LH - 2. zikloa - DILEMA MORALA 5
Josuri beti gustatu zaio dantza egitea. Horregatik eskolako ballet taldean dantzatzen hasi da nahiz eta gelako batzuk esan dioten neskentzako ekintza dela.
Egun gutxi daramatza taldean eta konturatu da taldeko neskek ez dutela behar den moduan onartzen. Taldean beti neskak egon direla esaten dute eta kurtso amaierako dantzan mutil batek dantzatzen badu, dantza itsusiagoa geratuko dela uste dute gainera.
Eskolako mutil batzuekin ere arazoak izan ditu. Burla egiten diote neskekin dantzatzeagatik. Haietako batzuen ondotik pasatzen denean barre egiten dutela konturatu da.
Josu balletarekin ilusionatuta dago eta dantzatzen jarraitzea gustatuko litzaioke baina hoberena uztea dela pentsatzen du. Horrela ez dio inork burlarik egingo eta ez du problemarik sortuko.
Balleta utzi behar duela uste duzu?
--------------------------------------------
Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako):
Dilema honek, genero berdintasuna lantzeko aukera ematen digu. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da antzina mutilentzako bakarrik ziren ekintzetan neskak ikustea eta alderantziz. Zentzu horretan gizartea berdintasunaren bidean hazten ari da eta garrantzitsua da irakasle moduan berdintasunaren balore hauek gure ikasleei transmititzea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina