- Zuhaitzak
- Loreak
- Zelulaniztunak dira: hau da, zelula bat baino gehiagoz osatutako izaki edo organismoak dira eta zelula konplexuak dituzte.
- Eukariotoak dira: hau da, zelula eukarioto edo konplexuak dituzte, nukleoa eta organuluak dituztenak eta mintz batez inguratuta daudenak.
- Elikadura autotrofoa dute: hau da, elikatzeko behar dituzten substantzia organikoak beren kabuz sortzen dituzte fotosintesia deitzen den prozesuaren bitartez.
- Lurzorura finkatuta bizi dira: hau da, oro har, zentzumenik eta beren kabuz mugitzeko gaitasunik ez dute. Izan ere, landare gehienak lurrean sustraituta bizi dira, eta beste batzuek uretan flotatzen dute.
- Landareen atalak: landare gehienek hiru zati edo atal dituzte, nagusiki:
- Sustraiak: lurpean geratzen diren zatiak dira; ura eta bestelako elikagaiak lurretik hartzeko eta landarea lurrari lotzeko balio dute.
- Zurtoina: lurretik ateratako zatia da eta adarrak eta hostoak ematen dituen atala; haren barrutik, ura eta beste substantziak mugitzen dira landarearen zati batetik bestera. Zurtoina nolakoa den, hiru landare-talde bereizten dira:
- Zurtoin gogorra (enborra) zuhaitzek izaten dute, zurezkoa, eta adarrak lurretik urrun ateratzen zaizkie. Hiru metro eta gehiago hazten dira.
- Zurtoin gogor baina motza zuhaixkek izaten dute eta adarrak eta hostoak lurretik hurbil ateratzen zaizkie. Hiru metro baino gutxiago haztera iristen dira.
- Zurtoin bigun eta malgua belarrek izaten dute.
- Hostoak: eguzki-argitik ateratako energia xurgatu eta fotosintesia egiteko eginkizuna dute. Karbono-dioxidoa hartzen dute airetik.
- Loreak: landare askok loreak dituzte. Loreak dira landare horien ugal-aparatuak; hau da, landare horiek loreen bitartez egiten dituzte beren umeak.
- Fotosintesia. Landareek eguzki-argia, karbono-dioxidoa, mineralak eta ura behar dituzte fotosintesiaren bitartez elikatu ahal izateko. Landareek duten substantzia berde batek (klorofila jasotzen du eguzkitik datorren energia landareak bere elikadura egin ahal izateko; klorofila hostoetako zeluletan egoten da batez ere, eta, beraz, hostoak landareen elikagai-fabrika bat direla esan genezake. Hostoak elikagaiak ekoizten dituenean, landarearen beste atal eta zatietara garraiatzen dira.
Azeria (zorro)
ANIMALIA ORNODUNAK - SARRERA:
Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura).
Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Ornogabe gehiago daude ornodun baino, baina ezagutzen dituzun animalia handi guztiak ornodun dira.
Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude.
- Ornodunak (bizkar hezurrak dutenak):
- Ugaztunak: katua, jirafa, gizakia (pertsona), zaldia ...
- Hegaztiak edo txoriak: arranoa, pelikanoa, belea, kukua ...
- Narrastiak: sugea, sugandila, krokodiloa, dordoka ...
- Anfibioak: igela, zapoa ...
- Arrainak: arrain pailazoa, marrazoa, hega-luzea (atuna), sardina ...
- Ornogabeak (bizkar hezurrik ez dutenak):
- Intsektuak: erlea, eulia ...
- Araknidoak: armiarma ...
- Krustazeak: karramarroa ...
- Miriaodoak: diplopodoa
ANIMALIA ORNODUNEN (bizkar hezurra dutenak) EZAUGARRIAK:
- UGAZTUNAK
- Odol berokoak dira.
- Amaren sabeletik jaiotzen dira.
- Amaren esneaz elikatzen dira.
- Gosputzean ilea dute.
- Biriketatik hartzen dute arnasa.
- Perstonak ugaztunak gara.
- HEGAZTIAK/TXORIAK
- 9.000 espezie inguru daude.
- Odol berokoak dira.
- Mokoa dute.
- Lumak dituzte.
- Hegoak dituzte.
- Gehienek hegan egiten dute.
- Arrautzetatik jaiotzen dira (obiparoak).
- NARRASTIAK
- 6.000 espezie inguru daude.
- Odol hotzekoak dira.
- Gorputzean ezkatak dituzte.
- Biriketatik hartzen dute arnasa.
- Arrautzetatik jaiotzen dira.
- Narras desplazatzen dira.
- ANFIBIOAK
- 3.000 espezie inguru daude.
- Odol hotzekoak dira.
- Gorputza hezea eta babesgabea dute.
- Metamorfosia (aldaketa) izaten dute.
- Arrautzetatik jaiotzen dira (obiparoak).
- ARRAINAK
- 22.500 espezie inguru daude.
- Odol hotzekoak dira.
- Gorputzean ezkatak dituzte.
- Arrautzetatik jaiotzen dira.
- Hegatsak dituzte.
ANIMALIA ORNOGABEAK (bizkar hezurrik ez dutenak) - SARRERA:
Badago miniaturazko mundu ezkutu eta ia ikus-ezin bat, ezezaguna gehienontzat, baina begiak zabal-zabalik edukiz gero, milaka sorpresa dituena. Egunero ehunka izaki mugitzen dira gure inguruan.
Askotan ez ditugu ikusi ere egiten, edo ez diegu garrantzirik ematen, baina zuhaitz baten hostoen artean hainbat zomorro dabiltza elikagai bila; mendiko harrien azpian intsektu pila bat dago harrapakarietatik ezkutatzen; belardi bateko loreen artean tximeleta eta erle ugari daude hegan.
Hil edo biziko borrokak egoten dira, egunero, armiarma-sareetan; maitasun-kantak entzuten dira, gauero, kilkerren zuloetan; milaka inurri irteten dira goizero beren inurritegietatik familiarentzako elikagai bila.
Animalia txiki baina garrantzitsu horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu liburu honetan, eta baita horien ohiturak eta bitxikeriak, errazago topatzeko moduak, haien arteko ezberdintasunak eta identifikatzeko gakoak ere.
Murgildu zaitez miniaturazko mundu zoragarri honetan, liluratu amona mantangorrien edertasunarekin, inurrien trebeziekin, ehunzangoen bitxikeriekin, tximeleten koloreekin, mantisen berezitasunekin. Aurrerantzean, zomorro bat ikustean, ez diozu jada berdin begiratuko.
ANIMALIA ORNOGABEEN EZAUGARRIAK:
- ANTROPODOAK:
- Intsektuak: erlea, eulia ...
- Miliotik gora espezie daude.
- Araknidoak: armiarma ...
- Ez dute antenarik.
- Lau hanka pare dituzte.
- Krustazeoak: karramarroa ...
- Bi antena pare dituzte.
- Bost hanka pare dituzte.
- Oskola dute.
- Miriapodoak: diplopodoa ...
- Bi antena dituzte.
- Hanka pare ugari dituzte.
- KNIDARIOAK: medusa, korala ...
- Zorro baten antzeko gorputza dute.
- Garra pozoitsuak dituzte.
- Batez ere itsasoan bizi dira
- EKINODERMATUAK: itsasoko izarra,
- Itsasoan bizi dira.
- Bost zati berdinetan banatzen den gorputza dute.
- MOLUSKUAK:
- Gahienei oskol batek estaltzen die gorputza.
- Urtean edo eremu hezeetan bizi dira.
- ZIZAREAK: arrak ...
- Gorputz biguna eta eraztunduna dute.
- Zelula eukariotikoak dituzte.
- Gehienetan zelulabakarrak dira, baina batzuetan ehun ez-espezializatuak sortzeko ahalmena dute (ad. alga gorri zein arreek).
- Asko urtarrak dira.
- Jatorriz aerobioak dira, baina batzuek oxigeno gabeko guneetara moldatzeko aldaketak jasan dituzte, eta ingurune anaerobio batean bizi daitezke.
- Autotrofoak (fagotrofoak edo osmotrofoak) zein heterotrofoak izan daitezke. Elikatze-metodoen artean, iragazketa eta fagozitosia daude.
- Ugalketa sexualki (gameto bidez) edo asexualki (erdibiketa bidez) egin dezakete.
- Lokomoziorako flageloak, pseudopodoak edo zilioak dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina