadako 5 ontzietatik handiena eta indartsuena. Ontzi honek bakarrik lortu zuen munduari bira ematea.
8.346.379 marabedietatik, 1,252,909 janaria erosteko izan ziren, ia itsasontziak bezain garestiak. Ontzi bakoitzeko janariaren %80a, galletak eta ardoa ziren. Hortaz aparte, irina, gazta, almendrak, pikuak, ziapea eta haragi gazia ere eraman zuten. Ontzi batzuetan haragia bizirik eraman zuten, zazpi behi eta hiru txerri. Azpimarratu behar den elikagai bat, irasagar-okela da, Elkanok jaten zuena. Irasagar-okelak, jakin gabe eskorbutoa prebenitzen zuen, C bitamina kantitate handia zuelako.
Ontziak
Espedizioa, hasiera batean, bost ontziz zegoen egituratuta, 235 gizonekin Magallaesen agindupean: Trinidad, Victoria, Santiago, Concepción eta San Antonio, Trinidad itsasontzia ikur gisa zutelarik.
Victoria izan zen nabigazioa amaitu zuen itsasontzi bakarra. Ez da ezagutzen itsasontzien konfigurazioaren xehetasunik, ez baitago inongo itsasontziren ilustrazio garaikiderik.
Elkano itsas-gizonak, 1522an, munduari bira ematen lehen pertsona izan zen.
Tripulazioa
Juan Sebastian Elkano, itzulerako bidaiaren buru izango zena, Gaspar de Quesadak gidatutako Concepción ontziaren maisu moduan abiatu zen. Espedizioan Antonio Pigafetta ere zihoan, bidaiaren kronika bat idatziko zuena. Ontzidia “Armada del Maluco” izenarekin izendatu zuten, espezien uharteengatik (Molukak, gaur egungo Filipinas), eta ontzi bakoitzak bi urterako elikagaiak zituen.
Azkenik, 1522. urteko irailaren 6an, 3 urteko bidai luze baten ostean, 18 itsas-gizonek, munduari bira ematea lortu zuten. Beraien kapitaina Elkano zen, eta 5 itsasontziz osaturiko armadatik batek bakarrek iraun zuen bukaerararte: Victoria ontzia. Beste 4 ontziak (San Antonio, Trinidad, Santaigo eta Concepción) itsasoan hondatu ziren.
Irakurri aurretik:
1.-Ezagutzen al dituzu Magallanes eta Elkano? Zer dela eta dira ezagunak?
2.-Nongoa zen Elkano?
Irakurri ostean:
1.-Zer da Tordesillako ituna? Zein urtetan sinatu zen? Zein herrialderen artean?
2.-Itsas bide komertzilekin zein bi lurralde nahi zituzten komunikatu?
3.-Zein ontzik lortu zuen munduari bira ematea? Nola deitzen ziren "Moluketako armada"ko ontziak?
4.-Noiz iritsi zen Elkano bueltan Espainiara? zein ontzitan eta zenbat itsas-gizonekin batera?
Ariketa osagarriak:
1.-Marraztu ezazu "Moliketako aramada"ko itsasontzi bat:
2.-Testuaren laburpena burutu ezazu (5 lerro):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina