2021(e)ko urriaren 13(a), asteazkena

 Titanic II (Txina)

 TITANIC II.a 2018an ITSASORATUKO DA

Titanic II.ean bidaiatzea posible izanen da 2018tik aurrera. Gurutzontzi ospetsuaren naufragioaren hondakinak ez dira hondotik aterako. Ez horixe! Beste gurutzontzi bat egiten ari dira, dekoratu berberekin, baina segurtasun arloko teknologia berrienarekin. Blue Star Line konpainia, transatlantikoaren jabea, itsasontzi haren kopia zehatza bukatzen ari da. Ontzienpresakoen asmoa da Titanic II.ak lehen ibilbidea Jiangsu-tik (Txina) Dubaira egitea.

Jatorrizko Titanicen neurriak hauek ziren: luzera, 269,06 metro; zabalera, 28,19 metro; eta gehienezko altuera, 53,3 metro. Bidaiariek bederatzi bizkar edo kubiertatan bidaiatzen zuten, ordaintzen zuten txartelaren arabera bereizita; bizkarrik merkeenak behean zeuden, motorretatik hurbil. Itsasontzian 2.787 bidaiari joan zitezkeen. Itsasontzi berria gaur egungo gurutzontziak baino askoz ere txikiagoa izanen da –gaur egungoak, luzera, 300 metrotik gorakoak dira; zabalera, 40 metrotik gorakoak, eta hamabi bizkar baino gehiago dituzte, 3.000 bidaiaritik gora hartzeko modukoak, gainera–.

Itsasontzia egiteko jatorrizko itsasontziaren planoak eta zuri-beltzeko argazki zaharrak erabiltzen ari dira. Titanic berriaren irudietan, ordenagailuarekin diseinatutakoetan, luxuzko saloietara sartzeko erabiltzen ziren zur landuko eskalinata handiak erakusten dira.

Erretzaileendako gelaren giro esklusiboa erakusten dute. Era berean, garai hartako modernismoa gogora ekartzen digun kafetegi paristarra erakusten digute.

Ganberetan ere XX. mende hasierako altzariak erakutsiko dira. Segur aski Titanic II.ean marketeria fina paratuko dute turista klaseko kamaroteetan.

Aginte-zubian ez zaio kontzesiorik eginen historiari. Lehen lerroko leihateen aurrean lema zaharra paratzeko tokia utziko da, beharbada. Haren atzean panel konputerizatua dago, itsasontzia gidatzeko radarrekin, sonarrekin eta telekomunikazio ekipoekin.

Titanic 1912ko apirilaren 14tik 15erako gauean hondoratu zen, 
iceberg baten kontra jo ondoren.

Titanic 1912ko apirilaren 14tik 15erako gauean hondoratu zen, iceberg baten kontra jo ondoren. Istripuan 1.500 lagun hil ziren. Orain, aukeratutako lehen ibilbidean, itsasontziak izanen lukeen arriskurik handiena tifoi bat edo tsunami bat izanen litzateke eta gurutzontzi modernoen segurtasun-baliabide teknikoei esker, bidaiari guztien bizia salbatuko litzateke.

------------------------------------------------

Erantzun ezazu hurrengo galderak:

1. Zer egin nahi du Blue Star Line konpainiak?

  • A. Titanicen hondakinak azaleratu.
  • B. Lehen aldiz Titanic II.ean nabigatu.
  • C. Titanicen Dubairaino bidaiatu.
  • D. Titanic II.ean nabigatu, norabide finkorik gabe.

2. Zein dira jatorrizko itsasontziaren eta itsasontzi berriaren arteko aldeak?

  • A. Itsasontzi berria handiagoa da.
  • B. Itsasontzi berriaren apaindura desberdina da.
  • C. Itsasontzi berriaren segurtasuna handiagoa da.
  • D. Itsasontzi berriaren diseinuak ez du zerikusirik jatorrizkoarekin.

3. Titanicen kopia eraikitzen bukatu da?

  • A. Ez, ez dituztelako oraindik beharrezko baimenak.
  • B. Ez, oraindik eraikitzen ari direlako.
  • C. Ez, oraindik ez direlako sortzen hasi.
  • D. Ez, lehen bidaia ustez 2018an eginen delako.

4. Bidaiariek ez zuten bizkar edo kubierta berean bidaiatzen. Zerk eragozten zien?

  • A. Zer ezbehar gertatu zen hondamendiaren gauean?
  • B. Zein herrialdetatik aterako da Titanic II.a?
  • C. Zer erabili da Titanic berriaren barneko irudiak diseinatzeko?

5. Titanic II.a gaur egungo gurutzontziak baino itsasontzi txikiagoa izanen da?

  • A. Bai, gaur egungo gurutzontzien luzerarik hartzen ez duelako.
  • B. Bai, hamabi bizkar edo kubierta izanen dituelako.
  • C. Ez, Titanic inoiz eraiki den itsasontzirik handiena izan delako.
  • D. Ez, bidaiari-kopuru bera garraiatuko duelako.

6. Nondik lortu dituzte Titanic II.a eraikitzeko datuak?

__________________________________________________________________

__________________________________________________________________

7. Titanicen eta Titanic II.aren artean, zer alde izanen da erabat desberdina?

  • A. Kafetegi paristarra.
  • B. Luxuzko saloiak.
  • C. Erretzaileendako gelak.
  • D. Aginte-zubia.

8. Ibilbide bat aukeratu da. Zerk hondora lezake Titanic II.a?

__________________________________________________________________

__________________________________________________________________

9. Titanic II.ari ezbeharren bat gertatuko balitzaio, nor salbatuko litzateke?

__________________________________________________________________

__________________________________________________________________

10. I"Titanic II.ena berriro itsasoratuko da"  testuaren 10 lerroko laburpen bat idatzi ezazu:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina