2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

Energia-iturriak: Ura

 Energia-iturriak: Ura


Ur-indarrarekin sortzen den elektrizitateari energia hidroelektrikoa deitzen zaio. Zenbait ibairen pasabidearen ezaugarri geografikoek, energia elektriko berriztagarria sortzeko ura hartzera ahalbidetzen dute.






Zentral hidroelektrikoa


Zentral hidroelektrikoa hiru zati dituen sistema bat da: aintzira handi bat, ireki edo itxi daitekeen presa bat uraren pasabidea kontrolatzeko, eta elektrizitatea sortzen duen zentral bat. 



















Ura sarrera batean zehar doa eta turbina erraldoi batzuen aurka presioa egiten du, turbina hauek elektrizitatea sortzen duten sorgailu handiak birarazteko mugiarazten dituelarik.



Abantailak eta desabantailak


Iturri hau garbia da eta urtero berritzen da urtze eta prezipitazioen bidez. Hala ere, urtegiak eraikitzeak eragin negatiboa izango du beti instalatzen diren ekosistemetan, lur kantitate handiak hartzen baitituzte eta ibaien emaria aldatzen baitute.


Erantzun galdera hauei:


1. Nola esaten zaio uraren indarrarekin sortzen den energiari?


2. Zein dira zentral hidroelektriko baten sistemaren hiru zatiak?


3. Aipa ezazu energia hidroelektrikoaren bi abantaila.


4. Aipa ezazu energia hidroelektrikoaren bi desabantaila.


5. Zentral hidroelektriko batek nola funtzionatzen duen azaldu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina